Alicia Boole Stott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alicia Boole Stott
Bizitza
Jaiotza Cork1860ko ekainaren  8a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Irlandako Errepublika
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927-04-12)
Heriotza Highgate Itzuli1940ko abenduaren  17a (80 urte)
Familia
Aita George Boole
Ama Mary Everest Boole
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Queen's College London Itzuli
Jarduerak
Jarduerak matematikaria
Jasotako sariak
Influentziak Charles Howard Hinton Itzuli

Alicia Boole Stott (Cork, Irlanda, 1860ko ekainaren 8a - Ingalaterra, 1940ko abenduaren 17a) anglo-irlandar matematikaria zen. Nahiz eta inoiz lanpostu akademikorik ez izan, oso ekarpen baliagarriak egin zizkion matematikari eta Groningengo Unibertsitateak ohorezko doktore izendatu zuen. Ezaguna da politopo terminoa sortzeagatik lau dimentsio edo gehiago dituen solido ganbila izendatzeko.

Alicia George Boole matematikari eta logikariaren eta Mary Everest Boole matematikari autodidaktaren hirugarren alaba zen. Bere ahizpa Lucy Everest Boole kimikaria zen eta farmazeutikoa zen. Bere ahizpa Ethel Lilian Voynich, aldiz, eleberrigilea zen. Aita hil zitzaionean, 1864an, familia Londresera joan zen, non ama Londresko Queen's College-ko liburuzain hasi zen. Queen's College-ko aldameneko eskolan egin zituen ikasketak, baina ez zuen inoiz unibertsitate-ikasketarik egin.