Edukira joan

Amina bint Wahb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amina bint Wahb

Bizitza
JaiotzaMeka, 549
HeriotzaAl-Abwa, 575 (25/26 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaWahb ibn 'Abd Manaf
AmaBarrah bint Abdul Uzza
Ezkontidea(k)Abd Allah ibn Abd al-Muttalib  (570eko uztailaren 23a -  571ko urtarrilaren 1a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Amina bint Wahb (arabieraz: امنة بنت وهب‎Āmina bint Wahb; Meka, 549 - Al-Abwa, c. 576) Mahomaren ama zen, Wahb ibn Abd Manafen alaba, Banu Zuhra klanekoa Quraish leinuan. Abrahamen ondorengoa zen, Ismael semearen bidez. Bere ama Barra bint Abd al-Uzza zen, Abd ad-Dar klanekoa. Abd Allah ibn Abd al-Muttalibekin ezkondu zen.

Kondairak dio argi batek distira egiten zuela bere kopetan, eta hori zela profeta bat erdituko zuenaren promesa. Abd Allahk argia jasoko zuen Aminarekin ezkondu ondoren. Abd Allahren aita Mekako Kaaba sakratuaren zaindaria zen. Ezkondu eta gero, Abd Allah Siriara joan zen bidaian karabana komertzial batean. Joan zenean Amina jada haurdun zegoen. Abd Allah bidaian hil zen, eta ez zen inoiz etxera itzuli. Amina depresioan sartu zen, eta ez zen inoiz depresio horretatik atera.

Bi hilabete beranduago jaio zen Mahoma. Familia boteretsuetan tradizioa zen bezala, Mahoma basamortura bidali zuten haurtxoa zela. Garai horretan uste zuten basamortuan ikasten zela autodiziplina, noblezia eta askatasuna zer zen. Mahomak horrela ikasi zuen arabiera eta arabiar tradizioak. Denbora horretan Halimah bint Abi Dhuaybek zaindu zuen, Banu Sa'ad leinuko emakume beduino batek.

Mahomak 5 urte bete zituenean Aminarekin itzuli zen. Aminak Medinara eraman zuen bere familiarekin, baina Mekatik Medinarako bidean 23 kilometro egin eta gero Amina gaixotu eta hil zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]