Kongo Belgikarra

Belgikar Kongo» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kongo Belgikarra
Congo Belge (frantsesez)
Belgisch-Kongo (neerlanderaz)
1908 – 1960

Kongo Belgikarreko bandera

Kongo Belgikarreko armarria

Belgian Congo locator map.png
Kongo Belgikarra (berde ilunez) eta Ruanda-Urundi (berde argiz)
Geografia
Hiriburua Leopoldville
Biztanleria 13.500.000 (1930)
Azalera 2.345.000 km²
Ekonomia
Dirua Kongoar libera
Kultura
Hizkuntza(k) Frantsesa (ofiziala), nederlandera eta bertako 200 hizkuntza baino gehiago.
Historia
Anexioa Belgikari 1908
Independentzia 1960
Aurrekoa
Flag of Congo Free State.svgKongoko Estatu Burujabea
Ondorengoa
Kongo-LeopoldvilleFlag of Congo-Léopoldville (1960-1963).svg

Kongo Belgikarra[1] (frantsesez: Congo Belge; nederlanderaz: Belgisch-Congo) 1908-1960 bitartean Belgikaren mende egondako kolonia izan zen. Bere mugak bat datoz gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoarenekin. Belgikako parlamentuak sortu zuen, 1908ko azaroaren 15ean, ordura arte Belgikako errege Leopoldo II.aren jabetza izandako Kongoko Estatu Burujabea ordezteko[2].

Belgikako erregearen Afrikako jabetza honen azalera Belgikarena baino 80 bider handiagoa zen[3], eta Leopoldo II.a munduko lehenengo merkataria zen boli eta kakaotan. Baina Kongoko Estatu Burujabean gertatzen ari ziren izugarrikeriak ezagutu zirenean, Europa eta Estatu Batuetako gobernuek presio handia egin zuten, eta Leopoldok Belgikako gobernuaren esku utzi behar izan zuen eskualdea[2]. Koloniak, 1960ko ekainaren 30ean Kongo-Leopoldvillek independentzia aldarrikatu zuen arte iraun zuen. 1971n Zaire izena hartu zuen; 1997an, Mobutu boteretik kendu zutenean, Kongoko Errepublika Demokratikoa izena eman zioten.

Kongoko Estatu Burujabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Kongoko Estatu Burujabea»
Leopoldo II.a Belgikakoa, Kongoko Estatu Burujabearen jabea 1885tik 1906ra.

XIX. mendearen amaierara arte oso europar gutxi iritsi ziren Kongo ibaiaren arrora. Oihan tropikala, zingirak eta malaria ohikoak ziren, beste gaixotasun tropikal batzuekin batera, hala nola loaren gaixotasuna eta Europako kolonizatzaileek ez zuten aurkitzen modu egokirik lurraldearen esplotazioa eta esplorazioa egiteko. 1876an Leopoldo II.a Belgikakoak Nazioarteko Afrikar Elkartea antolatu zuen, Afrikako esploratzaile nagusiekin batera eta Europako hainbat gobernuren laguntzarekin, Afrika esploratu eta kolonizatzeko. Henry Morton Stanleyk eskualdea 1878an esploratu zuenean Leopoldok esploratzailea kontratatu eta eskualdean zituen interesak lortzeko baliatu zuen[4].

Leopoldo II.ak Belgikarentzako kolonia bat erosi edo lortu nahi zuen 1865an tronura iritsi baino lehenago ere. Belgikako gobernu zibilak ez zuen interes handirik inperioaren eraikuntzaren amets horrekiko. Anbizio handiarekin, eta burugogorkeriarekin, Leopoldok bere kasa aritzea erabaki zuen.

Europan gatazka handia sortu zen Erdialdeko Afrikaren kontrola zela eta, tentsio diplomatikoarekin, batez ere oraindik jabetza aldarrikapen zehatzik ez zuen Kongo ibaiaren arroari zegokionez. 1884ko azaroan Otto von Bismarckek hamalau herrialderen konferentzia antolatu zuen, Berlingo Konferentzia izena emango zitzaiona, Kongoko krisiari konponbidea aurkitu asmoz. Berlingo Konferentzian bertan ez zen formalki lurralde esleipenik egin, baina Europako potentziek arau batzuk adostu zituzten eskualdea gatazkarik gabe banatzen zutela ziurtatzeko. Arau horiek Kongoren arroa merkatu-libreko eskualde gisa identifikatzen zuten. Baina Leopoldo II.ak irabazi handia eskuratu zuen Berlingo Konferentzian eta bere jabe bakarreko elkarte "filantropikoak" lurraldearen gaineko kontrol handia eskuratu zuen: 2.334.000 km2. Lurralde hori Kongoko Estatu Burujabea izango zen[4].

Kongoko Estatu Burujabea enpresa pribatu baten bidez kontrolatzen zuen Leopoldo II.ak, gobernuz-kanpoko elkarte baten bidez, Nazioarteko Afrikar Elkartea (frantsesez: Association Internationale Africaine)[5]. Estatuaren lurrek gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoaren lurralde osoa hartzen zuten eta 1885tik 1908ra bitarte iraun zuen, Belgikako gobernuak bere gogoaren aurka lurraldearen kontrola hartu zuen arte. Leopoldo II.aren administrazioaren azpian Kongoko Estatu Burujabea desastre humanitarioa izan zen. Ez dagoenez zentsu zehatzik oso zaila da jakitea zein izan zen heriotza kopuru zehatza, baina esplotazioa gupidagabea izan zen eta bertakoek kolonoek ekarritako gaixotasun berriei aurre egiteko modurik ez zuten. 1889-1890ko gripe errusiarrak milioika hildako eragin zituen Europan, tartean Balduino Belgikakoa, 1891an birusaren eraginez hil zena[6]. Leopoldoren Force Publique armada pribatuak kongoarrak izutu zituen eta lan egitera behartu lehengaiak ateratzeko. Euren bizitzak eta gizarteak guztiz suntsitu zituzten, eta bertakoen aurkako biolentzia oso handia izan zen. Force Publique honek 1892-1894ko kongoar-arabiar Gerran parte hartu zuen Zanzibar eta Swahili esklabo merkatarien aurka.

Casement Txostenaren argitalpenarekin britainiar, europar eta amerikar komunikabideek Kongoko Estatu Burujabean gertatutakoa salatu zuten 1900ko hamarkadan. 1904an Leopoldo II.a derrigortu zuten nazioarteko batzorde parlamentario bat onartzera Kongon gertatzen zena aztertzeko. 1908an, presio publikoa eta maniobra diplomatikoek Leopoldo II.aren aginte pertsonalarekin amaitu eta Kongo Belgikaren kolonia bilakatu zen, Kongo Belgikarra izenarekin.

Kongo Belgikarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misiolari batek kongoar baten esku moztua erakusten du. Kongon ohikoa zen esklabotza ziurtatzeko eskuak edo oinak moztea, lana "behar bezala" egiten ez zutenak zigortzeko[7].

1908ko urriaren 18an Belgikako parlamentuak Kongo Belgikako kolonia gisa batzearen alde bozkatu zuen. Sozialitek eta alderdi erradikaleko gehiengoak anexioaren aurka bozkatu zuten, eta euren kanpaina anti-kolonialista zela eta hauteskundetan babes handiagoa jasoz. Hala ere, baziren sozialista batzuk usten zuten Belgikak Kongo anexionatu behar zuela eta lan humanitarioa egin behar zela kongoarrak laguntzeko. Alderdi katolikoko bi kidek eta liberaleko diputatuen erdiak Karta Kolonialaren aurka bozkatu zuten, katoliko gehienek eta liberalen beste erdiak alde bozkatu zuen bitartean[oh 1][8]. 1908ko azaroaren 15ean Kongo Belgikarra Belgikako Erresumaren kolonian bilakatu zen, nahiz eta Leopoldo II.a saiatu zen lurraldearen zati bat koroaren lurralde gisa mantentzen.

Belgikako gobernuak 1908an administrazioa eskuratu zuenean, Kongoko egoera hobetu zen hainbat eremutan. Hainbat enpresa kontzesionariok ezarritako esplotazio izugarria eta biolentziaren erabilera arbitrarioa asko murriztu ziren. Kautxua lortzeko egiten ziren krimenak gelditu ziren, hala nola mutilazioak[9] eta esklabotza. Karta Kolonialaren 3. artikuluak honela zioen: «Inor ezin da derrigortu lan egitera konpainia edo norbanakoen irabaziak eskuratzeko».

Kongoko Estatu Burujabetik Kongo Belgikarrerainoko trantsizioak ibilbidea aldatu bazuen ere, hainbat eremutan jarraikortasuna nabarmena izan zen. Baron Wahis gobernadore-orokorrak bere bulegoan jarraitu zuen, adibidez, eta Leopoldo II.aren administrazioaren gehiengoak ere jarraitu zuen[10]. Kongoko baliabide natural eta mineralen merkataritzak garrantzia handia zuen Belgikako ekonomian eta hedapen kolonialaren parte izaten jarraitu zuen, baina bestelako lehentasunak ere ezarri ziren, osasungintza eta hezkuntza tarteko.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernadore orokorraren etxebizitza, Boman.

Kongo Belgikarraren gobernatzea 1908ako Karta Kolonialean zehaztu zen. Botere exekutiboa Bruselan zegoen Gai Kolonialetako Ministerioan zetzan, eta horrek Kontseilu Kolonialaren babesa zuen. Belgikako Parlamentuak zuen botere legegilea.

Kongo Belgikarrean Gobernadore-orokor bat izendatzen zen, Boman hasieran eta 1926tik aurrera Léopoldvillen. Hasieran lau probintzia sortu zituzten, bakoitzean ordezkari batekin, eta azpian barrutiak zeuden (24 guztira) eta euren azpian lurraldeak (130-150) zeuden. Lurralde bakoitzean "nagusi tradizional" bat zegoen, antolaketa tradizionalaren ordezkari[11].

