Alþingi
Islandiar Parlamentua Alþingi Íslendinga | |
---|---|
. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Ganbera bakarra |
Zuzendaritza | |
Hizlaria | Ásta Ragnheiður Jóhannesdóttir (Sozial Demokratak) 2009ko urriaren 27. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 63 |
Alderdi politikoak | Gobernuko alderdiak
Oposaketako alderdiak
|
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2009 |
Batzarlekua | |
Alþingishúsið, Austurvöllur plaza, Reykjavik, Islandia | |
Webgunea | |
www.althingi.is |
Alþingi (antzinako eskandinabierako Alþing hitzetik datorrena), Islandiako legebiltzar nazionala da, 930. urtean sortu zena, Þingvellir izeneko eskualdean (ondoren Errepublikako hiriburu izango zen Reykjaviketik 45 kilometrotara).
Norvegiarekin elkartu ondoren ere, Alþingiak bilkurak egiten jarraitu zuen eskualdean 1799 arte, zenbait hamarkadaz aktibitatea bertan behera utzi zenean. 1844an berrezarri zen, Reykjavikera pasa zen urtean. Instituzio hau hartzen duen egungo eraikina, Alþingihúsa, 1881ean eraikia izan zen.
Herrialdeko konstituzioak, sei hauteskunde barruti ezartzen ditu, zazpigarren bat sortzeko aukerarekin. Lurralde banaketa hauetako bakoitzak, bederatzi ordezkari aukeratzen ditu. 54 legebiltzarkide hauez gain, alderdi politikoetako bakoitzak, nazio mailan lortutako portzentaiarekiko proportzionala den eserleku kopuru bat jasotzen du. Hau hala izateko, alderdi batek, hauteskundeetan, baliozko boto guztien %5a baino gehiago lortu behar izan du.
Organismo honetako egungo presidentea, Halldór Blöndal da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Islandieraz)Organismoaren webgune ofiziala