Antonio Zubiaurre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Zubiaurre Otegi» orritik birbideratua)
Antonio Zubiaurre
Alkizako alkatea

1983 - 2004
Bizitza
JaiotzaAlkiza1956ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2004ko urriaren 13a (48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra

Antonio Zubiaurre Otegi (Alkiza, 1956ko urtarrilaren 29aib., 2004ko urriaren 13a) gipuzkoar politikaria izan zen, 21 urtez Alkizako alkatea izandakoa.

Arana bailarako Arritzaga baserrian jaio zen Antonio eta Luisaren seme bakarra. Herriko eskolan ikasketak bukatu eta gero Asteasuko Echesa enpresan hasi zen lanean. Bertan aritu zen lanean 1995ean sufritzen zuen diabetes gaitzaren ondorioz jubilatu zen arte.


Udalgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franco hil osteko lehen udal hauteskundeetan zinegotzi aukeratu zuten Bittor Sorarrain buru zuen Alkizako Herriaren Alde hautagaitzan. 1983ko udal hauteskundeetarako alkategai aurkeztu zen Euskadiko Ezkerrak babestutako zerrenda batean. Zerrendak bost zinegotzi lortu zituen eta Antonio alkate aukeratu zuten.

1987ko eta 1991eko udal hauteskundeetan ere Euskadiko Ezkerraren zerrendaburu izan zen eta alkate aukeratu zuten. Kasu horietan zerrendak zinegotzi guztiak bildu zituen.

1995eko udal hauteskundeetarako Euskadiko Ezkerra deseginda zegoen eta Antoniok Alkizako Abertzale Ezkertiarrak hautagaitza independentea bultzatu zuen. Urte horrez gero Alkizako Abertzale Ezkertiarrak zerrendak udal hauteskunde guztiak irabazi ditu eta zinegotzi guztiak lortu. Antoniok alkate lanetan jardun zuen hil zen egunera arte. Jon Rotetak ordezkatu zuen.

Udalgintzan guztira 25 urte egin zituen, horietako 21 alkate moduan.

Egindakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Zubiaurreren oroitarri Alkizako plaza, Koldobika Jauregiren lana

Antonioren agintaldietan Alkizan buruturiko proiektuen artean hauek azpimarra daitezke: Plaza berritzea eta zabaltzea, Erretore-etxeko lehen solairua erostea eta kultur etxea bertan antolatzea, herriko lehen hobi septikoa, eskola berritzea, herri-ostatua berritzea jangela erantsiz eta horren azpian udal biltegia antolatuz, San Martin eliza berritzeko Europako Batzordearen diru-laguntza lortzea eta 1996ko hirigintzako plan orokorra onartzea zeinak posible egin zuen herrian etxe berriak eraikitzea, despopulazioa gelditzea eta biztanle-kopurua hazten hastea.