Botere judizialari dagokionez, sistema bikoitza zuten. Alde batetik Belgikako epaitegi sistema bat zegoen eta, bestetik, tribu ezberdinetako nagusiek osatutako "gorte indigenak" (frantsesez: tribunaux indigènes. Bigarrenak ezin zuen erabakirik hartu lehenaren babesik gabe.

Kongon bizi ziren belgikarrek ez zuten eskubiderik bizitza politikoan parte-hartzeko. Guztia Bruselatik egiten zen eta 1936n 728 administrari zeuden Belgikan Kongo distantziatik kudeatzen. Kongon ez zegoen antolaketa politikorako eskubiderik[12].

Polizia indar lokala zegoen, Force Publique izenekoa, Belgikako mandatupean. Ez zen egon belgikar soldadurik Kongon 1950eko hamarkadara arte.

Nazioarteko gatazkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kongo_Belgikarra#Lehen_Mundu_Gerraraino» eta «Kongo_Belgikarra#Bigarren_Mundu_Gerra»
Kongo Belgikarreko Force Publique Lehen Mundu Gerran.

Kongo Belgikarra bi mundu gerratan zuzenean sartuta egon zen. Lehen Mundu Gerran Force Publique eta Alemaniako armada kolonialaren arteko gatazka egon zen Tanganikan, laster gerra izango zena Ingalaterra eta Belgikaren arteko elkarte batek 1916 eta 1917an Alemaniako lurralde koloniala inbaditu zuenean. Ekialdeko Afrikako kanpainaren parte izan zen gertakari hau. 1916an Belgikako Force Publiqueren agintari orokorra zen Charles Tombeurrek 15.000 gizonez osatutako armada osatu zuen[13] eta Kigalirako bideari ekin zion. Kigali 1916ko maiatzaren 6an hartu zuten eta hortik Taborara joan ziren irailaren 19an, borrokaldi latz baten ostean. 1917an Mahenge konkistatu zuten, eta Kongo Belgikarreko armadak Ekialdeko Afrika Alemaniarraren herena kontrolpean zuen[13]. Gerra amaituta, Versaillesko Itunan erabakitakoaren arabera, Alemaniak hainbat lurralderen kontrola beste potentzia batzuen esku utzi behar zituen, tartean Ekialdeko Afrika Alemaniarreko mendebaldeko sekzioa. 1924ko urriaren 20an Ruanda-Urundi, gaur egungo Ruanda eta Burundiz osatua Belgikaren esku geratu zen, Nazioen Ligaren mandatu gisa, Usumbura hiriburua zelarik[14].

Bigarren Mundu Gerran Kongok garrantzia handia izan zuen Belgikako deserriratutako gobernua babesteko (ikus, Bigarren Mundu Gerra sekzioa). Kongo Belgikarreko hegazkin-pilotuek Britainiako guduan parte hartu zuten, baita Hego Afrikako aire-armadarekin. Kongo Belgikarreko indarrek Italiaren aurkako gerran parte hartu zuten Etiopian, eta Asosa, Bortaï eta Saïoko setioan irabazi zuten. 1941eko uztailaren 3an Pietro Gazzera italiar jeneralak errendizioa aurkeztu zuen kongoarren aurrean. Birmaniako kanpainan ere Britainiar Armadaren esku egon ziren kongoar soldaduak[15].

Politika ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonizatzaileen helbururik nagusiena Kongoren ustiaketa ekonomikoa zen. Horretarako tresna garrantzitsua trenbidearen eraikuntza zen, meatzaritza eta nekazaritza bultzatu ahal izateko[16].

Lehen Mundu Gerraraino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ruandako meatzari migratzaileak, 1920 inguruan, Kongoko meatze batean lanean.

Kautxua zen Kongo Belgikarraren esportazio nagusia, baina bere garrantzia jaitsi zen munduko esportazioen %77tik %15era Hegoekialdeko Asiako Britainiar kolonietan kautxua eskuratzen hasi zirenean. Kongoko kautxua ez zen zuhaitzetatik eskuratzen, baizik eta Landolphia owariensis lianatik eta, beraz, ez zen Asiakoa bezain erraza eskuratzen. Kautxu hori lortzeko esklabotza eta mehatxua erabiltzen ziren, eta kalkuluen arabera 10 milioi pertsona hil ziren esplotazio honen ondorioz 1885-1908 tartean[17][18].

Ondorioz, ustiaketa modu berrien bila hasi ziren, bereziki Katangako probintziako kobre meatzaritza. Belgikaren jabetza zen Union minière du Haut-Katanga enpresak kobre meatzaritzaren ustiapenaren gaineko kontrola zuen, eta zuzenean zuen Mozambikeko Beira hiriraino trenbidea. Lehen Mundu Gerraren ondorioz kobrearen eskaria handitu zen eta produkzioa 997 tonatik 1911n 27.462 tonara igaro zen 1917an, eta 1920an berriro jaitsi zen 19.000 tonaraino. Kobrearen urtzea Lubumbashin egiten zen. Gerraren aurretik kobrearen gehiengoa Alemaniari saltzen zitzaion, baina gerra garaian Britainia Handiak erosi zuen, gerra esfortzuari aurre egin ahal izateko; salmentarekin eskuratutako diruarekin Broquevilleren gobernua mantentzen zen, gerra zela eta deserrian zegoena. Gerra garaiarekin ere urre eta diamante meatzaritza hedatu zen. Lever Bros. britainiar enpresak palma-olioaren negozioa handitu zuen gerran, eta kakao, arroz eta kotoi produkzioa ere areagotu zen. Trenbide eta barku linea berriak ireki ziren produkzio guzti hau garraiatu ahal izateko[19].

Lehen Mundu Gerraren ondorioz "derrigorrezko landatze" sistema ezarri zen (frantsesez: cultures obligatoires) kongoar nekazariak kotoi, kafe eta intxaurrak landatzera derrigortuz, esportatu ahal izateko[20]. Lurralde administrazioak eta estatuko agronomoek nekazaritza ekimen hau gain-begiratu eta, beharrezkoa balitz, nekazariak zigortzeko eskumena zuten, derrigorrezko landatzeari uko egiten bazioten[21].

Gerrarteko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbideak (beltza/grisa) eta ibai nabigagarriak (morea) Kongo Belgikarrean
Kongo Belgikarrera kolono gisa joateko propaganda, 1920eko hamarkadan

Lehen Mundu Gerra amaituta Belgikako gobernuak inbertsio masiboa egiten hasi zen Kongoko azpiegitura ekonomikoak hobetzeko[7]. 1921ean Belgikako gobernuak 300 milioi franko laga zizkion Kongo Belgikarrari azpiegitura publikoak indartu eta koloniako enpresa pribatuen loraldia babesteko. Aldi berean hainbat konpainia publiko pribatizatzeari ekin zioten, tartean Kilo-Moto meatzeak eta La Société Nationale des transport fluviaux. Lehen Mundu Gerraren ostean lehentasuna garraio azpiegiturei eman zitzaien, adibidez Matadi eta Léopoldville eta Elisabethville eta Port Francqui arteko trenbideei. 1920 eta 1932 biartea 2.450 kilometro trenbide eraiki ziren[22]. Gobernuak portuen eraikuntzan inbertitu zuen, bereziki Boma, Matadi, Léopoldville eta Coquilhatvillen. Elektrizitatea eta lan hidraulikoak ere egin ziren hiri nagusietan. Aireportu bat eraiki zen eta Brusela eta Leopoldville batzen zituen lehen telefono linea eraiki zen. Garai honetan eraiki ziren azpiegituren %50 gobernuak ordaindu zituen, beste erdia konpainia komertzialek ordaindu zituzten bitartean. Union Minière du Haut Katanga enpresak, nagusiki, diru pribatu kopuru handia jaso zuen, eta kobrea eta kobaltoa ustiatzen zituen Katangan, diamanteak Kasain eta urrea Iturin[23]. Sartzen zen diru horrekin Société Générale de Belgique konpainiak inperio ekonomikoa eraiki zuen Kongo Belgikarrean. Mozkin oso handiak eskuratzen zituzten konpainia pribatuek eta mozkin horietako batzuk esku pribatuetara joaten ziren Europan, dibidendu eran[24].

1920ko hamarkadako goraldi ekonomikoan kongoar gazteek nahiago izan zuten nazioarteko konpainiatan lan egin, batez ere hirietan egiten zutelako lan eta soldata handiagoak eskaintzen zituztelako herrixketan baino. Langileen kontratazioa hainbat enpresa espezializatuk egiten zuten garai honetan (Robert Williams & Co, Bourse du Travail Kasaï,..) eta, kasu batzuetan, gobernuaren laguntza izan zuen, Office de Travail-Offitra delakoaren bidez. Katangan zeuden langile asko urtaroaren araberako migratzaileak ziren, batez ere Tanganika, Angola, Ipar-Rhodesia eta Ruanda-Urundikoak[25].

Kasu askotan, barne zein kanpo migrazio hauek landa komunitateak kaltetu zituen: nekazari askok euren herriak utzi zituzten, eta herri horietan langile eskasia egon zen. Arazo honi aurre egiteko, gobernu kolonialak "gai diren langile" kuotak handitu zituzten, eta Kongo Belgikarrean zeuden eskualde guztietako langileak hartu zituzten lan ezberdinetan erabiltzeko. Honela, hamarnaka mila langile mugitu zituzten populazio dentsitate handia zuten lekuetatik biztanle gutxi zituztenetara, bereziki Katangako kobre gerrikora, meatzetan lan egiteko. Nekazaritzan, produkzioaren arrazionalizazio sakona egin zuten autoritate kolonialek. Estatuk "lurralde hutsak" deitzen zituenak hartu zituen, hau da, bertako tribuek erabiltzen ez zituzten lurrak, eta hauek berrantolatu eta Europako konpainiei, kolonoei eta misioei banatu zizkien. Era honetan landaketa-ekonomia estentsiboa garatu zuen. Palmondo olioak, adibidez, gorakada nabarmena izan zuen: 1914an 2.500 tona sortzen zituzten, 1921ean 9.000 eta 1957an 230.000 tona. Kotoiarekin ere antzekoa gertatu zen, 1932an 23.000 tona sortzen zituzten eta 1939an 127.000[26].

