Alfred Tennyson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfred Tennyson
Alfred Tennyson 2.jpg
Poet Laureate of the United Kingdom

1850eko azaroak 19 - 1892ko urriak 6
Lorden Ganberako kidea

Bizitza
Jaiotza Somersby1809ko abuztuaren 6a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Sussex1892ko urriaren 6a (83 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Familia
Ezkontidea(k) Emily Tennyson, Lady Tennyson
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, politikaria eta idazlea
Lantokia(k) Londres
Lan nabarmenak The Charge of the Light Brigade
The Lady of Shalott
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa

Alfred Tennyson (Somersby, Lincolnshire, 1809ko abuztuaren 6a - Aldworth, Surrey, 1892ko urriaren 6a) ingeles poeta izan zen. Viktoria erreginaren garaiko poetarik garrantzitsuenetakoa izan zen. 1827. urtean bertso bilduma txiki bat argitaratu zuen anaiarekin batera: Poems by two brothers (Bi anaien poemak). Hurrengo urtean Cambridge-ko Trinity College ikastetxean ikasten hasi zen eta han A.H. Hallam-en lagun egin zen. 1830. urtean Poems Chiefly Lyrical (Poema lirikoak bereziki) bakarkako lehen liburua argitaratu zuen, eta 1831. urtean ikasketak utzi behar izan zituen aita hil zitzaionean. 1832. urtean bere bigarren poema bilduma argitaratu zuen: Poems (Poemak), The Lotus Eaters (Lotofagoak) eta The Lady of Shalott (Shalott-eko dama) poema ezagunak haien artean. 1833. urtean bere lagun Hallam-en heriotzak eragin handia izan zuen beregan, eta In memoriam (1850) obra idazteari ekin zion haren ohoretan. Bere lanak ia hamar urte argitaratu gabe egon ondoren, 1842. urtean hirugarren poema bilduma argitaratu zuen Ulysses eta Locksley poemak barne, eta 1847. urtean The Princess (Printzesa) kontakizun poema bilduma. 1853. urtean Wight uhartera erretiratu zen eta han egon zen 1869 arte. Garai hartan ere obra ugari argitaratu zuen: Ode on the Death of the Duke of Wellington (1852, Wellington dukearen heriotzari eskainitako oda), Maud and other Poems (1855, Maud eta beste poema batzuk), Idylls of the King (1859, Erregearen Idilioak), Enoch Arden (1864). 1875-1879 bitarteko urteetan historiari buruzko hiru drama idatzi zituen: Queen Mary (Maria erregina), Harold eta Becket. Poesian erabili zuen teknikarengatik, eta hizkuntzan eta pentsamenduan sakondu izanagatik maisu handitzat hartua izan da, bere garaiko gizarteak haren lanak ongi hartu ez zituen arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Tennyson Aldatu lotura Wikidatan