Siziliako Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Siziliako Erresuma
Regnum Siciliae
Regno di Sicilia
1130 – 1816
Monarkia

Siziliako erresumako bandera

Siziliako erresumako armarria

Kingdom of Sicily 1154.svg
Hedapena 1154 inguruan, bere sortzailea hil zenean
Geografia
Hiriburua Palermo
Messina
Catania
Napoli
Kultura
Hizkuntza(k) siziliera
latina
Erlijioa katolizismoa
Historia
Sorrera 1130
Ezeztapena 1816
Aurrekoak
Flag of None.svgSiziliako Konderria
Flag of None.svgApuliako Dukerria
Ondorengoa
Bi Sizilietako ErresumaFlag of the Kingdom of the Two Sicilies (1816).svg

Siziliako Erresuma (italieraz: Regno di Sicilia; latinez: Regnum Siciliae; katalanez: Regne de Sicília; aragoieraz: Reino de Sezilia) hegoaldeko Italiako erresuma izan zen, Roger II.ak 1130ean sortua eta 1816 arte iraun zuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliako Erresumak Siziliako Konderria, 1071n normandiarrek Italiako hegoaldea konkistatu zutenean sorturikoa, ordeztu zuen. Erresuma ez zegoen Siziliak berak bakarrik osatuta, Mezzogiorno eskualdea osoa baizik. Uhartea hiru eskualdetan banatu zituen: Val di Mazara, Val Demone eta Val di Noto.

1282 arte regnum Apuliae et Siciliae moduan ezaguna izan zen (hau da, Apulia eta Siziliako erresuma). Urte hartan angestarren boterearen aurkako matxinada bortitz baten ondorioz, siziliar bezperak edo Vespri siciliani izenekoa, Karlos Anjoukoa erregea Sizilia uhartetik bota zuten eta ordutik aurrera Siziliako uhartea Aragoiko Koroaren menpeko lurralde bat bihurtu zen. Hala ere, angestarrek erresumako zati batzuen kontrola mantendu zuten Italiako penintsulan eta gehienbat Napoliko erresuma moduan ezaguna da Napoli izan zelako bere hiriburua. 1302an Trinacria erresuma (euskaraz: Triangeluaren erresuma)[1] izenaz ezagutzen zen. 1816an Napoliko Erresumarekin bat egin zuen eta Bi Sizilietako Erresuma sortu. 1861ean,Italiako erresumako zati bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Zeldes, N. (2003), The former Jews of this kingdom: Sicilian converts after the Expulsion, 1492-1516, Brill, 5, 69, 296–97. orrialdea, ISBN 9004128980  .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siziliako Erresuma Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Italia
Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.