1920ko hamarkadako hazkunde ekonomikoak Kongo Belgikarra kobre produktore handienetako batean bilakatu zuen. 1926an Union Minière enpresak 80.000 tona kobre mea esportatu zituen, gehiena Hobokenera, Belgikan[27]. 1928an Alberto I.a Belgikakoak Kongo bisitatu zuen eta voie national izeneko trenbidea inauguratu zuen, Katangako meatzeak Port Francquirekin lotzen zuena eta, ondoren, Léopoldvilletik pasatuz Matadiko porturaino hedatzen zen ibaia jarraituz.

Depresio Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko hamarkadako Depresio Handiak esportazioetan oinarritutako Kongo Belgikarreko ekonomia gogor kolpatu zuen, nazioarteko eskaria jaitsi zelako, alde batetik, eta nekazaritza produktuen inportazioa ere murriztu zelako. Adibidez, kakahuetearen prezioa 1,25 frankotik 25 zentimora jaitsi zen. Eskualde batzuetan, adibidez Katangako meatzaritza eskualdean, enplegua %70 murriztu zen. Herrialde osoan 72.000 lanpostu galdu ziren, eta laborari asko euren herrietara itzuli ziren. Leopoldvillen biztanleria %33 jaitsi zen, batez ere langile migrazioa zela eta[28].

Landa eremuko kondizioak hobetzeko asmoarekin, gobernu kolonialak "laborari indigenen programa" garatu zuen, barne merkatu baten sorrera helburu zuena, Kongoko ekonomia esportazioaren eskariaren menpekotasuna gutxituz. Baina, aldi berean, "derrigorrezko nekazaritza" eskemak sortutako lurzoruaren degradazioa eta higadurarekin amaitzeko helburua ere bazuen. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren ostean garatu zen batez ere programa hau, eskala handiagoan. Eskema berri horretan nekazaritza indigena modernizatu nahi zen, lur eremuak familiei esleituz eta gobernuaren laguntza eskainiz haziak, nekazaritza gomendioak edo ongarriak eskuratzeko[29]. Kongo Belgilkarreko Ikerketa Agronomikorako Institutu Nazionala (frantsesez: Institut national pour l'étude agronomique du Congo belge, INÉAC; nederlanderaz: Nationaal Instituut voor de Landbouwkunde in Belgisch-Congo, NILCO) sortu zen 1934an, landa esperimentalekin eta laborategiekin Yangamben. Paper garrantzitsua izango zuen ikerketa agronomikoan eta landare onenen aukeraketan[30].

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongo Belgikarra Aliatuen zerbitzura sartu da. Bere doktrina eta praktika ekonomikoa azkar moldatu da egoera berrira eta, ahalegin osoa egiten ari bada ere Kongoko aberastasun potentziala mantentzeko, ez da dudarik izan behar aberastasun bat sakrifikatzeko gerrako esfortzuaren alde.

Albert de Vleeschauwer, Kolonietarako ministroa, 1942[31]
Kongoko "Force Publique"ko soldaduak Abisiniarako bidea hartzen, Bigarren Mundu Gerran.

Bigarren Mundu Gerran zehar industria-produkzioa eta nekazaritza sorrera izugarri handitu zen. Kongoko biztanleriak "gerraren esfortzuaren" zati handia jasan zuen, adibidez "derrigorrezko nekazaritza" legea berrezarri zenean[32]. Malaysia Britainiarra Japoniaren esku erori zenean, 1942ko urtarrilean, Kongo Belgikarra Aliatuen kautxu hornitzaile garrantzitsu bilakatu zen berriro ere. Kongo Belgikarra uranio esportatzaile nagusia izan zen AEBtara Bigarren Mundu Gerran (baita Gerra Hotzan zehar ere), batez ere Shinkolobwe meatzeari esker. Koloniatik atera zen Manhattan Proiektua garatzeko behar zen uranioa, baita Hiroshima eta Nagasakiren gainean jaurti ziren bonba atomikoena ere[33][34]. Uranio hori Kongotik ateratzeko AEBk soldaduak bidali zituen Kongora, eta hainbat azpiegitura hobetu meatzetatik portura iristeko[35].

Alemania Naziak Belgika 1940ko maiatzaren 10ean inbaditu zuen eta 18 egun beranduago Belgikak kapitulazioa aurkeztu zuen, herrialdea Alemaniaren esku utziz. Leopoldo III.a Belgikakoa gerra-preso izan zen Bigarren Mundu Gerra amaitu arte[36]. Belgika erori aurretik gobernu osoak atzerrirako bidea hartu zuen, Bordelera lehenengo eta Londresera ondoren. Kolonietako ministroak ere Londrestik kudeatuko zuen Kongo Belgikarra aurrerantzean. Pierre Ryckmans gobernadore-orokorrak erabaki zuen kolonia Aliatuei leiala izango zela, Frantziako kolonietan gertatu ez zen bezala, hauek Vichyren gobernuaren esku geratu baitziren.

Londresen eskariz Kongo Belgikarrak Aliatuen esfortzuan parte hartu behar zuela erabaki zen[37]. Britainiarrek interes berezia zuten Kongoren parte-hartzean, batez ere hainbat lehengai (bereziki kautxua) lortzeko aukera bakarrenetarikoa zelako orain. Belgikak paktua onartu zuen eta britainiar eskariei men egin, Kongoko frankoaren debaluazioa barne.

1938 eta 1944 bitarte Union Minière du Haut Katangako langile kopurua 25.000tik 49.000ra igaro zen[38]. Langileei ordutegia handitu zieten eta lan-abiadura eta helburuak ere handitu zieten. Honen ondorioz langile-protestak hasi ziren kolonia osoan zehar[37]. Biztanleria zuriaren artean ere ezinegona handitu zen, "gerra-zerga" %40 handitu zelako. Kongok sortzen zituen lehengaien gehiengoa Aliatuei saltzen zitzaizkien. 1942an koloniak sortzen zituen kobre, palmondo-olio eta diamante industrial guztiak Erresuma Batuak inportatzen zituen, eta beste hainbat produktu Hego Afrikara bidaltzen ziren[31]. Kongo Belgikarrak sortzen zituen zergekin Belgikako gobernua eta Forces belges libres delakoak mantentzeko nahikoak ziren, eta Belgikako gobernua burujabea zen atzerrian egonda ere, beste herrialde batzuk ez bezala[38]. Ondorioz, Belgikak ez zituen Londresen gordetzen zituen urre erreserbak xahutu, eta eskuragarri izan zituen gerra amaitu zenean ere.

Zergatik kobratu behar du gizon txuri batek beltz batek baino gehiago, gizon txuriak egiten duen guztia hor zutik egotea denean, aginduak ematen, bere besoa bizkarraren atzealdean eta pipa ahoan duela? Gure eskubideak hartu behar ditugu, edo ez dugu bihar lanik egingo.

Léonard Mpoyi, 1941eko abendua[38]

Baina gobernu kolonialak kongoar langileei eskatutako gehiegizko lanak hainbat greba eta gatazka sortu zituen langileriaren artean. Zuriek ez zuten gerra hasi arte sindikatuak sortzeko eskubiderik, baina hau aldatu zen gerra garaian. Soldata hobeak eta lan-baldintza hobeak eskatzen hasi ziren, eta laster jarraitu zituzten langile beltzek antzeko eskariekin. 1941ean koloniako langile zuriek greba orokorra deitzen saiatu ziren, baina ez zuten arrakastarik izan[39]. 1941ko abenduan meatzetako langile beltzek greba egin zuten Katangan, Jadotville eta Élisabethvillekoak barne. Euren eskaria 1,5 frankotik 2 frankorainoko soldata-igoera zen[40][41]. Abenduaren 3an hasi zen greba eta 1.400 langilek utzi zuten lanpostua hurrengo egunean[39]. Kolonialismoaren eta arrazismoaren aurkako gaiek ere greba indartu zuten.

Gobernuak hainbat sarraski egin zituen greba gelditzeko: Jadotvillen militarrek 15 langile erail zituzten eta Élisabethvillen grebalarien liderra zen Léonard Mpoyi negoziatzera gonbidatu eta hauek akordioa errefusatu zutenean gobernadorea zen Amour Maronek tiroz hil zuen bertan. Ondoren beste 70 edo 80 langile inguru erail zituzten futbol-estadioan[39][38][42].

Belgikako gobernu kolonialak bertako soldaduz osatutako armada eratu zuen Force Publiquerekin eta, beraz, leialtasuna beharrezkoa zuen ordena mantentzeko. 1944ko otsailean Kasaï probintzian Ngoie Mukalabushi beteranoa mutinatu zen Luluabourg probintzian. Mutinatuek Belgikako boterearen sinboloak suntsitu eta independentziaren aldeko mezuak zabaldu zituzten. Mutinak ez zuen ondoriorik izan, baina Mukalabushi eta beste ofizial bat fusilatu zituzten[43].

Bigarren Mundu Gerraren ostean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ostean estatu koloniala eraginkorrago bilakatu zen Kongo Belgikarra garatzen. Hamar urteko plan bat egin zuen Belgikako gobernuak 1949an. Interes berezia jarri zuten etxebizitzen eraikuntzan, energia azpiegituratan, lurralde garapenean eta osasungintzarako azpiegituratan. Hamar urteko planak ekonomia-hazkuntza bultzatu zuen urte batzuetan, eta lehenengo aldiz kongoarrak hasi ziren inbertsio ekonomiko horren emariak jasotzen[44][45]. Aldi berean, ekonomia nahikoa garatu zen Belgikako nazionalak bertara bidaiatzea interesgarri izateko: 1950ean 39.000 belgikar zeuden, 1960an 88.000.

