Hadley zelula

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hadley zelula alisioak esplikatzeko George Hadleyk (1735) proposatu zuen zirkulazio meridianoa da.[1] Hadley zelula ekuatoreko bi aldeetara, hemisferio bakoitzeko tropikoan, eratzen da. Zelula bakoitzak planeta latitudinalki biltzen dutelarik, ekuatoretik (0º) 30º-ko latituderaino energia transferituz.[2][3]

Zirkulazio atmosferikoa habiarazten duen indarra planetako azaleraren eguzki bidezko berotze desorekatua da, potenteagoa dena ekuatore inguruan eta makalena poloetan. Hala, zirkulazio atmosferikoak energia transferitzen du poloetarantz, ekuatorearekin duten tenperatura gradientea murriztuz. Energia mugitzeko mekanismoak latitudearen arabera aldatzen dira, gune tropikal eta ez-tropikaletan desberdinak direlarik.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mende hasieran, George Hadley abokatu eta meteorologo afizionatu ingelesak[4] ordurarte ekialdeko haizeak azaltzen zituen hipotesia dudan jarri zuen.[5][6] Izan ere, mometu hartan Edmond Halley astronomoak 1685ean Royal Society-ren aurrean proposaturiko teoria zen onartuena; honen arabera, eguzkiak beroturiko aireak goranzko mugimendua eragiten du ekuatorean eta inguruko latitudeetako aire-masak ordezkatzen zuela gorantz galduriko airea, ekialdeko haizeak sortuz.[5]

Mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hadley zelulako energia zirkulazioa eta emandako fenomeno atmosferikoak.

Hadley zelulako energia zirkulazioa hainbat fenomenoren agerpenen ondorio da:[2]

  1. Ekuatorean ematen den aire bero eta hezearen konbertsioak prezipitazio handiak eragiten ditu, bero latentea eratuz eta indar igokari indartsuak eratuz. Hala, airea tropopausara igotzen da (10-15 Km itsas mailatik), non ez dagoen hain bero.
  2. Aireak epeltzearen ondorioz, ezin du gora egiten jarraitu. Beraz, azpiko aire beroaren goranzko mugimenduak, epelduriko aire azpiestratosferikoa polotarantz mugiarazten du. Poloetarantz mugitu hala, airea gehiago hozten doa eta Coriolis efektuaren ondorioz ekialderantz bideratzen da. Ondorioz, haize subtropikalen 'Jet stream'-ak eratzen dira.
  3. 30º-ko latitudera heltzean, airea hotz eta lehorra hondoratu egiten da. Hondoratu ahala, berotu eta bere hezetasun-erlatiboa gutxitzen du.
  4. Gainazalera heltzean, frikzioak zikloa ixten du airea ekuatorera berbideratuz eta bidean hetasuna xurgatuz. Kau honetan, Coriolis efektuaren ondorioz airea mendebalderantz bideratzen da.

Hadley zelulen zirkulazioak aldaketa estazionalak jasaten ditu. Solstizio garaian (ekaina-abuztua eta abendua-otsaila), hego hemisferiora zertxobait mugitzen delarik.[7]

Held-Hou modeloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momentu angeluarraren azalpen grafikoa.

Held-Hou modeloa, Hadley zelularen zirkulazio atmosferikoa azaltzeko eaturiko modelo teorikoa da, non turbulentzia atmosferikoen faltan emango litzatekeen zirkulazioa azaltzen den.[8] Isaac Held eta Arthur Hou meteorologoek proposatu zuten 1980an.[9]

Fenomeno klimatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Tropiko Arteko Konbergentzia Eremua (TAKE). Ekuatorean ematen den aire bero eta hezearen konbertsioak prezipitazio handiak eragiten ditu.

- Haize subtropikalen 'Jet stream'-ak.

Beste adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hadleyren zelula globala.

Marteko[10] eta Artizarreko[11] atmosferek Hadleyren zelula globalak dituzte, beroa ekuatoretik poloetara zuzenean garraiatzeko gai direnak. Lehenengo kasuan, atmosfera mehearen ondorioz, eta bigarrenean, planeten errotazio-abiadura baxuaren ondorioz, eta, ondorioz, Coriolisen eragina murriztearen ondorioz.[12][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Hadley cell | meteorology | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  2. a b Hartmann, Dennis L.. (2016). Global physical climatology. (Second edition. argitaraldia) ISBN 978-0-12-328531-7. PMC 944522711. (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  3. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]
  4. (Ingelesez) «George Hadley | British physicist and meteorologist | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  5. a b Persson, Anders. (2008-11). «Hadley's Principle: Part 1 - A brainchild with many fathers» Weather 63 (11): 335–338. doi:10.1002/wea.228. ISSN 0043-1656. (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  6. Anders Persson (2006). "Hadley's Principle: Understanding and Misunderstanding the Trade Winds" (PDF). History of Meteorology. 3: 17–42. Archived from the original (PDF) on 2008-06-25. Retrieved 2007-11-26.
  7. (Ingelesez) Huang, Junling; McElroy, Michael B.. (2014-04-01). «Contributions of the Hadley and Ferrel Circulations to the Energetics of the Atmosphere over the Past 32 Years*» Journal of Climate 27 (7): 2656–2666. doi:10.1175/JCLI-D-13-00538.1. ISSN 0894-8755. (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  8. (Ingelesez) Chan, Ian H.; Shepherd, Theodore G.. (2014-03-01). «Diabatic Balance Model for the Equatorial Atmosphere» Journal of the Atmospheric Sciences 71 (3): 985–1001. doi:10.1175/JAS-D-13-0224.1. ISSN 0022-4928. (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  9. (Ingelesez) Held, Isaac M.; Hou, Arthur Y.. (1980-03-01). «Nonlinear Axially Symmetric Circulations in a Nearly Inviscid Atmosphere» Journal of the Atmospheric Sciences 37 (3): 515–533. doi:10.1175/1520-0469(1980)037<0515:NASCIA>2.0.CO;2. ISSN 0022-4928. (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  10. Pierrehumbert, R. T.. (2002-12-01). The Seasonal Cycle of the Hadley Cell on Early Mars. , P51B–0347 or. (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  11. (Ingelesez) Showman, A.. (2009). «Chapter 1 Hadley cell dynamics» www.semanticscholar.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  12. (Ingelesez) Zalucha, A.. (2010). «THE EFFECT OF DUST ON THE MARTIAN HADLEY CELLS IN THE PRES- ENCE OF TOPOGRAPHY AT EQUINOX.» undefined (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  13. Rees, Karlie N.; Garrett, Timothy J.. (2019-07-15). «Analytical Estimation of the Widths of Hadley Cells in the Solar System» The Astrophysical Journal 879 (2): 126. doi:10.3847/1538-4357/ab1fde. ISSN 1538-4357. (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.