Alfred de Vigny
| Alfred de Vigny | |||
|---|---|---|---|
1845eko maiatzaren 8a - 1863ko irailaren 17a ← Charles-Guillaume Étienne (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Loches, 1797ko martxoaren 27a | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
| Heriotza | rue d'Artois, 1863ko irailaren 17a (66 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
| Familia | |||
| Ama | Marie-Jeanne-Amélie de Vigny | ||
| Ezkontidea(k) | Lydia Bunbury | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Henrike IV.a lizeoa | ||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, olerkaria, eleberrigilea, eguneroko-idazlea eta itzultzailea | ||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
| Kidetza | Frantses Akademia | ||
| Mugimendua | erromantizismoa | ||
| Genero artistikoa | hitz neurtua | ||
Alfred Victor de Vigny (Loches, Indre eta Loira, Frantzia, 1797ko martxoaren 27a - Paris, Frantzia, 1863ko irailaren 17a) frantses idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte zela frantses gudarostean sartu eta kapitain izatera heldu zen.
Poèmes (1822, Poemak) poesia-bilduma argitaratu ondoren, arrakasta handia lortu zuen Poèmes antiques et modernes (1826, Poema zahar eta modernoak) eta Cinq-Mars (1826, Martxoaren bosta) literatura-lan erromantikoei esker.
Urtebete geroago gudarostea utzi eta, Parisen, buru-belarri hasi zen idazten. Hurrengo urteetan, ondorengo lanak argitaratu zituen: Stello nobela (1832); Serviture et grandeur militaires (1835, Militartasunaren morrontzak eta handitasunak) kontakizun laburreko bilduma; eta Chatterton (1833) drama. Horietan garbi islatzen zuen giza bizitzari buruz zuen ikuspegi ezkorra.
1845ean, Frantziako Akademiako kide egin zuten, eta harrezkero erretiratua bizi izan zen Maine-Giraudeko landetxean.
Hil ondoren argitaratu ziren Les Destinées (1864, Patuak) poema-bilduma eta Le Journal d´un poète (1867, Poeta baten egunkaria) autobiografia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.