Allisha Gray

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allisha Gray

(2018)
Bizitza
JaiotzaGreenwood1995eko urtarrilaren 12a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaWashington County High School (en) Itzuli 2013)
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
(2013 - 2015)
Hego Carolinako Unibertsitatea
(2015 - 2017)
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
North Carolina Tar Heels women's basketball (en) Itzuli2013-2015
South Carolina Gamecocks women's basketball (en) Itzuli2016-2017
Dallas Wings (en) Itzuli2017-
Elitzur Ramla (en) Itzuli2018-
Draft NBA Dallas Wings (en) Itzuli
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
Pisua167 libra
Altuera6 oin
Jasotako sariak
IMDB: nm11856226 Edit the value on Wikidata

Allisha Gray (Greenwood, Hego Carolina, AEB, 1995eko urtarrilaren 12a), [WNBA| Emakumeen Saskibaloi Elkarteko]] (WNBA) Dallas Wingseko eta Israelgo Elitzur Ramla-ko saskibaloi jokalari profesional estatubatuarra da. Emakumezkoen 3x3 saskibaloian urrezko domina irabazi zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[1][2].

Unibertsitateko saskibaloian jokatu zuen North Carolina Tar Heels eta South Carolina Gamecocks taldeetan. 2017ko WNBA aukeraketa saioan Wings-ek 4. aukeratu ondoren, Grayk azkar txunditu zituen bere zaleak, WNBAko Urteko hasiberrien saria irabazi zuen, eta bere taldeari esku bat bota zion play-offetan sartu zedin.

Batxilergoko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

U18 AEBko Saskibaloi Selekzio Nazionaleko kidea izan da, baita 3x3 selekzio nazionaleko kide ere. Hiru aldiz izendatuko dute 3A estatuko urteko jokalaria. Washington konderrian, liderra izango da 88-4ko hiru urteko errekor, 32-0 errekor perfektua eta 2010-11 denboraldian 3A estatuko txapelketarekin. Junior gisa, Grayk, batez beste, 32,0 puntu eta 8,5 errebote lortuko ditu estatuko txapeldunorde helmuga-bidean. Gero, senior denboraldiaren zatirik handiena galduko du belauneko lesio baten ondorioz.

Unibertsitateko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potentzia-programez oso jarraitua, 7. jokalari orokor bezala izan zen sailkatua 2013ko aukeraketa klase baten barruan. Maryland, Kentucky, Hego Carolina eta abarretatik eskaintzak jaso ondoren, azkenean, Ipar Carolinara joatea aukeratuko du Sylvia Hatchell entrenatzailearekin jokatzeko. Chapel Hill-en bi urte igaro ondoren, Grayk jakinaraziko du, harrigarriki, transferitua izango dela; gero, transferentziaren arrazoia UNCren atletismo-akademiako eskandaluagatik dela jakinaraziko da. 2015eko maiatzean, Gray, Dawn Staley taldean jokatzeko, Hego Carolinara aldatuko dela jakinaraziko dute. Greyk, azkenean, Txapelketa Nazionala irabaziko du aukeratua izateko bere lehen denboraldian.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du AEBko selekzioarekin ROC taldearen (zilarrezkoa) eta Txinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuko dira. Hauek osatuko dute AEBko selekzioa: Stefanie Dolson, Allisha Gray, Kelsey Plum eta Jackie Youngek[3][4].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Saskibaloia
3x3 emakumezkoa[5].

Ipar Carolina eta Hego Carolina estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria [6]

Urtea Taldea JP Puntuak JS% 3P% JL% ERR PE LAP BLK PUN
2013-14 Ipar Carolina 36 501 %48,1 %41,8 %73,6 5.5 1.3 1.4 0.4 13.9
2014-15 Ipar Carolina 35 552 %45,2 %30,9 %70,7 7.6 2.2 1.3 0,6 15.8
2015-16 Hego Carolina alkandora gorria
2016-17 Hego Carolina 37 487 %51,0 %31,6 %73,5 5.0 2.5 1.3 0,6 13.2
Karrera 108 1540 %47,9 %34,8 %72,3 6.0 2.0 1.4 0,6 14.3

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WNBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Carolina NCAA Txapelketara eramaten lagundu ondoren, Grayk 2017 WNBA aukeraketa-saioan sartzea aukeratuko du. Aukeraketa-saioan sartzeko, unibertsitateko hautagarritasuneko azken denboraldia utziko du[7]. Dallas Wings-ek 4. postuan hautatuko du, eta bi aste lehenago titulu nazionala irabazi duen hirian kokatuko da, eta, azkenean, 10. hautatua izango den Kaela Davis Hego Carolinako taldekidearekin parekatuko da. Hasiberrien denboraldian, Gray berehala sartuko da Wings-en hasierako boskotean, eskolta moduan. 34 partidatan hasieratik jokatuko du, eta, batez beste, 13,1 puntu lortuko ditu. 2017ko abuztuaren 12an, Grayk 21 puntu lortuko ditu 96-88 Connecticut Sun taldearen aurkako partidan[8]. Hegalekoak ligako 7. postuan amaituko du 16-18ko emaitzarekin. Washington Mysticsek, lehen itzuliko kanporaketa jokoan, 86-76 garaituko du Wings taldea. 2017ko irailaren 19an, WNBAk jakinaraziko du 2017 Urteko Hasiberrien Saria Grayk irabazi duela[9].

Grey Wings-ekin, 2019an.

Bigarren denboraldian, Greyk hasierako paperarekin jarraituko du Wings-ekin. Liz Cambage izar-piboten etorrerarekin, Greyk erasoko karga murriztua izango du taldean; batez beste, 9,2 puntu lortuko ditu bere bigarren denboraldian, Wings-i sailkapeneko 8. lekura 15-19ko errekorrean lagunduz. Lehen itzuliko kanporaketa jokoan, Wings-ek 101-83 galduko du Phoenix Mercuryren aurka.

Atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko ekainean, Grayk Israelgo Ligako Elitzur Ramlarekin sinatuko du 2018-19ko ohiko denboralditik kanporako[10].


WNBA ibilbidearen estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea JP HP M/P JS% 3P% JL% ERR PE LAP BLK GB PUN
2017 Dallas Wings 34 34 27.2 .381 .299 .803 3.9 1.3 1.5 0.6 13.0
2018 Dallas Wings 34 34 26.7 .403 .270 .863 3.4 2.4 1.3 0.2 9.2
2019 Dallas Wings 34 29 30.4 .457 .384 .848 4.1 2.3 1.2 0.4 10.6
2020 Dallas Wings 20 14 26.2 .464 .352 .831 4.2 1.3 1.1 0.3 13.1
Ibilbidea 4 urte, 1 talde 122 111 27.8 .419 .319 .834 3.9 1.9 1.3 0.4 11.3

Play-offak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea JP HP M/P JS% 3P% JL% ERR PE LAP BLK GB PUN
2017 Dallas Wings 1 1 16.1 .000 .000 .750 3.0 0.0 1.0 0.0 3.0
2018 Dallas Wings 1 1 36.6 .000 .000 1.000 1.0 1.0 1.0 0.0 3.0
Ibilbidea 2 urte, 1 talde 2 2 26.3 .000 .000 .857 2.0 3.0 1.0 0.0 3.0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]