Amaia Uribe
Amaia Uribe | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Forua, 1985eko ekainaren 5a (39 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta telebista aurkezlea |
Amaia Uribe Astorkia (Forua, Bizkaia, 1985eko ekainaren 5a) bizkaitar bertsolaria eta euskal kazetaria da.[1][2] EITBren New Yorkeko berriemailea izan zen bost urtez.[3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaia Uribe Astorkia Bizkaiko Forua udalerrian jaio zen 1985eko ekaibaren 5ean. Ikus-entzunezko ikasketak egin eta telebista munduan sartu zen. Kazetari erreferente ditu Olatz Simon, Mikel Reparaz, Almudena Ariza…[4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Telebistako albistegietan kazetari hasi zen eta 2008an. Asteburuetako lana zenez, ezinezkoa egin zitzaion bertsolaritzaz uztartzea.[4] Hitzetik Hortzera bertsolaritza saio aurkeztu zuen ETB 1 katean. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan ere aritu zen lanean. 2018an txikitatik zuen ametsa bete ahal zian zuen, New Yorkeko berriemailea izatea.[4] 2018tik 2022ra jardun ostean Bilboko erredakziora itzuli zen.[4]
Ttap aldizkarian ere aritzen da kolaboratzaile lanetan, kazetaritza zabalago lantzeko aukera ematen dio, elkarrizketa luzeen bitartez.[4]
Berriemeile lana dela eta, zera esan zuen:
«Korrespontsala zarenean, une oro ari zara lanean, baina joan aurretik ere badakizu hori: ez dago txandarik, ez dago ordutegirik… Baina hori zen niri gustatzen zaidana, eta ez zitzaidan zail egiten».[4][3]
New Yorken berriemaile izatearen aldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bera bakarrik zegoen, eta Estatu Batuetako hedabideak ohituta daude jende asko mugitzera lan bera egiteko. Baliabide asko dituzte. Horretaz gainera, zuzenekoak edonon eginteko aukera zegoen. Deigarria zen Uriberentzat Euskal Herrian baimen ugari behar izaten direla leku jakin batzuetara sartzeko, eta han oso erraza dela edonora sartzea eta grabatzea, kazetarien lana asko errespetatzen dute eta.
Bertsolari txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Bigarren (1): 2000 (txikien mailan)
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Amaia Uribe - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ «Amaia Uribe albisteak, ETBko berriemailearen azken ordukoa - EITB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ a b eitb. (2023-01-10). BIBA ZUEK: Amaia Uribe. (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ a b c d e f ««Damutu behar badut, izan dadila egin dudan zerbaitengatik»» bizkaia.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).