Ambrosio Orbegozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ambrosio Orbegozo
Bilboko alkatea

1850eko urtarrilak 1 - 1850eko urriak 7
Bilboko alkatea

1843 - 1844 - Federico Victoria de Lezea
Bilboko alkatea

1835 - 1836 - Jose Florencio Kareaga
Bizitza
Izen osoa Ambrosio Orbegozo Zubiria
Jaiotza Bilbo1797ko abenduaren 7a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1864 (66/67 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta diplomazialaria

Ambrosio Orbegozo Zubiria (Bilbo, Bizkaia, 1797ko abenduaren 7 - 1864) bizkaitar politikari eta enpresaburua izan zen.

San Nikolas elizan bataiatu zuten, Gabriel Benito Orbegozo eta Maria Rita Ana Zubiriaren semea. Maria Josefa Florencia Bergaretxerekin ezkondu zen, eta hiru seme alaba izan zituzten. Bilboko estufa kaleko lehenengo zenbakian bizi ziren.

Lehen gerrate karlistan zehar, 1833. urtean, karlistek 33.750 erreal ordaintzera behartu zuten Ambrosio Orbegozoren enpresa, Orbegozo hijos y Castañares delakoa. Sutsuki defenditu zuen Bilbo karlisten setioarengandik, San Agustin komentuaren berreskuratzean lagunduz.

Gauzak horrela, Bilboko alkate aukeratu zuten 1835eko abenduan, karguan urriaren 10era arte egon zelarik. Ondoren beste bi agintalditan izan zen Bilboko alkate, 1844. eta 1850. urteetan. Politikoki foruzale liberal kontserbakorra izan zen, garai hartako burgesia bilbotarraren gehiengoa bezala.

Espainiako kontsula izan zen Belgikan.