Edukira joan

Amanda Donohoe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanda Donohoe

(1991)
Bizitza
JaiotzaLondres1962ko ekainaren 29a (62 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaCentral School of Speech and Drama
Francis Holland School (en) Itzuli
St. Mary's Town and Country School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0000372 Allocine: 20421 Rottentomatoes: celebrity/amanda_donohoe Allmovie: p19583 Metacritic: person/amanda-donohoe IBDB: 72623 Edit the value on Wikidata

Amanda Donohoe (Londres, Erresuma Batua, 1962ko ekainaren 29a)[1] britainiar aktorea da, zinema eta telebistan jarduten duena. Liar Liar komedia filmean egin zen ezaguna.

Donohoe Londresen jaio zen. Ted eta Joanna Donohoeren alaba da. Cordelia izeneko ahizpa nagusiagoa du. Irlandarra, errusiarra eta suitzarra da.[2]Bere aitak Kanpo Arazoetako eta Commonwealtheko Ministerioarentzat lan egin zuen, eta ondorioz, familia osoak hainbat aldiz aldatu behar izan zuen bizilekua, Londresen oinarrituta, baina baita atzerrian egonaldiak ere.[3] Aitak, erretiratu ostean, amaren dendan lan egin zuen, antigoaleko gauzak saltzen.

Francis Holland School ikastetxean ikasi zuen. 15 urte zituela ezagutu zuen Adam Ant pop abeslaria. 16 urterekin, etxea utzi eta Ant-ekin Notting Hill-era joan zen bizitzera.[3] 1981ean, Adam and the Ants taldearen «Antmusic» eta «Stand and Deliver» abestien bideoklipetan agertu zen Donohoe, banda bere ospearen gorenean zegoenean. 1981ean, bandak mundu bira bat hasi baino lehentxeago, Donohoek Central School of Speech and Drama emanaldi eskolan leku bat lortu zuen. Ant utzi eta unibertsitatean hasi zen ikasten.[3]

1986an, graduatu ostean, mundu osoan egin zen ezaguna, Nicolas Roegen Castaway filmean Lucy Irvine antzezteko aukeratu zutenean, Oliver Reed aktorearekin batera. Gero, Ken Russell zinemagilearen bi filmetan aritu zen: The Rainbow (1989koa, D. H. Lawrenceren eleberri batean oinarritua), eta La guarida del gusano blanco (1995; Bram Stokerren izen bereko eleberrian oinarritua.[4]

Jim Carrey protagonista zuen Liar Liar (1997) filmean beste paper garrantzitsu bat lortu zuen.

Los Angelesera joan ostean,[3] 1991ko otsailean, Donohoek Estatu Batuetako telebistan «musu lesbikoa zuten pasarteetan» parte hartu zuen, bere pertsonaia C. J. Lamb pertsonaiak, L. A. Law polizia seriean musu bat eman zion Michele Greene aktoreak antzeztutako Abbie Perkins lankideari.[5]

Donohoe L. A. Law seriean agertu zen bi denboralditan. Telebistako beste paper batzuk Murder City eta Ally McBeal («izar gonbidatu» gisa agertu zen) izan ziren.

Erresuma Batura itzuli zenean, Donohoek hainbat antzezlanetan lan egin zuen, Jerry Hallen ordezkapen bat barne, El graduado lanaren antzerkiko bertsioan.[2]2009an, ITV Emmerdale-ko telenobelaren zerrendan sartu zen, Natasha Wylde enpresaria bezala. 2010eko otsailaren 18an eta 19an Loose Women panelista gonbidatua izan zen.[3] Bestalde, Activision PC Santa Fe Mysteries: The Elk Moon Murder bideo-jokorako ahotsa ere egin zuen, Karen Gordon pertsonaia, Jacken (Elk Moonen senarra) emazte ohi eta susmagarri nagusia.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russell Haswell diziplina anitzeko artista da Donohoeko bikotea. Bikotea Suffolken (Ingalaterra) bizi da.[6]

Urtea, lanaren izenburua eta interpretatutako pertsonaia, hurrenez hurren:[7][8]

