Beduino
| Beduino | |
|---|---|
Beduinoa Jordanian | |
| Biztanleak guztira | |
| c. 4 milioi | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| Hizkuntza | |
| Arabiera | |
| Erlijioa | |
| Islam | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak |
Beduinoak[1] arabiar nomadak dira. Izena arabierako bedaui edo badawitik (بَدَوِي, desertuko biztanlea) eratorria da. Jatorriz, Siriako basamortuan eta Arabiako basamortuan sortu ziren, eta Sortaldean eta Ipar Afrikan zabaldu ziren VII. mendean, islamaren hedapenarekin batera. Beduinoak klanetan daude antolatuta, eta dromedario, ardi eta ahuntzen abeltzaintzako kultura dute. Beduino gehien-gehienak musulmanak dira.
Afrikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
- Aljeria: Aljeria erdialdea bizi dira, Al Golea eta Al Oued eskualdeetan. Biztanleria: 63.000.
- Tunisia: Erdialdean Qafsa inguruan eta hegoaldean bizi dira. Biztanleria: 2.130.000.
- Libia: Kufra izeneko tribuak iparraldean bizi dira, Wahat al-Kufrako itsasertzeko eskualdean. Riyah tribua erdialdean bizi da. Sanusi tribua (handiena, 500.000 kiderekin) ekialdean bizi dira. Tripolitanian, kostalde mediterraneoan, Sirtikan tribua bizi da. Biztanleria osoa: 950.000.
- Egipto: Batzuk Saharako desertuaren iparraldean bizi dira. Twara, Tiaha eta Jebeliyah tribuak Sinaiko penintsulara emigratu zuten. Biztanleria: 1.300.000.
- Mali: Kunta tribuak mendebaldeko Saharan bizi dira, Mauritaniako mugatik hurbil. Biztanleria: 37.000.
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Bi beduino mota daude: benetako beduinoak artzain nomadak dira eta desertuak zeharkatzen dituzten beraien karabanengatik ezagunak dira. Fellahin-ak nekazariak dira eta sedentarioak bihurtu dira; desertuaren mugan bizi dira.
Denda baxuetan bizi dira, forma errektangularrekoak, gamelu edota ahuntz ilearekin eginak. Aldeetatik biltzen dira aireak zirkula dezan eta euria edota hondar ekaitza dagoenean hermetikoki ixten dira. Dendaren zati bat gizonentzako eta gonbidatuentzat da, eta bestea emakumeentzako eta umeentzako.
Beduinoak erropa arina eramaten dute beroa jasateko. Gorputz osoa, aurpegia, eskuak eta hankak ezik, estaltzen dieten tunikak eramaten dituzte.
Antzekotasun taldeetan antolatzen dira. Unitaterik txikiena familia da, gero klana eta azkenik tribua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nomadak
- Libiako etniak
- Marokoko etniak
- Tunisiako etniak
- Sudango etniak
- Mauritaniako etniak
- Palestinako etniak
- Arabiako leinuak
- Yemengo etniak
- Eurasiako nomadak
- Arabiar herriak
- Siriako etniak
- Aljeriako etniak
- Irakeko etniak
- Jordaniako etniak
- Egiptoko etniak
- Arabiar Emirerri Batuetako etniak
- Saudi Arabiako etniak
- Kuwaiteko etniak
- Omango etniak
- Israelgo etniak
- Libanoko etniak
- Bahraingo etniak
- Qatarko etniak