Ammiraglioaren zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ammiraglioaren zubia
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak
Palermo-Ponte-Ammiraglio-bjs2007-01.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
Italiako udalerriPalermo
Koordenatuak 38° 06′ 18″ N, 13° 22′ 30″ E / 38.105°N,13.375°E / 38.105; 13.375Koordenatuak: 38° 06′ 18″ N, 13° 22′ 30″ E / 38.105°N,13.375°E / 38.105; 13.375
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria George of Antioch Itzuli
Arkitektura
Azalera 0,41 ha
Gurutzatzen du Oreto River Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 1487-007
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
Kontaktua
Helbidea Piazza Ponte dell'Ammiraglio
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ammiraglioaren zubia, euskaraz Almirantearen zubia, Siziliako Palermon dagoen Normandiar garaiko eraikina da. Zubiak hamabi arku ditu. 2015etatik Gizateriaren ondarea da, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan. Garibaldiren Borboien aurkako borroka izan zuen haren inguruan 1860an.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina 1131an bukatu zen, Roger II.a Siziliakoaren Jurgi Antiokiakoa almirantearen aginduz. Eraikina Siziliako Erresuma sortu eta urtebetera egin zen, Palermo hiriburu berria eta Oreto ibaia aldean zeuden lorategiak lotzeko. Oraindik gaur egun Scaffa plaza (zubiarena) hirigunea eta Brancaccio ingurua lotzen dituen sinboloa da.

1860ko maiatzaren 27an, Alkandora Gorrien Espedizioan, Garibaldi Borboien ejerzitoari aurre egin zion zubi honetan eta gertu dagoen Porta Termini bidean. Garibaldi han kokatu zen zeren eta hegoaldetik joanda, hori baitzen hirian sartzeko bide naturala. Borroka horren ondorioz Palermoko matxinada eragin zuen.

Gaur egun zubiaren azpian ez dago ibaiarik. Ibaia 1938an desbideratua izan zen sarritan gertatzen ziren uholdeak saihesteko. Egun zubiaren azpian lorategiak daude.[2][3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubiaren ezaugarri nagusia arku zorrotzak dira. Horri esker zubiak zamak hobeto jasan izan ditu. Bitxia da, bestetik, arku handien artean dauden arku txikiagoak, horrela egitura arinago egiteko. Berez, zubiak ibaiaren ur handiak pairatu zituen askotan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ammiraglioaren zubia