1953n Belgikak kongoarrei lehen aldiz ondasun pribatuak izateko eskubidea eman zien, euren izena erabiliz saldu edo erosteko. 1950eko hamarkadan kongoar klase ertain bat sortu zen, txikia hasieran, baina handitzen joan zena hiri nagusietan[46].

"Misio zibilizatzailea"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikaren kolonizazioaren justifikazioen artean beti egon da Europako kulturak bertakoen gainean duen zibilizazio gaitasuna[47]. Europak bere buruari esleitzen dio "misio zibilizatzaile" hau (frantsesez: mission civilisatrice) Kongon mozkin ekonomikoen helburuarekin bat joan zen, eskuz esku. Katolizismorako konbertsioa, oinarrizko hezkuntza sistema mendebaldeko eredura hurbiltzea eta osasun-zerbitzuak hobetzea helburuetako batzuk ziren, baina aldi berean lagundu zuten Europak gizarte primitibotzat zuena Mendebaldeko sistema kapitalistara eramatea ahalbidetu zuen, non langileak diziplinatuak eta osasuntsuak ziren, irakurtzen eta idazten bazekiten eta lan-merkatuan modu hobean txerta zitezkeen.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleak Medikuntza Eskolan, 1930-1950 artean. Kongoar batzuek hezkuntza maila altua lortu zuten, eta horiek izan ziren évolués klase sozialaren ernamuina.

Hezkuntzan Belgikak egindako aldaketa nabarmena izan zen. Hezkuntza sistema batez ere Erromatar Eliza Katolikoak dominatzen zuen, Belgikan garai horretan ohikoa zen bezala, eta gutxi batzuk Protestantismoak kudeatzen zituen. Curriculumak misio kristauen eta Mendebaldeko balioen isla ziren. 1948an hezkuntza eraikinen %99,6 kristau misioren batenak ziren. Indigenen eskolaratzea erlijiosoa zen, eta askotan bokaziozkoa. Umeen gehiengoak oinarrizko hezkuntza jasotzen zuen, irakurri, idazteko eta matematika operazioak egiteko nahikoa. Beste Afrikako kolonietan ez bezala, bertako hainbat hizkuntza zeuden hezkuntza sisteman: kikongo, lingala, tshiluba eta swahilia haur eskolan ikasten ziren. Hala ere, Kongon zeuden 215 hizkuntza baino gehiagok[48] ez zuten eskolan lekurik, lomongo hizkuntza gisa[49].

1940an 6 eta 14 urteko umeen eskolaratzea %12 baino ez zen, baina 1954an %37ra iritsi zen, Saharaz hegoaldeko Afrikako altuenetako bat. Bigarren- eta goi-hezkuntza instituzioak ez zeuden irekita bertako biztanleriarentzat kolonialismoaren hasieran. Ume beltzak bigarren hezkuntzan sartzen hasi ziren, kopuru txikian, 1950tik aurrera. Lehen unibertsitatea Lovanium Unibertsitatea izan zen, Jesusen Lagundiak irekita 1954an[50].

1950eko hamarkadaren amaieran umeen %42 alfabetatuta zegoen, Afrikako tasarik altuena garai hartan. 1960an 1.773.340 ikasle zeuden Konbo Belgikarreko eskolatan, horietatik 1.650.117 lehen hezkuntzan, 22.780 lehen hezkuntza igarotzeko ikastaroetan, 37.388 bigarren hezkuntzan eta 1.445 unibertsitatean edo goi hezkuntzan[51].

Osasungintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moja zuriak Katangan, osasun laguntzaile beltzekin, 1918an.

Osasungintza ere misioek garatu zuten maila handi batean, nahiz eta botere kolonialaren interesa handitzen joan zen. 1906an Bruselan gaixotasun tropikalak ikertzeko zentroa eraiki zuten. Gaixotasun endemikoak, hala nola Afrikar tripanosomiasia ia desagertzera heldu zen, kanpaina handiei esker[52]. 1925an Arthur Lewis Piper mediku misiolariak triparsamida eraman zuen, gaixotasun hau sendatzeko Rockefeller Fundazioak ekoiztutako botika[53].

Osasun azpiegiturak gutxika sortzen joan zen garai kolonialean, dispentsarioak sortuz eskualderik urrunenean eta ospitale oheen kopurua igoz. 1960an Afrikako beste herrialdeek baino azpiegitura hobea zuen, 3.000 osasun eraikinekin, horietatik 380 ospitaleak. 5,34 ospitale ohe zeuden 1.000 biztanleko, Ghanan 0,55, Indian 0,32 eta Egipton 2,43 ziren bitartean.

Gaixotasun endemikoen aurkako borrokak ere aurrerapausoak eman zituen. 1931n tripanosomiasiaren 34.000 kasu egon ziren, eta 1.100 kasu 1959an, batez ere tse-tse euliaren desagerpena bilatuz. Europar zein kongoarrek polio, elgorri eta sukar horiaren aurkako txertoa jaso zuten, eta polioa, tuberkulosia eta legenarra kentzeko hezkuntza proiektuak abian jarri ziren, baita eskolan ere[51].

Gizarte-desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongo Belgikarrean era inplizitu batean apartheid egoera bat bizi zen. Muga eta lege batzuk arrazaren araberakoak izaten ziren. Ez zegoen legerik arraza bereizkeria ofizialki babesten zuenik eta ezin zen beltzik bota zurien guneetatik, baina de facto bazegoen horrelako bereizketarik. Adibidez, hirien zentroak hasiera batean zurientzat bakarrik erreserbatzen ziren, beltzak cités indigènes izeneko gunetan egon behar ziren. Ospitaleetan edo komertzio handietan egoten ziren hainbat gune zuri eta beltzentzat gordeta. Force Publiquen beltzen ezin zituzten komisario mailako kargurik lortu. Beltzek ezin zuten etxetik kanpo egon hirietna gaueko 21etatik goizeko 4ak bitarte. 1950eko hamarkadan hau desagertzen hasi ziren, baina beltzak bigarren mailako biztanle izaten jarraitu zuten denbora luzez.

Belgikak, hala ere, ideologia paternalista bat garatu nahi zuen bertan. Pierre Ryckmans gobernadoreak esaldi batean laburbildu zuen gaia: Dominer pour servir, "Zerbitzatzeko menperatu"[54]. Euren nahia gatazkarik gabeko eskualdea zela irudikatzea zen, benetako kolonia eredu on bat gisa. Baina bertakoek ez zuten inongo ahotsik euren bizitzaren erabakietan.

Independentziarako bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresistentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wigny ministroak Kalimara egindako bisita.

Kongoar erresistentzia herrialde osoan zehar existitu zen kolonialismoaren aurka, eta forma ugari izan zituen[55]. Noizbehinka erresistentzia armatua egon zen, baina oso lokalizatuta izan zen Bigarren Mundu Gerraren amaierara arte (adibidez, Pendeko matxinada 1931n edo lehen aipatu den Luluabourgeko mutina, 1944an). Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean eta 1950eko hamarkadara arte Pax belgica izeneko egoera bizi izan zen Kongon. 1960an aginte koloniala amaitu zen arte, erresistentzia espresio ezberdinak izan ziren eta azpikultura antikolonialak izaera ezberdinak hartu zituen. Horietako bat kimbanguismoa zen, Simon Kimbangu profetaren jarraitzaileek sortutako erlijio sinkretikoa.

Kongoarren artean sortutako erresistentzia aktibo eta pasiboaz gain, erregimen kolonialak barne-kritika eta disentsioak izan zituen ere. 1920ko hamarkadan Bruselako Kontseilu Kolonialeko kide batzuek kritikak egin zituzten konpainia pribatuek meatze eskualdetan zituzten lan errekrutatze basatiak zirela eta. Afrikar tripanosomiasiren aurkako borrokan lortutako emaitza onak egonda ere, biztanleria ez zen igotzen, eta hazkuntza geldoa zen, kezka sortuz Bruselan. Jaiotza-tasa txikia zegoen landa eremuan eta populazio galera hainbat eskualdetan, komunitate bizitza derrigorrezko nekazaritza eredura igarotzearen ondorioz[56].

Misioek eta hainbat administrazio territorialek ere paper garrantzitsua izan zuten Kongoko kultura eta hizkuntzen ikerketan eta babesean. Adibidez, Aita Gustaaf Hulstaertek 1937an Æquatoria aldizkaria ostu zuen, Mongo herriaren hizkuntza, etnografia eta historia ikertzera dedikatua[57]. Bigarren Mundu Gerraren ostean Belgikako gobernu kolonialak Institut pour la Recherche Scientifique en Afrique Centrale sortu zuen, kultura ikertzeko.

1950eko hamarkadaren hasieran Kongoko eliteen emantzipazio politikoa urruneko gertakari gisa ikusten zen, baina Bigarren Mundu Gerraren ostean munduan gertatutako aldaketa geopolitikoek eragina izango zuten goiz ala berandu Kongo Belgikarrean ere. Afrikaren deskolonizazioaren barruan mugimendu ugari gertatzen ari ziren kontinentean. 1945 igaro eta gutxira Asian britainiarrek, frantziarrek eta herbeheretarrek zituzten koloniak independizatu ziren, eta honek presioa areagotu zuen Belgikaren aurka Nazio Batuen Erakundean. Belgikak Nazio Batuen Gutunaren 73. artikulua sinatu zuen, autodeterminazio eskubidea gomendatzen zuena, eta AEBk zein SESBek presioa areagotu zuten Belgikaren gain Kongon zuen kolonia zela eta, Gerra Hotzaren testuinguruan[58]. Hala ere, Belgikako gobernuak "interferentzia" gisa ikusi zuen hau eta ez zuen politikarik aldatu.

