Amorante (musikaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amorante (musikaria)
Amorante Egian.jpg
Egiako Le Bukowski aretoan kontzertua eman aurretik (2017) (2017)
Bizitza
JaiotzaElgoibar1975 (46/47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Badok: amorante Bandcamp: amorante Musicbrainz: 32769bdf-b112-41a7-a665-53c25fca8b3b Musikasten: amorante Edit the value on Wikidata

Amorante, jaiotzezko izenez, Iban Urizar, (Elgoibar, Gipuzkoa, 1975eko urtarrilaren 5a) gipuzkoar musikaria da.[1] Izen artistikoa Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantariaren abizenak nahastuz sortu zuen, horiek baitziren miresten dituen bi artista.[2]

Amoranteren lana "herri musika" bezala definitzen du egileak berak.[3] Folk musika desberdinen uztarketa oinarri hartuta, aspaldiko koplak, flamenkoa edota Afrikako musikak nahasten ditu. Jotzen dituen instrumentuen artean, gitarra, harmoniuma, ukelelea, zintzarria eta tronpeta daude eta haiekin esperimentatzen da. Bakarka aritu aurretik, Cafe Teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetan aritu da.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amorante (2016)
  • Manuela / Brueghel Zaharra (2017)
  • Bat edo hiru (2020)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gaztezulo. Iban Urizar: "Amorante psikologoa baino merkeagoa iruditzen zait". (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).
  2. a b Amorante. Badok (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).
  3. (Gaztelaniaz) «Iban Urizar: «Amorante es un cajón desastre que guarda cinco postales musicales»» diariovasco.com 2016-02-17 (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]