Edukira joan

Altamirako Museoa

Koordenatuak: 43°22′39″N 4°07′21″W / 43.3774°N 4.1225°W / 43.3774; -4.1225
Wikipedia, Entziklopedia askea
Altamirako Museoa
Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaSantillana del Mar
Koordenatuak43°22′39″N 4°07′21″W / 43.3774°N 4.1225°W / 43.3774; -4.1225
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2001
Inaugurazioa2001eko uztailaren 17a
Arkitektura
ArkitektoaJuan Navarro Baldeweg
Webgune ofiziala

Altamirako Museo Nazionala eta Ikerketa Zentroa, Altamirako Museoa edo Altamira Museoa bezala ere ezaguna, 1985ean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Santillana del Marreko (Kantabria, Espainia) Altamirako kobazuloa kontserbatzeko, ikertzeko eta zabaltzeko zentroa da, eta leizearen erreplika ere badu bertan, Neocueva esaten diotena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001an ireki zen eta eraikina Juan Navarro Baldeweg arkitektoaren lana. [1]

Museoaren eta leizearen kokapenak.

Kobazuloaren ondoan, museoak historiaurreko teknologiei buruzko tailerrak eta Altamirako garaiak erakusketa iraunkorra eskaintzen dizkio bisitariari, aztarnategi horretatik datozen objektuekin, eta baita El Morin, El Juyo eta El Rascañotik datozenekin ere. Erakusketa honen parte da leizearen erreplika artifizial bat, originala bisitarien etorrera masiboaren ondoriozko kalteetatik babesteko eraiki zena.

Erreplikan Altamirako Sabai Handiko pintura ospetsuen erreprodukzio bat ikus daiteke nabarmen. Erreprodukzio hori Pedro Saurak eta Matilde Muzkizek egin zuten, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultateko argazkigintzako katedradun eta marrazketako irakasle titularrak, hurrenez hurren. Erreprodukzio honetan, pintore paleolitikoek erabili zituzten marrazketa, grabatu eta pintura teknika berdinak erabili ziren. Erreprodukziorako originalak aztertzean pintura eta grabatu berriak aurkitu ziren.

Espainiako Museo Nazionala da ofizialki.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altamirako haitzuloko eta inguruko beste batzuetako aurkikuntzetatik datozen hainbat bilduma zaindu eta erakusten dira, hala nola:[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lasheras et al. Fatás, 25 orr. .
  2. Ministerio de Cultura. «Colecciones del Museo» Museo de Altamira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]