Klase sozial berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asimilatutako kongoarrentzako klub sozial bat, 1943 inguru

Agintari kolonialek kongoarren egoera hobetzeko moduak eztabaidatu zituzten. 1940eko hamarkadatik aurrera gobernuak aukera eman zien klase ertain gisa izendatu zitezkeen évolués elite lokalari eskubide zibilak ematen[59], influentzia politiko txikia izateko aukerarekin. Eskubide horiek "nahi zituzten" kongoarrek "meritu zibilaren" frogak aurkeztu behar zituzten, oinarrian Europako zibilizazioan asimilaturik zeudenaren ebidentzia erreala. Egoera lortzeko bete behar ziren kondizioen artean monogamia edo portaera onaren ziurtagiriak zeuden, eta autoritateek euren etxebizitzak miatzen zituzten[60][61][62]. Politikak porrot egin zuen.

1950eko hamarkadaren erdialdean milaka gutxi batzuk ziren Kongon meritu zibilaren diploma jaso zutenak eta, beraz, "matrikulatuta" zeudenak. Matrikulazio horrek zituen onuren artean biztanleria zuriaren eskubide legal berdinak izatea zegoen, baina hau teoria bat zen, praktikan ez zelako horrelako eskubiderik lortzen, évolués klasearen frustrazioa ekarriz. Pétillon gobernadore-orokorrak natiboei eskubide zibil gehiago ematearen aldeko mezua eman zuenean, tartean boto-eskubidea, "Belgiar-Kongoar komunitatea" kontzeptua sortu zuen, baina bere ideiek indiferentzia sortu zuten Bruselan eta, garrantzitsuago, kontrakotasuna Kongon zeuden belgikarren artean, euren pribilegioak galtzeko beldur[63].

Balduin I.aren iritsiera boterera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balduin I.a Belgikakoak Force Publiqueren eskola bisitatu zuen 1955an. Berarekin zegoen Léo Pétillon gobernadore-orokorra.

Geroz eta argiago zegoen Belgikako gobernuak ez zuela epe luzeko estrategiarik Kongorekiko. "Kolonietako arazoek" ez zuten interes handirik sortzen Belgikako eztabaida politikoan, koloniak dirua sortzen zuen bitartean, eta egoera lasai zegoela ikusita. Balduin I.a Belgikakoak beste ikuspegi bat zuen, eta 1951ean bere aita Leopoldo III.a Belgikakoa abdikatzera behartu zutenean boterea eskuratu zuen[64]. Balduinek interes berezia jarri zuen Kongon gertatzen zenarekiko.

Balduin I.aren lehen estatu-bisita 1955an egin zuen, eta zuri zein beltzek ongi etorri beroa eman zioten, Bwana Kitoko dokumentalean ikus daitekeen bezala[65][oh 2]. Kanpo behatzaileek ere harrera on hori aipatu zuten, adibidez The Manchester Guardian edo Time egunkarietako kazetariek Belgikaren paternalismoak "funtzionatzen zuela ematen zuela" aipatu zuten, batez ere frantziar eta britainiar koloniekin alderatuta[66].

Bere bisita zela eta, Balduin I.ak modu ireki batean babestu zuen gobernadore-orokorraren ikuspegia eta "Belgikar-Kongoar komunitate" baten alde hitz egin zuen; hala ere, praktikan, ideia honen garapena oso geldoa izan zen. Momentu berean, gainera, Belgikan hizkuntzen auzia sortzen ari zen, eta honen oihartzuna Kongoraino iritsi zen. Belgikako beste egoera sozial batzuk ere iristen hasi ziren Kongora: langileen sindikazio maila altua eta misioen hezkuntza-monopolioa hausteko hezkuntza publikoaren aldeko mezua hedatzen hasi zen. Hizkuntzak modu berean tratatuak izateko eskaerak eta beste gatazkek gobernadore-orokorraren beldurra piztu zuten, Belgikaren autoritatea zalantzan jartzeko aukerak zeudelako.

Antolaketa politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongok Bigarren Mundu Gerran izan zuen paperak eta beste kolonia batzuen independentzia prozesuek botere gehiago eskuratzeko antolaketa politikoa ematera eraman zuen. Gobernu kolonialak ezin zituenez erroko aldaketak egin, eta egiten zituen aldaketak ez zirenez sinesgarriak, kongoar eliteak sozialki antolatzen hasi ziren, hasiera batean, eta politikoki, ondoren. 1950eko hamarkadan bi mugimendu nazionalista sortu ziren Kongoko eliteen artean.

Lehenengo mugimenduak Kongoren independentzia aldarrikatzen zuen, eta hau ematen zenean Kongo estatu batu bat izatea proposatzen zuen. Kontrara, beste nazionalismo etniko-erlijiosoa sortu zen, eskualde ezberdinen independentzia eskatzen zuena: Bakongo mendebaldean, Kasai eta Katanga barnealdean. Lehen antolakunde politikoak azken mota honetakoak ziren. ABAKO 1950ean sortu zen, Association culturelle des Bakongo izenarekin, Joseph Kasa-Vubu buru zuela. Hasiera batean talde kulturala zen, baina laster bilakatu zen talde politiko. 1950eko hamarkadaren erdialdean Belgikako aginte kolonialaren aurkari garrantzitsuan bilakatu zen. Gainera, taldea Bakongoko antolaketa etniko-erlijiosoaren erdigune izaten jarraituz zuen, eta Eliza Kimbanguistarekin lotura sendoa eratu zuen, Kongoko kostaldean garrantzia handiko talde erlijiosoa[67].

Katangan, aldi berean, Confédération des associations tribales du Katanga (CONAKAT) alderdia sortu zuen Moïse Tshombek. «Benetako katangarren» elkarte gisa aurkezten zen[68] eta batez ere Lunda, Yeke eta Basongye etnietako kidez osaturik zegoen, Katangako hegoaldekoak guztiak. Kasaïko Luba migratzaileak ez zituzten begi onez ikusten, bereziki meatzetan lan egiteko ekarri zituztenak. 1957an egin ziren lehen hauteskundetan «atzerritar» izan zuten pisua zela eta, jarrera oldarkorragoa hartu zuen CONAKATek eurekiko. Katangan kolono belgikarren eta «benetako katangar» zirenen arteko elkarlana bultzatzen zuten, beste etnien aurrean[69].

1955n Belgikako Antoine van Bilsen irakasleak Un Plan de Trente Ans pour l'émancipation politique de l'Afrique Belge lana aurkeztu zuen. Kongo progresiboki emantzipatzeko denbora-lerro bat aurkezten zuen, bere ustez elite hezi bat sortzeko behar zen denbora hogeita hamar urtetan kokatuz. Belgikako gobernuak eta évolués askok ez zuten begi onez ikusi plana, azken batean Kongon agintea uzteko plana zelako lehengoentzat eta hogeita hamar urteko agintea egoten jarraituko zuelako bigarrenentzat. Évolués katoliko batzuen ustez plana ona zen eta manifestu bat aurkeztu zuten Kongoko egunkari batean, Conscience Africaine izenarekin[70].


Protagonistak

Lehen hauteskundeak eta deskolonizazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an, esperimentu gisa, gobernu kolonialak lehenengo udal-hauteskundeak antolatu zituen hiru hiri nagusietan (Léopoldville, Elisabethville eta Jadotville). Kongoarrei aukera eman zitzaien hauteskundetara aurkeztu eta botoa emateko, lehen aldiz. Hala ere, 1957 eta 1958ko hainbat gertakarik independentzia eskaera eta emantzipazio politikoaren aldeko mezuak ugaritu zituen. 1957an Ghanak independentzia lortu zuen eta 1958an De Gaullek Brazzaville bisitatu zuen, Kongo Frantziarraren hiriburua eta Léopoldvilleren aurrez aurre dagoena Kongo ibaia gurutzatuta. Bertan, Frantziak Afrikako koloniei eurekin batuta jarraitu edo independentzia eskuratzeko aukera emango ziela esan zuen:

« Afrikar herrientzat naturala eta zilegi da euren barne arazoen ardura osoa izango duteneko maila politikora heltzea, non eurei dagokien euren erabakiak hartzea »

—Charles De Gaulle[71][oh 3]

Urte horretan bertan Bruselan Expo 58 munduko erakusketa antolatu zen, eta kongoar liderrek aukera izan zuten, lehen aldiz, Belgikara bidaiatu eta metropolia ezagutzeko[72][73].

Independentziaren aldeko mezuak erradikalizatu ziren eta momentu-politikoa irabazi zuten. Mouvement National Congolais (MNC) alderdi politikoak paper garrantzitsua izan zuen eraldaketa honetan. 1956an sortua, MNCk 1958ko urrian alderdi politiko nazionalaren itxura hartu zuen, Kongoar nazio zentralizatu eta batu bat lortzeko helburuarekin. Bere liderrik karismatikoena Patrice Lumumba izan zen. 1959an Albert Kalonjik barne zatiketa bat sortu zuen, beste lider batzuekin batera politika moderatuago baten alde egin zuenean. Hortik aurrera alderdia bi zatitan banatu zen: politika kontserbadoreagoa zuen Mouvement National Congolais-Kalonji alde batetik eta ezker politikoaren parte zen Mouvement National Congolais-Lumumba. Bi alderdi hauek Kongo Belgikarreko alderdirik garrantzitsuenak ziren: Lumumbak 1959an 58.000 afiliatu zituen[74]. Belgikak oposizio handiagoa egin zion Lumumbaren alderdiari, ezkerreko ikuspegi horrek eragin zitzakeen ondorio ekonomikoei beldur.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balduin I.aren irrati diskurtsoa

(...) gure erabakia gaur, atzerapen okerrik gabe, baina presa iruzurtirik gabe, Kongoko biztanleriari independentziara bideratzea da, oparotasunean eta bakean.
Mundu zibilizatu batean independentzia da askatasuna, ordena eta garapena ziurtatzen duen estatusa. Hau ezin da bideratu instituzio solido eta ondo orekatuen bidez baizik; koadro administratibo adituekin; antolaketa sozial, ekonomiko eta finantzari onarekin, teknikari onen eskuetan; biztanleriaren formazio intelektual eta moralarekin, hori gabe erregimen demokratikoak gorrotoa, iruzurra eta tirania bakarrik dakarrelako.

