Edukira joan

Alisio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirkulazio atmosferikoaren eskema idealizatua (ekinokzioan).

Alisioak[1] edo ekialdeko haizeak[2], haize iraunkorrak dira, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena. Airea Tropiko Arteko Konbergentzia Eremura (TAKE) desplazatzen da gora igotako aire beroak utzitako hutsunea betetzeko asmoz. Lurraren errotazioa dela eta, ordea, ekialde-mendebalde norabidean desbideratuak dira (Coriolis efektua)[3]. Norantza nagusiak honakoak dira: ipar-ekialdetik Ipar Hemisferioan, eta hego-ekialdetik Hego Hemisferioan[4]. Fenomeno hau Lurraren errotazioaren eraginez sortzen da. Iparralderuntz eta hegoalderuntz, 5°-tik 20°-ra bitartean kokatzen dira.

Haize mugimendu hauek oso erregularrak dira. Altitude handian, zirkulazioak kontrako norabidea hartzen du kontralisio izena hartuz[erreferentzia behar]. Egoera honek Hadley zelulak deitzen diren konbekzio-zelulak sortzen ditu: hau da, haizeen "zirkuitu itxi" antzeko bat.

Sasoiaren arabera, zenbait latitude-gradu mugitu litezke iparralde/hegoaldera, sistema hauek sortzen dituzten presio-gerrikoak bezala.

Alisioak gehienbat ozeano Atlantikoan eta Barean daude garatuta. Indiako ozeanoan aldiz nahasirik aurkitzen dira Asiar kontinentearen gertutasunaren ondorioz.

Alisioen haize-gerrikoen alde batzuetan, sasoi zehatzetan, ekaitz tropikal handiak gerta daitezke: urakanak edo tifoiak deitzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Alisio agertzen da Elhuyar hiztegian, baina Haize aliseoak Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegian
  2. Zehazki hiztegian
  3. [https://www.euskalmet.euskadi.eus/s07-5915/eu/contenidos/informacion/comprender_meteo/eu_9758/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/com_circulacion/eu_7735/eu_circulacion.html Atmosferako Zirkulazio Orokorra. ] Euskal Meterorologia Agentziaren Euskalmet webgunean (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  4. Klimaren elementu eta faktoreak Nafarroako Gobernuaren Meteorologia zerbitzuan (kontsulta: 2021-2-8)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.