  • 1986: Foreign Body, Susan Partridge.
  • 1987: Castaway, Lucy Irvine.
  • 1988: An Affair in Mind (telebistako filmea), Druscilla Janus.
  • 1988: La guarida del gusano blanco, Lady Sylvia Marsh.
  • 1989: The Rainbow, Winifred Inger.
  • 1989: Dark Obsession edo Diamond Skulls, Ginny Bruckton.
  • 1990: Paper Mask, Christine Taylor.
  • 1993: The Substitute, Gayle Richardson.
  • 1994: A Womans Guide To Adultery, Jo Saxon.
  • 1995: The Madness of King George, Lady Pembroke.
  • 1997: Liar Liar, Miranda.
  • 1998: A Knight in Camelot, Guinevere erregina.
  • 2000: Circus, Gloria.
  • 2000: Glory Glory, alarguna.
  • 2000: Wild About Harry,Ruth McKee.
  • 2001: Phoenix Blue, Persha Lovich.
  • 2002: Mary Higgins Clark Lucky Day.
  • 2008: Starship Troopers 3, Enolo Phid almirantea.
  • 2011: The Last Belle (film laburra), Siobhan (ahotsa).
  • 2014: Trafficker, Alison Reid.
  • 2018: Blue Iguana Dawn Bradshaw
  • 2021: The Princess Switch 3: Romancing the Star Bianca Pembroke

Urtea, lanaren izenburua eta interpretatutako pertsonaia, hurrenez hurren:

  • 1986-1991: Screen Two: The Laughter Of God, Jane Clemant kazetaria prentsaurrekoan.
  • 1988: Les Girls (telesaila),Camilla.
  • 1988: Game, Set, and Match (Telesaila), Gloria Kent.
  • 1990-1992: L. A. Law ,Cara Jean Lamb.
  • 1992: Shame, Diana Cadell.
  • 1993: Ric Mayall presents (Atala: «Briefest encounter»), Siobhan Harris.
  • 1994: Frasier (Atala: «Call Me Irresponsible»), Catherine.
  • 1994: Murder Most Horrid, Carmela Vezza.
  • 1996: The Thorn Birds: The Missing Years, Meggie Cleary O'Neill.
  • 1997: Ally McBeal, Marianne Holt.
  • 1999-2001: Batman Beyond, Erregina (ahotsa)
  • 2000: In the Beginning ,Zuleika.
  • 2001: The Atlantis Conspiracy, Lauren Marcus.
  • 2001: The Legend of Tarzan, Lady Waltham
  • 2002: Lucky Day, Nora Barkin.
  • 2004-2006: Murder City,DI Susan Alembic (2004–06).
  • 2006: Bad Girls, Lou Stoke.
  • 2009-2010: Emmerdale, Natasha Wylde.
  • 2010: Loose Women, bere burua
  • 2014: Pramface, Sally.
  • 2014: Toast of London Ellen Atala: "Buried Alive"

Urtea, lanaren izenburua eta interpretatutako pertsonaia, hurrenez hurren:

  • 1984: Cymbeline, Helen.
  • 1984: Great Expectations, Estella.
  • 1984: The Admirable Crichton, Lady Catherine.
  • 1996: Uncle Vanya, Yelena.
  • 1996: Miss Julie, Miss Julie.
  • 2001: The Graduate, Robinson andrea.
  • 2002: Teeth 'n' Smiles, Maggie.
  • 2005: Hedda Gabler, Hedda Gabler.
  • 2002: Teeth 'n' Smiles, Maggie. Sheffield Theatres
  • 2011: Star Quality, Lorraine. UK tour

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donohoek Urrezko Globo bat irabazi zuen L. A. Law multzoan egindako lanagatik. Gainera, Outer Critics Circle Award baterako izendatu zuten, Broadwayn Uncle Vanya antzezlanean egindako debutarengatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Amanda Donohoe | Actress, Producer» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  2. a b Lane, Harriet (2001-02-04): «Mrs. Robinson, I presume», artículo (en inglés) del 4 de febrero de 2001 en el diario The Guardian (Londres). Consultado el 2 de abril de 2016.
  3. a b c d e Hardy, Rebecca (2009): «Why my LA dream turned sour: How Amanda Donohoe left Hollywood for "Emmerdale"», artículo (en inglés) del 16 de enero de 2009 en el diario Daily Mail (Londres). Consultado el 2 de abril de 2016.
  4. En una escena de la película de terror La guarida del gusano blanco, Donohoe (que representó a un personaje pagano) escupe veneno sobre un crucifijo. «Yo soy atea, así que en realidad eso fue una alegría ―afirmó Donohoe a la revista Interview―. Escupir sobre Cristo me resultó muy divertido».
  5. «Amanda Donohoe to join "Emmerdale"», artículo (en inglés) del 23 de septiembre de 2008 en el sitio web de la BBC (Londres). Consultado el 2 de abril de 2016.
  6. «Amanda Donohoe leaves LA to join "Emmerdale"», artículo (en inglés) del 23 de septiembre de 2008 en el diario Mirror (Londres). Consultado el 2 de abril de 2016.
  7. (Gaztelaniaz) «Amanda Donohoe» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  8. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Amanda Donohoe» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]