1959ko urtarrilaren 13a[75][oh 4]

1958an Lumumba eta Jean Van Lierdek estrategia ez-biolento bat garatu zuten ABAKO, PSA eta MNC alderdietako kideekin batera. Estrategia hau oso eraginkorra izan zen, ehunka mila kongoar mobilizatuz hainbat eremutan: zeremonia ofizialei boikota eginez, epaitegiak ukatuz edo zergak ordaintzeari uko eginez[76][77].

1959aren hasieran Belgikako gobernua Kongoko biztanleriaren emantzipazio politikoa gradualki handitzeko programa bat eztabaidatzen ari zen, baina gertakariek abiadura handia hartu zuten. 1959ko urtarrilaren 4an ABAKOk Léopoldvillen deitutako manifestazio politiko debekatu bat egin zen, eta egoera eskuetatik joan zitzaien autoritateei. Bat-batean, hiriburuan gatazka handiak zeuden kalean. Autoritateek hainbat egun behar izan zituzten ordena berrezartzeko eta ehunka hildako egon ziren, baita kontaketa kontserbadoreenetan ere. Biolentzia hau Kongo eta Belgikan ikusi zen[78]. Urtarrilaren 13an Balduin I.ak irrati bidezko mezua eman zion nazioari eta Belgikak Kongoren independentzia emateko pausoak ematen ari zela esan zuen, «atzerapen okerrik gabe, baina presa iruzurtirik gabe» (ikus alboko kutxa)[75].

Gaston Eyskens lehen-ministroaren gobernuak ez zuen data zehatzik buruan independentzia horretarako, eta hainbat urtetako trantsizio egoera baten alde egiten zuten. Euren plana 1959ko abenduan probintziatan hauteskundeak deitzea zen, nazio mailako hauteskundeak 1960 edo 1961an eta, ondoren, transferentzia administratiboa egitea Kongoko autoritate berriei, 1960ko hamarkadaren erdialdera arte iraungo zuen prozesu luze batean. Baina, errealitatean, zirkunstantziak azkar aldatzen ari ziren[79]. Eskualde batzuetan administrazio kolonialak erresistentzia modu berriak ikusi zituen, hala nola zergak ordaintzeari uko egitea. Eskualde batzuetan anarkia etorriko zela uste zuten[80]. Bien bitartean, Kongon bizi ziren belgikar askok traizioa ikusten zuten Belgikaren erabakian, eta independentziaren aurka aritu ziren. Kongoarren eskariak erradikalizatzen ziren bitartean, trantsizio labur eta gradual baterako plana azkar kendu behar izan zuten burutik[81].

Egoera honetan Balduinek beste bisita bat egin zion Kongo Belgikarrari, lau urte lehenago egindako bisitarekin alde nabarmenak aurkituz. Léopoldvillera iritsi zenean hainbat herritar beltzen harriak bota zizkioten Lumumbaren kartzelatzeagatik protestan[oh 5]. Beste hirietan harrera hobea izan bazuen ere, ohikoa zen «Vive le roi!» oihuak isilaraztean «Indépendance immédiate!» oihuekin. Belgikako gobernuak ez zuen nahi inongo soluziorik eskainiko ez zuen gerra batean sartzea, Frantziari Indotxinan eta Aljerian gertatu zitzaion bezala, edo Herbeherei Indonesian. Horregatik, berehalako independentziaren aldeko eskariei men egiteko borondatea zuten[82].

Konferentziaren irudi bat, Bruselan, 1960ko urtarrilaren 20an.

1960ko urtarrilean Kongoko lider politikoak Bruselara gonbidatu zituzten konferentzia batean parte-hartzera, independentzia eztabaidatu ahal izateko. Patrice Lumumba kartzelatik atera zuten parte har zezan. Konferentziaren abiadura sorpresa bat izan zen guztientzat, eta Kongoko delegazioak eskari ia guztiak ikusi zituen aurrera egiten: hauteskunde orokorrak egingo ziren 1960ko maiatzean eta independentzia osoa 1960ko ekainaren 30ean lortuko zuten[83]. Kongoko delegazioak uste baino batasun handiagoa zuen, Belgikak eztabaida handiak espero zituen arren.

Hauteskunde orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait maniobra politikoei esker, hiru aliantza politiko aurkeztu ziren hauteskunde orokorretan: tartean ABAKO eta MNC-Kalonjik osatu zuten sei alderdiren koalizio federala; nazionalismo zentralista zuten MNC-Lumumba alderdia; eta Moïse Tshomberen alderdia, Katangan zentratua, eskualde horren ekonomia mantendu nahi zuena eta Union Minière enpresaren interesak manten du nahi zituena. Hauteskunde parlamentarioek zatiketa handia zegoela erakutsi zuten, baina ABAKO eta MNC-Kalonji eta MNC-Lumumbaren alderdiek emaitza onak lortu zituzten.

Emaitzen ondorioz Kasa-Vubu Kongoko Errepublikako lehen presidente izendatu zuten eta Lumumba lehenen gobernu buru. Bost hilabete lehenago planeatu zen bezala, 1960ko ekainaren 30ean trantsizio zeremonia egin zen gobernadore-orokorraren erresidentzian, Léopoldvillen.

Aste bete beranduago, Force Publiqueren matxinada hasi zen euren ofizialen aurka, gehienak oraindik ere belgikarrak zirelako. Kongon sortu zen matxinatze orokorraren pizgarria izan zen, batez ere erradikalizatutako gazteek eta gustura ez zeuden soldaduek indartua. Eskualde batzuetan biolentzia horrek europar biktimak sortu zituen. Aste batzuk pasata Belgikako armadak eta Nazio Batuen Erakundeak egindako interbentzio talde batek 80.000 belgikar ebakuatu zituen[84].

Kongoko krisialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kongoko krisialdia», «Zaire» eta «Kongoko Errepublika Demokratikoa»

Thyssvillen 1960ko uztailean hasi zen matxinada azkar hedatu zen Kongo osoan zehar[85]. 1960ko irailean lidertzaren artean banaketa egon zen: Kasa-Vubu presidenteak Lumumba jada agintean ez zegoela adierazi zuen, eta Lumumbak berdina egin zuen Kasa-Vuburekin. Gobernuaren indarrek Lumumba atxilotu zuten, hala ere. 1961ean Katangako estatura bidali zuten, Moïse Tshombek independentzia aldarrikatu zuen eskualde ohia, meatzaritza indartsua zela eta Belgikak babestua. Lumumba Katangako autoritateen esku uzi zuten, eta exekutatu zuten eta gorpua azido sulfurikoan bota[86]. 2002an Belgikak ofizialki eskatu zuen barkamena erailketa honetan izan zuen papera zela eta; CIA ere atzean egon zitekeela uste izan da denbora luzez, Lumumbaren ezkerreko pentsamendua zela eta. Garai honetan Sobietar Batasunak Europako botere kolonialen aurkako mezuak zabaltzen zituen Afrikan, sozialismoaren eragin-eremua indartuz[87].

Hainbat mugimendu independentista sortu ziren Kongoren jaiotzarekin batera, krisi egoera handia sortuz. Belgikak, aldi berean, paraxutistak bidali zituen bere erkideak Kongotik ateratzeko, Dragoi Gorri Operazioa deitu zena martxan jarrita. 1964-65 artean Katangako probintzia berriro batu zen Kongoko Errepublikarekin eta Stanleyvillen martxan zegoen Simba matxinada ere amaitu zen. Momentu horretan Joseph Désiré Mobutu koronelak egoera politikoa irauli eta estatu-kolpea eman zuen. Mobuturen gobernuarekin estatuak zairanizazioa izeneko prozesua jasan zuen, herrialdearen izena Zairera aldatu zen, hiriburuarena Kinshasara eta alderdi bakarreko diktadura ezarri zuen.

1997an Mobutu boteretik kendu zuten indarrez, Laurent-Désiré Kabilak gidatutako militarren bidez. Kabilak bere burua Zaireko presidente izendatu zuen eta Kongoko Errepublika Demokratikoa ezarri zuen. 2001ean eraila, bere seme Joseph Kabilak hartu zuen boterea. 2006an lehen hauteskunde nazionalak egin ziren 1960tik, Kabila presidente gisa berretsiz.

