Alkizako Abertzale Ezkertiarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alkizako Abertzale Ezkertiarrak Alkizan udal hauteskundeetarako antolatzen den herri-hautagaitza independentea da. Hautagaitza 1995eko udal hauteskundeetara aurkeztu zen lehen aldiz.

Alkizako Abertzale Ezkertiarrak logoa

Frankismoa bukatu eta udal hauteskunde demokratikoak egiten hasi zirenetik Alkizan herri-hautagaitzak antolatu izan dira udal gobernua osatzeko.

1979an Alkizako Herriaren Alde izenekoa antolatu zen eta hark lortu zuen udal batzari zegozkion 7 zinegotziak.

1983ko hauteskundeetarako bi zerrenda aurkeztu ziren: bata Euskadiko Ezkerraren aterkiaren babesean aurreko legealdian zinegotzi izandako Antonio Zubiaurre buru zuela eta bestea Alkizako Herriaren Alde ordura arte alkatetza zuen zerrenda. Antonio Zubiaurre alkate bihurtu zen Euskadiko Ezkerraren zerrendak 5 zinegotzi eskuratu baitzituen. Aipatu beharra dago zerrenda horretako bi kidek baino ez zutela harremanik alderdiarekin.

2019-2023ko hautagaiak: Unai Sorarrain, Koldobika Jauregi, Joserra Hernandez,Shrabanni Arantzabe, Gillermo Otegi, Inaki Irazabalbeitia, Joxemari Arantzabe eta Ina Soria

1987ko eta 1991ko hauteskundeetan Antonio Zubiaurrek buru zuen Euskadiko Ezkerraren zerrendak jokoan zeuden 7 zinegotziak lortu zituen.

1995rako ordea Euskadiko Ezkerra deseginda zegoen eta Antonio Zubiaurrek buru zuen zerrendak beste aterki bat behar zuen. Alkizako Abertzale Ezkertiarrak marka sortu zen.

1995z gero Alkizako Abertzale Ezkertiarrak zerrendak gobernatu du Alkizako udaletxea alkate eta zinegotzi guztiak lortuta. Alkizako Abertzale Ezkertiarren zerrenda osatzeko udalean dagoen taldeak herri-batzarra deitzen du, hurrengo hauteskundeei begira dituen asmoak azaltzen ditu eta gonbit zabal bat egiten die herritarrei hurrengo hautagai-zerrenda osatzeko boluntarioak eskatuz. Zerrenda horrela osatzen ez bada, udal taldekoek banan bana gonbidatzen dituzte egokitzat jotzen dituzten pertsonak. Zerrendaren osaeran herrian egon daitezkeen interes-talde desberdinak kontuan hartzen dira.

2023-2024 hautagaiak: Gillermo Otegi, Shrabanni Arantzabe, Ana Agesta, Unai Sorarrain, Ainhoa Jauregi, Inaki Irazabalbeitia, Joxemari Arantzabe, Ina Soria, Koldobika Jauregi eta Nagore Arizeta

Estatu mailako alderdiek aurkeztu izan dituzte zerrendak Alkizako udalerako, baina herriarekin loturatik ez duen pertsonez osatuta. Oso boto gutxi eskuratu izan dituzte eta zinegotzirik ez.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995.az gero lau izan dira Alkizako Abertzale Ezkertiarrak hautagaitzak izandako alkateak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gipuzkoako Foru, Aldundia. (2003). Tolosaldeko Udal Hauteskundeetara aurkezten diren hautagaien zerrenda.. Gipuzakoako Aldizkari Ofiziala 75. zebakia, 7568 or..
  2. 2007KO HAUTESKUNDE MUNIZIPALAK. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 80. zenbakia, 11.493 or..
  3. «Oñatiar bat alkate... non eta Alkizan! - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  4. ««Alkizari eta inguruneari balioa eman behar diegu» - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  5. «Udalbatza» Alkiza (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]