Edukira joan

Alexandro I.aren uhartea

Koordenatuak: 71°S 70°W / 71°S 70°W / -71; -70
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandro I.aren uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Stephenson (en) Itzuli
Motauharte eta disputatutako lurralde
Luzera378 km
Zabalera200 km
Azalera49.070 km²
EponimoaAlexandro I.a Errusiakoa
Geografia
Map
Koordenatuak71°S 70°W / 71°S 70°W / -71; -70
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Ur-gorputzaBellingshausen itsasoa

Alexandro I.aren uhartea[1] Antartikako uharte handia da, Bellingshausen itsasoaren hego-ekialdean eta penintsula antartikoaren hego-mendebaldean kokatua, azken honetatik Jurgi VI.a kanalak banatzen duelarik, ia urte osoan izotz iraunkorrez estalia. 435 kilometro luze eta 200 zabal da, eta 43.250 kilometro koadroko hedadura du, azalerari dagokionez, Antartikako uharterik handiena, Hego Antilletako handiena eta munduko 28. handiena bihurtzen dutena.

Toki hau biziki malkartsua da, Jurgi VI.a kanalean zehar Douglas mendikatea hedatzen da, 2.987 metroko altuerara iristen dena. Uharteak goilara forma du iparraldetik hegoaldera 200 milia baino gehiago neurtzen dituelarik.

Uhartearen ipar muturrari Cabo Arauco deitzen dio Txilek, eta Cabo Ruso Argentinak. Kostaldearen zati gehiena izotz hesiek blokeatzen dute. Mendebalderantz Wilkens badia dago. Uhartearen hego-mendebaldean Beethoven penintsula nabarmentzen da.

Fabian Gottlieb von Bellingshausenek zuzendutako errusiar espedizioak aurkitu zuen 1821eko urtarrilaren 28an, baina kontinentearen zatitzat hartu zen, eta, ondorioz, garai hartan Errusiar Inperioko tsarra zenaren omenez izendatu zen: Alexandro I.aren Lurraldea. Finne Ronnek zuzendutako AEBetako espedizioak, 1940ko azaroa eta 1941eko urtarrila bitartean uharte bat zela frogatu zuen. Kartaren batzuetan Margarita uhartea bezala agertu zen.

1950eko hamarkadan Fossil Bluff britainiar basea ezarri zen, gaur egun babesleku eta zentro meteorologiko bezala erabiltzen dena.

Lurralde aldarrikapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aldarrikapenak Antartikan: Alexandro I.aren uhartea Argentinak, Txilek eta Erresuma Batuak aldarrikatzen dute.

Uhartea Argentinak, Txilek eta Erresuma Batuak aldarrikatzen dute, hiru aldarrikapenak Itun Antartikoak jartzen duenari lotuta daudelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]