Gobernadore orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizial kolonialak, tartean Pierre Ryckmans gobernadore-orokorra dagoela, Léopoldvillen 1938an.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 48 boto egon ziren aurka eta 95 boto egon ziren alde
  2. Dokumentala ikus daiteke, bi zatitan, sarean: https://www.youtube.com/watch?v=K_uLyv7J7Hs
  3. Il est naturel et légitime que les peuples africains accèdent à ce degré politique où ils auront la responsabilité entière de leurs affaires intérieures, où il leur appartiendra d’en décider eux-mêmes
  4. Continuant ces nobles visées, notre résolution est aujourd'hui de conduire, sans atermoiements funestes, mais sans précipitation inconsidérée, les populations congolaises à l'indépendance dans la prospérité et la paix.
    Dans un monde civilisé, l'indépendance est un statut qui réunit et garantit la liberté, l'ordre, le progrès. Elle ne se conçoit que moyennant des institutions solides et bien équilibrées; des cadres administratifs expérimentés; une organisation sociale, économique, financière, bien assise, aux mains de techniciens éprouvés; une formation intellectuelle et morale de la population sans laquelle un régime démocratique n'est que dérision, duperie et tyrannie.
  5. Lumumba Stanleyvillen egondako istiluengatik kartzelatu zuten 1959ko urrian. 6 hilabeteko zigorra eskatzen zuten, baina hauteskundetan lortu zuen emaitza onak zirela eta presioa egon zen bera askatu eta Bruselan egingo zen konferentzian parte-hartzen uzteko. Urtarrilean askatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Afrika kolonialeko toponimia Euskaltzaindia.net
  2. a b Belgian Congo Global.britannica.com
  3. Leopold II: a currency for the Congo Free State? Nbbmuseum
  4. a b   Adam,, Hochschild, (1998), King Leopold's ghost : a story of greed, terror, and heroism in Colonial Africa, Houghton Mifflin, ISBN 9780618001903, https://www.worldcat.org/oclc/39042794 .
  5. (Ingelesez)  Map of the Belgian Congo, 1896, http://www.wdl.org/en/item/59/. Noiz kontsultatua: 2018-01-01 .
  6. (Ingelesez)  Fage, J. D.; Oliver, Roland; Sanderson, G. N. (1975), The Cambridge History of Africa, Cambridge University Press, ISBN 9780521228039, https://books.google.com/books?id=8DSa_viBgsgC&pg=&dq&hl=en#v=onepage&q=&f=false. Noiz kontsultatua: 2018-01-01 .
  7. a b   Guy,, Vanthemsche,, Belgium and the Congo, 1885-1980, ISBN 9780521194211, https://www.worldcat.org/oclc/765881584 .
  8.   L., Polasky, Janet (1995), The democratic socialism of Emile Vandervelde : between reform and revolution, Berg, ISBN 9781859730331, https://www.worldcat.org/oclc/31710376 .
  9.   1972-, Renton, Dave, (2007), The Congo : plunder and resistance, Zed Books, ISBN 9781842774854, https://www.worldcat.org/oclc/67774312 .
  10. (Frantsesez)  Benoît, Verhaegen, (1993), «Stengers (Jean). Congo : Mythes et réalités — cent ans d'histoire», Revue belge de Philologie et d'Histoire (4), http://www.persee.fr/doc/rbph_0035-0818_1993_num_71_4_3918_t1_0970_0000_2. Noiz kontsultatua: 2018-01-01 .
  11. (Frantsesez)  Amandine, Lauro, (2008), «VANTHEMSCHE (Guy). La Belgique et le Congo. Empreintes d’une colonie 1885-1980.», Revue belge de Philologie et d'Histoire (2), http://www.persee.fr/doc/rbph_0035-0818_2008_num_86_2_7479_t12_0491_0000_2. Noiz kontsultatua: 2018-01-01 .
  12.   Martin., Meredith, (2011), The fate of Africa : a history of the continent since independence (Revised and updated ed. argitaraldia), Public Affairs, ISBN 9781610390712, https://www.worldcat.org/oclc/769764825 .
  13. a b (Ingelesez)  Congo: The Epic History of a People, 2017-09-15, https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Congo:_The_Epic_History_of_a_People&oldid=800734795. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  14.   Hew., Strachan, (2001-), The First World War, Oxford University Press, ISBN 0199261911, https://www.worldcat.org/oclc/44509322 .
  15.   David., Killingray, (2010), Fighting for Britain : African soldiers in the Second World War, James Currey, ISBN 1847010474, https://www.worldcat.org/oclc/429027308 .
  16.   Le rail au Congo belge., Blanchart, 1993-1999, ISBN 2872020101, https://www.worldcat.org/oclc/32541776 .
  17.   1944-, Nzongola-Ntalaja, Georges, (2002), The Congo from Leopold to Kabila : a people's history, Zed Books, ISBN 9781842770535, https://www.worldcat.org/oclc/46822313 .
  18.   «Kongon herritarrek 500 urte daramate globalizatuta», Argia, http://www.argia.eus/albistea/kongon-herritarrek-500-urte-daramate-globalizatuta. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  19.   Belgian Congo (addition) - LoveToKnow 1911, 2008-02-20, https://web.archive.org/web/20080220101851/http://www.1911encyclopedia.org/Belgian_Congo_(addition). Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  20. (Frantsesez)  Mulambu, Mvuluya (1974), Cultures obligatoires et colonisation dans l'ex-Congo Belge, https://books.google.es/books/about/Cultures_obligatoires_et_colonisation_da.html?id=ObM3ngEACAAJ&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  21.   1953-, Likaka, Osumaka, (1997), Rural society and cotton in colonial Zaire, University of Wisconsin Press, ISBN 9780299153342, https://www.worldcat.org/oclc/44961684 .
  22. (Ingelesez)  Anstey, Roger (1966), King Leopold's Legacy: The Congo Under Belgian Rule, 1908-1960, Oxford University Press, https://books.google.es/books/about/King_Leopold_s_Legacy.html?id=5x1zAAAAMAAJ&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  23. (Frantsesez)  Le Congo des Belges (1908-1960) par Massoz, Michel: Chez l'auteur Couverture souple, Dédicacé par l'auteur - L'Harmattan-Boutique de l'Histoire, https://www.abebooks.fr/signe/Congo-Belges-1908-1960-Massoz-Michel-lauteur/22566357581/bd. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  24.   Frans., Buelens, (2007), Congo, 1885-1960 : een financieel-economische geschiedenis, Epo, ISBN 9789064454387, https://www.worldcat.org/oclc/901291045 .
  25.   1960-, Meulder, Bruno de, (1996), De kampen van Kongo : arbeid, kapitaal en rasveredeling in de koloniale planning, Meulenhoff, ISBN 9789029060172, https://www.worldcat.org/oclc/36582323 .
  26. (Ingelesez)  Volume VII - Africa under Colonial Domination 1880-1935 | United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization, http://www.unesco.org/new/en/social-and-human-sciences/themes/general-history-of-africa/volumes/complete-edition/volume-vii-africa-under-colonial-domination-1880-1935/. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  27.   1958-, Brion, R. (René), (2006), De la mine à Mars : le genèse d'Umicore, Lannoo, ISBN 9789020966565, https://www.worldcat.org/oclc/124504224 .
  28.   El paraíso del diablo : Roger Casement y el informe del Putumayo, un siglo después (Primera edición. argitaraldia), ISBN 9789587740523, https://www.worldcat.org/oclc/899285877 .
  29. (Ingelesez)  Clement, Piet, Rural Development in the Belgian Congo. The Late-colonial "Indigenous Peasantry" Programme and its Implementation in the Equateur District (1950s), http://www.academia.edu/27805403/Rural_Development_in_the_Belgian_Congo._The_Late-colonial_Indigenous_Peasantry_Programme_and_its_Implementation_in_the_Equateur_District_1950s_. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  30.   Le développement rural en Afrique centrale : 1908-1960/1962 : synthèse et réflexions, Fondation Roi Baudouin, 1991, ISBN 9782872120734, https://www.worldcat.org/oclc/28933570 .
  31. a b   HyperWar: 'The Belgian Congo at War', http://www.ibiblio.org/hyperwar/UN/Belgium/Congo/. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  32.   Rubbens, Antoine, Dettes de guerre : . Editeur Antoine Rubbens, https://www.amazon.fr/Dettes-guerre-Editeur-Antoine-Rubbens/dp/B00175K86I. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  33. (Ingelesez)  McCrummen, Stephanie (2009-08-04), Nearly Forgotten Forces of WWII, ISSN 0190-8286, http://www.washingtonpost.com/wp-dyn/content/article/2009/08/03/AR2009080302959.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  34. (Ingelesez)  Broad, William J. (2007-10-30), «Why They Called It the Manhattan Project», The New York Times, ISSN 0362-4331, https://www.nytimes.com/2007/10/30/science/30manh.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  35. (Ingelesez)  Broad, William J. (2007-10-30), «Why They Called It the Manhattan Project», The New York Times, ISSN 0362-4331, https://www.nytimes.com/2007/10/30/science/30manh.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  36.   Yapou Governments in Exile - Chapter 4 - Belgium, http://governmentsinexile.com/yapoubelgium.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  37. a b   Jean-Michel., Veranneman,, Belgium in the Second World War., ISBN 9781783376070, https://www.worldcat.org/oclc/894511885 .
  38. a b c d   1972-, Renton, Dave, (2007), The Congo : plunder and resistance, Zed Books, ISBN 1842774859, https://www.worldcat.org/oclc/67774312 .
  39. a b c   1949-, Higginson, John, (1989), A working class in the making : Belgian colonial labor policy, private enterprise, and the African mineworker, 1907-1951, University of Wisconsin Press, ISBN 0299120708, https://www.worldcat.org/oclc/19669721 .
  40.   Murindwa., Rutanga, (2011), Politics, religion, and power in the Great Lakes Region, Codesria, ISBN 2869784929, https://www.worldcat.org/oclc/758382071 .
