Altzola dorretxea

Koordenatuak: 43°12′56″N 2°24′56″W / 43.21549°N 2.41545°W / 43.21549; -2.41545
Wikipedia, Entziklopedia askea
Altzola dorretxea
Kultura ondasuna
Altzola dorretxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaElgoibar
Koordenatuak43°12′56″N 2°24′56″W / 43.21549°N 2.41545°W / 43.21549; -2.41545
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001495
6

Torrekua[1] dorretxea, gaur egun Altzola dorretxea izenarekin ezagunagoa, Elgoibarren dagoen XV. mendeko eraikina da. Herriaren erdigunean dago, Nafarroa plazan. Egun Kultura-etxea dago bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarra familiarekin lotua, XVI. mende hasieran Altzola auzoko merkatari familia indartsu batekin bateratu zen, etxeko alaba Catalina Martinez de Ibarra Asençio Altzola Arandiarekin ezkondu zenean. Bikotearen seme baten aginduz ezarri zen etxearen kantoian dagoen Altzolatarren armarria, etxeari gaur egungo izena eman ziona.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru solairu eta ganbara bat ditu. XV. mendeko oin plano karratu eta lau isurkiko estaldia du. Nahiz eta harlanduzko ertzak izan,gehienbat, harri lanez egina dago.Sarrera dobela zabalez inguratutako zirkulu erdiko arkua da.Bestalde, harrian landutako izkinako armarria du. Haren goiko aldean,albo banatan, bi eguzki-erloju ditu (1651).

Herriarten historian garrantzia handia izan du, hainbat gertakizunen gune izan baita:

  • 1484. urtean, hiri-gutunaren arabera, hiribildua harresiz inguratu zenean, kontzeju eta dorretxearen jabearen arteko desadostasunengatik gelditu zen harresitik kanpo; ondorioz, etxeak ezin izan zuen barrukoek zituzten zenbait eskubidez gozatu.
  • 1652. urtean,premiazko bilkura bat egiteko erabili zen.
  • 1822-1823 urte bitartean, absolutista eta liberalen arteko matxinadaren unerik gogorrenean, Gaspar Jauregi koronel liberalak gotorleku bihurtu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Azpiazu, José Antonio; Maiztegi, Xabier Elorza. (2009). «El trayecto fluvial Altzola-Deba» Itsas memoria: revista de estudios marítimos del País Vasco (6): 163–190. ISSN 1136-4963. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.