Bram Stoker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bram Stoker
Bram Stoker 1906.jpg
funtzionario


Auditor of the College Historical Society (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoaAbraham Stoker
JaiotzaClontarf1847ko azaroaren 8a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaSt George's Square (en) Itzuli1912ko apirilaren 20a (64 urte)
Hobiratze lekuaGolders Green Crematorium (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Florence Balcombe (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
(1864 - 1870) : pure mathematics (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea, antzerki-kritikaria, gidoilaria, bulegaria eta theatre manager (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Dublingo gaztelua  (1870 -  1878)
Lyceum Theatre  (1878 -  1902)
Lan nabarmenakDrakula
Under the Sunset (en) Itzuli
The Snake's Pass (en) Itzuli
The Watter's Mou' (en) Itzuli
The Shoulder of Shasta (en) Itzuli
Miss Betty (en) Itzuli
The Mystery of the Sea (en) Itzuli
The Man (en) Itzuli
Genero artistikoaGothic literature (en) Itzuli
beldurrezko literatura
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

bramstoker.org
IMDB: nm0831290 Allocine: 76867 Allmovie: p218634 TCM: 1463184 IBDB: 4587
Musicbrainz: 268b4918-f2f6-4d62-bb68-17ed31d84e91 Songkick: 489687 Discogs: 608272 Find a Grave: 1381 Edit the value on Wikidata
Bram Stoker signature.svg

Abraham Bram Stoker (Clontarf, Dublin, Irlanda 1847ko azaroaren 8aLondres, Ingalaterra, 1912ko apirilaren 20a) irlandar nobelagile eta ipuin idazlea izan zen. Gaur egun arte nobelagile viktoriano ezagunenetakoa edo famatua egin zuen bere lan ezagunena: beldurrezko Dracula nobela (1897) izan zen. Bizitzan, aldiz, ezagunagoa izan zen Henry Irving aktorearen laguntzailea izateagatik eta Irving berak Londresen zeukan Lyceum Antzokiko gerentea izateagatik[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bram Stokerren etxea, Kildare Street, Dublin, Irlanda

Abraham Stoker Clontarfen jaio zen, Dublinen (Irlanda), 1847ko azaroaren 8an. Gurasoak Abraham Stoker eta Charlotte Mathilda Blake Thornley feminista izan zituen eta sei anaia-arreba zituen: bi zaharrago (Rose eta Jack) eta lau txikiago (Yoaquen, Johan, Jason eta Jumy). Familia burges, langile eta zurrun haren aberastasun bakarra liburuak eta kultura zen.

Mutilak zituen osasun arazoek etxean ikastera behartu zuten, irakasle pribatuekin, eta lehen 7 urteak ohean eman zituen, gaixotasunetik gaixotasunera, amak fantasma eta misterio istorioak kontatzen zizkion bitartean. 7 urte bete zituenean, sendatu egin zen, baina lehen urte haien eraginak bizitza osoko lanean iraungo zion.

1864an, Trinity Collegen sartu zen eta, 1870ean, ohorezko matrikula lortuko zuen matematika eta zientziatan. Txapeldun izan zen atletismon eta Filosofia Elkarteko lehendakari ere bai.

Ikasten zuen bitartean, funtzionario lanetan aritu zen Irlandako britainiar gobernuaren egoitza zen Dublingo Gazteluan. Era berean, antzerki kritikaria izan zen Dublin Evening Mailentzako eta Irlanda eta Ingalaterrako hainbat argitalpenetako arte kritikaria ere bai.

Zuzenbideko oposaketak gainditu zituen eta Ingalaterran abokatu izateko aukera izan zuen. 1878an, Londresera lekualdatu baino 5 egun lehenago, Stoker bere laguna zen Oscar Wilden emaztegai ohia zen Florence Balcombekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten: Irving Noel.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako lanetako bat The Crystal Cup (1872) London Societyren bitartez argitaratu zuen eta The Chain of Destiny, berriz, Shamrock aldizkarian atera zen.

1876an, funtzionario lanetan ari zen bitartean, denbora askoz erreferentea izango zen testu liburua idatzi zuen: The Duties of Clerks of Petty Sessions in Ireland (1879)[2].

Dublin Evening Mailentzako antzerki kritiko lanak egiten ari zenean, jabeetako bat garaiko beldurrezko ipuin idazle garrantzitsuena zen Sheridan Le Fanu zen eta haren Carmilla ipuinak eragin handia izango zuen Stokerrengan, Dracula idatzi zuen unean.

Stokerri izugarri gustatu zitzaion Henry Irvingek eginiko Hamlet aktuazioa eta horrela goraipatu zuen bere kritikan. Hark idazkari partikular hartu zuen eta gerente egin zuen Londresko Lyceum Theatren[3].

Irvingentzat lanean aritu zen bitartean, Daily Telegraphen kritiko literarioa izan zen eta eleberri ezagunak idazteko tartea izan zuen: The Snake's Pass (1890) edo Dracula (1897). 1905ean, Irving hil zenean, The Lady of the Shroud (1909) eta The Lair of the White Worm (1911).

1912ko apirilaren 12an hilko zen Londresen, Ingalaterran. Bere emazteak zabalduko zituen Dracula's Guest and Other Weird Stories (1914) bezalako hainbat lan[2].

Golders Green crematorium (pictures) 002.jpg

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drakula nobelaren lehen argitalpenaren gainazala

Bere ipuin bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ipuin solteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Bridal of Dead" (The Jewel of Seven Stars lanari egindako bukaera desberdina)
  • "Buried Treasures"
  • "The Chain of Destiny"
  • "The Crystal Cup"
  • "The Dualitists; or, The Death Doom of the Double Born"
  • "Lord Castleton Explains" (The Fate of Fenella lanaren 10. kapitulua)
  • "The Gombeen Man" (The Snake's Pass lanaren 3. kapitulua)
  • "In the Valley of the Shadow"
  • "The Man from Shorrox"
  • "Midnight Tales"
  • "The Red Stockade"
  • "The Seer" (The Mystery of the Sea lanaren 1 eta 2. kapituluak)

Fikziozkoak ez diren bere lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Duties of Clerks of Petty Sessions in Ireland (1879)
  • A Glimpse of America (1886)
  • Personal Reminiscences of Henry Irving (1906)
  • Famous Impostors (1910)
  • Bram Stoker's Notes for Dracula: A Facsimile Edition (2008) Robert Eighteen-Bisang eta Elizabeth Miller-ek oharrak eta transkripzioa egindako lana; hitzaurrea Michael Barsanti-rena. Toronto: McFarland. ISBN 978-0-7864-3410-7

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]