  41. (Ingelesez)  BBC World Service | The Story of Africa, http://www.bbc.co.uk/worldservice/specials/1624_story_of_africa/page20.shtml. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  42. (Frantsesez)  Libre.be, La, L’armée au Congo..., http://www.lalibre.be/debats/opinions/l-armee-au-congo-51b8d872e4b0de6db9c2b32a. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  43. (Frantsesez)  LE CONGO-KASAÏ (1865-1950) - De l'exploration allemande à la consécration de Luluabourg, Baudouin Mwamba Mputu - livre, ebook, epub, http://www.editions-harmattan.fr/index.asp?navig=catalogue&obj=livre&no=35076. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  44.   Peemans, Jean-Philippe (1980), «Imperial Hangovers: Belgium - The Economics of Decolonization», Journal of Contemporary History (2): 257–286, http://www.jstor.org/stable/260513. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  45.   1958-, Vanthemsche, Guy, (cop. 2007), Congo : de impact van de kolonie op België, Lannoo, ISBN 9020973762, https://www.worldcat.org/oclc/191847572 .
  46.   1944-, Nzongola-Ntalaja, Georges, (2002), The Congo from Leopold to Kabila : a people's history, Zed Books, ISBN 9781842770535, https://www.worldcat.org/oclc/46822313 .
  47.   1958-, Sarrionandia, Joseba, (imp. 2010), Moroak gara behelaino artean?, Pamiela, ISBN 9788476816561, https://www.worldcat.org/oclc/776562167 .
  48.   «Democratic Republic of the Congo», Ethnologue, http://www.ethnologue.com/show_country.asp?name=CD. Noiz kontsultatua: 2018-01-05 .
  49.   FABIAN, JOHANNES; Said, Edward (1986), Language and Colonial Power: The Appropriation of Swahili in the Former Belgian Congo 1880-1938, University of California Press, doi:10.1525/j.ctt7zw3bw, ISBN 9780520076259, http://www.jstor.org/stable/10.1525/j.ctt7zw3bw. Noiz kontsultatua: 2018-01-05 .
  50.   UPFB: Les batisseurs de Lovanium, première université internationale en Afrique noire, http://www.francophonie.be/upfb/main/fr/pgartfr/art367fr.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-05 .
  51. a b   de Maere d'Aertrycke, André, Le Congo au temps des Belges : L'histoire manipulée, les contrevérités réfutées, 1885-1960, ISBN 9782872020232, https://www.worldcat.org/oclc/858935338 .
  52.   Maryinez., Lyons, (1992), The colonial disease : a social history of sleeping sickness in northern Zaire, 1900-1940, Cambridge University Press, ISBN 9780521524520, https://www.worldcat.org/oclc/23015040 .
  53. (Ingelesez)  Klingman, Jack D. (1994-04-01), «Arthur Lewis Piper, M.D.: A medical missionary in the Belgian Congo», Journal of Community Health (2): 125–146, doi:10.1007/BF02260364, ISSN 0094-5145, https://link.springer.com/article/10.1007/BF02260364. Noiz kontsultatua: 2018-01-05 .
  54.   Jacques., Vanderlinden, (1994), Pierre Ryckmans, 1891-1959 : coloniser dans l'honneur, De Boeck université, ISBN 9782804118815, https://www.worldcat.org/oclc/31226117 .
  55.   Abegunde, Maria Eliza Hamilton (2011), «Naming Colonialism: History and Collective Memory in the 1870––1960 Congo. Osumaka Likaka», Africa Today (4): 129–131, doi:10.2979/africatoday.57.4.129, http://www.jstor.org/stable/10.2979/africatoday.57.4.129. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  56. (Ingelesez)  Hunt, Nancy Rose (2002), Rewriting the Soul in Colonial Congo: Flemish Missionaries and Infertility, Netherlands Institute for Advanced Study in the Humanities and Social Sciences, ISBN 9789071093371, https://books.google.es/books/about/Rewriting_the_Soul_in_Colonial_Congo.html?id=4XbaAAAAMAAJ&redir_esc=y. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  57.   Centre Æquatoria, http://www.aequatoria.be/. Noiz kontsultatua: 2018-01-02 .
  58.   Thomas., Borstelmann, (1993), Apartheid's reluctant uncle : the United States and southern Africa in the early Cold War, Oxford University Press, ISBN 0195079426, https://www.worldcat.org/oclc/26502066 .
  59.   Bill., Freund, (1998), The making of contemporary Africa : the development of African society since 1800 (2nd ed. argitaraldia), Macmillan Press, ISBN 9780333698723, https://www.worldcat.org/oclc/37917444 .
  60.   Anne., Cornet, (2010), Congo Belgique : entre propagande et réalité : 1955-1965, La Renaissance du livre, ISBN 9782507003302, https://www.worldcat.org/oclc/703210383 .
  61.   N., Gibbs, David (1991), The political economy of Third World intervention : mines, money, and U.S. policy in the Congo crisis, University of Chicago Press, ISBN 9780226290713, https://www.worldcat.org/oclc/23286387 .
  62.   Jean-Claude., Willame, (1972), Patrimonialism and political change in the Congo., Stanford University Press, ISBN 9780804707930, https://www.worldcat.org/oclc/422278 .
  63.   (Isidore), Ndaywel è Nziem, I. (1998), Histoire générale du Congo : de l'héritage ancien à la république démocratique, Duculot, ISBN 9782801111741, https://www.worldcat.org/oclc/40129082 .
  64.   Els., Witte,, Political history of Belgium : from 1830 onwards, ISBN 9789054875178, https://www.worldcat.org/oclc/868969495 .
  65.   1965-, Raspoet, Erik, (cop. 2005), Bwana Kitoko en de koning van de Bakuba : een vorstelijke ontmoeting op de evenaar, Meulenhoff, ISBN 9085420202, https://www.worldcat.org/oclc/65944450 .
  66. (Ingelesez)  «CONGO: Boom in the Jungle», Time, 1955-05-16, ISSN 0040-781X, http://content.time.com/time/magazine/article/0,9171,866343,00.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  67. (Ingelesez)  [WorldCat.org], https://www.worldcat.org/oclc/413212. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  68. (Ingelesez)  Nzongola-Ntalaja, Georges (2002-05-03), The Congo: From Leopold to Kabila: A People's History, Zed Books, ISBN 9781842770535, https://books.google.com/books?id=qqWIvIAe2h4C&pg=PA100&dq=CONAKAT+Munongo&as_brr=3&ei=WaGcSZLNBYjcygTLtYnrBA&client=firefox-a. Noiz kontsultatua: 2018-01-05 .
  69. (Ingelesez)  Heraclides, Alexis (2012-11-12), The Self-determination of Minorities in International Politics, Routledge, ISBN 9781136290268, https://books.google.com/books?id=XyX7yw17YTAC&dq=. Noiz kontsultatua: 2018-01-05 .
  70.   Hallet, Etienne, [http://www.usaintlouis.be/publications/TR56.html Le manifeste Conscience africaine (1956). Elites congolaises et société colonaile. Regards croisés], Contact et commandes, http://www.usaintlouis.be/publications/TR56.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  71. (Frantsesez)  «En 1958, de Gaulle engage à Brazzaville le début de la décolonisation – JeuneAfrique.com», JeuneAfrique.com, 2010-08-24, http://www.jeuneafrique.com/depeches/85204/politique/en-1958-de-gaulle-engage-a-brazzaville-le-debut-de-la-decolonisation/. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  72.   1955-, Etambala, Zana Aziza, (2008), De teloorgang van een modelkolonie : Belgisch Congo (1958-1960) (1e dr. argitaraldia), Acco, ISBN 9033467585, https://www.worldcat.org/oclc/217760813 .
  73. (Ingelesez)  «BELGIAN CONGO;: Too Late, Too Little?», Time, 1957-12-23, ISSN 0040-781X, http://content.time.com/time/magazine/article/0,9171,936763,00.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  74.   Leo., Zeilig, (2008), Lumumba : Africa's lost leader, Haus, ISBN 9781905791026, https://www.worldcat.org/oclc/212431998 .
  75. a b   Le message du roi Baudouin 13 janvier 1959 - Lumumba 50 Lumumba, https://sites.google.com/site/lumumbaproject/le-message-du-roi-baudouin-13-janvier-1959. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  76. (Frantsesez)  Patrice Lumumba : la dimension d'un tribun | mukanda.univ-lorraine.fr, http://mukanda.univ-lorraine.fr/biblio/patrice-lumumba-la-dimension-dun-tribun. Noiz kontsultatua: 2018-01-05 .
  77.   de Bosschère, Guy (1964), «Review of La pensée politique de Patrice Lumumba», Esprit (1940-) (331 (10)): 717–719, http://www.jstor.org/stable/24257659. Noiz kontsultatua: 2018-01-05 .
  78. (Ingelesez)  «BELGIAN CONGO: If Blood Must Run», Time, 1959-01-19, ISSN 0040-781X, http://www.time.com/time/magazine/article/0,9171,868969,00.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  79.   1931-, Young, Crawford,, Politics in Congo : decolonization and independence, ISBN 9780691623269, https://www.worldcat.org/oclc/927296778 .
  80.   1929-1960., Ryckmans, André, (1995), André Ryckmans, un territorial du Congo belge : lettres et documents, 1954-1960, L'Harmattan, ISBN 9782738430984, https://www.worldcat.org/oclc/35819848 .
  81. (Ingelesez)  «THE BELGIAN CONGO: Return of the Mundele», Time, 1959-10-12, ISSN 0040-781X, http://www.time.com/time/magazine/article/0,9171,864032,00.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  82. (Ingelesez)  «BELGIAN CONGO: Now Now Now», Time, 1959-11-16, ISSN 0040-781X, http://www.time.com/time/magazine/article/0,9171,811442,00.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  83. (Frantsesez)  Kimona-Mbinga, Joseph Kamanda (2004), La stabilité du Congo-Kinshasa: enjeux et perspectives, Harmattan, ISBN 9782747574389, https://books.google.com/books?id=YXg9o8QR-K0C&pg=PA40&lpg=PA40&dq=table+ronde+congo+institutionnel&source=bl&ots=waHG1s87TD&sig=iJXm3WP824wzMBXxKwoGGAuj7KE&hl=fr&ei=_NuaSqa7EIfJ-Qb7mJyPBA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=5#v=onepage&q=table%20ronde%20congo%20institutionnel&f=false. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  84. (Nederlanderaz)  Weg uit Congo : het drama van de kolonialen, http://zoeken.bibliotheek.be/?itemid=%7Clibrary/marc/vlacc%7C8556207. Noiz kontsultatua: 2018-01-03 .
  85.   Edgar., O'Ballance, (2000), The Congo-Zaire experience, 1960-98, St. Martin's Press, ISBN 9780312227951, https://www.worldcat.org/oclc/41649608 .
  86.   Stephen., Kinzer,, The brothers : John Foster Dulles, Allen Dulles, and their secret world war (First edition. argitaraldia), ISBN 9780805094978, https://www.worldcat.org/oclc/827256871 .
  87.   Larry., Devlin, (2008), Chief of station, Congo : fighting the cold war in a hot zone, PublicAffairs, ISBN 9781586485641, https://www.worldcat.org/oclc/714569636 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kongo Belgikarra Aldatu lotura Wikidatan