Alejandro de la Sota Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro de la Sota Martínez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlejandro de la Sota Martínez.
JaiotzaPontevedra1913ko urriaren 20a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1996ko otsailaren 14a (82 urte)
Familia
AitaDaniel de la Sota
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Artikulu hau arkitektoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alejandro de la Sota».

Alejandro de la Sota Martínez (Pontevedra, Galizia, 1913ko urriaren 20a - 1996ko otsailaren 14a) galiziar arkitektoa izan zen.

Espainiako Estatuko XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bat izan zen, arkitektura arrazionalista eta soil, purista baten ordezkaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen egin zituen ikasketak. 1956-1972 bitartean eskolak eman zituen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanen artean aipagarriak dira eraikuntza zibil batzuk: Tarragonako Gobernu Zibila (1954-1957); Madrilgo Aurrezki Posta Kutxako kalkulu zentroa (1975); Leongo Posta eta Telekomunikazioen egoitza berria (1981); Zaragozako epaitegi berriak (1986). Aipagarriak ditu, halaber, eskola eta unibertsitate inguruko eraikuntzak: César Carlos ikasle egoitza (Madril, 1967); Sevillako Unibertsitateko ikasgelak (1972). Etxebizitzen alorrean egindako lanen artean, berriz, aipagarriak ditu, besteak beste, Miraflores de la Sierrako udalekua (Madril, 1957); etxebizitza sail bat Salamancan (1963); eta familia bakarreko zenbait etxebizitza: Varela (Collado Mediano, Madril, 1964); Guzmán (Santo Domingo, Madril, 1972); Domínguez (La Caeyra, Pontevedra, 1976). Azkenik bere obra ezagunena aipatu behar da: Maravillas eskolako gimnasioa (Madril, 1961).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro de la Sota Martínez Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]