Allaert van Everdingen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Allaert van Everdingen
Portrait of Allaert van Everdingen.jpg
Bizitza
Jaiotza Alkmaar, 1621
Herrialdea  Herbehereak
Heriotza Amsterdam, 1675 (53/54 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Irakaslea(k) Pieter de Molijn Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta grabatzailea
Lan nabarmenak View of Montjardin Castle Itzuli
Swedish landscape with a waterfall Itzuli
Swedish landscape Itzuli

Allaert van Everdingen (Alkmaar, 1621ko ekainaren 18, Amsterdam, 1675ko azaroaren 8) Herbehereetako urrezko aroaren margolaria eta grabatzaile ospetsua izan zen.

Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grabatzaile eta margolaria, haren espezialitatea paisaiak ziren. Caesar van Everdingen margolariaren anaia zen. Bere lehen maisua Roelant Savery izan zen; Saveryk Tirol ezagutzen zuen eta hortik ikuspegi menditsuen, bakartien eta basatien erakarpena sortu zitzaion, ondorioz baita Allart van Everdingeni. Hemezortzi urte zituelarik, Saveryren heriotzaren ondoren, Pieter de Molijnen eskolara joan zen. 1640. urtearen inguruan Ipar Europa, Eskandinavia ezagutu zuen; Danimarkan Herbeheretako familia ezagunak zituen eta han, Kopenhagen, Federiko IV. Danimarkakoaren zerbitzuan hasi zen. 1645an Haarlemgo gremioan sartu zen eta 1652an Amsterdamera joan zen bizi izatera.[1]

Estilo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allaert van Everdingenen estiloa iluna eta nabarra, zehaztasun handiez. Gustukoa zuen giza-elementuak inguru basatietan margotzea: etxe galdu bat mendien artea, urjauziak...

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Allaert van Everdingen