Amparo Gastón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Amparo Gastón
Bizitza
Jaiotza Donostia1921eko maiatzaren 15a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril2009ko azaroaren 24a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Gabriel Celaya
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea eta poeta
Genero artistikoa olerkigintza

Amparo Gastón Echevarría, Amparitxu, (Donostia, 1921eko maiatzaren 15a - Madril, 2009ko azaroaren 24a) intelektual eta poeta izan zen. 40 urtez izan zen Gabriel Celayaren bikotekide eta lankide izan zen eta haren memoria zaindu zuen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amparo Gastón Echevarría, Amparitxu, Donostian jaio zen 1921eko maiatzaren 15ean. Familia komunista baten senan jaio zen Amparo eta Espainiako Gerra Zibilaren ukitua jasan zuten denek; bai bera eta baita anaia ere kartzelan egon beharrean izan ziren.

1946ko urriaren 8an ezagutu zuen Amparok Rafael Múgica Celaya Donostiako liburudenda batean eta eta 1986ra arte ez baziren ezkondu ere, harremanetan hasi ziren berehala. Eragin izugarria izan zen poetarentzat eta hark eman zion dizdira[2]. Bien artean sortu zuten Norte poesia aldizkaria Donostian eta hainbat ekintza eta tertuliatan hartu zuten parte. 1966an, Antonio Machadori Baezan eginiko omenaldian izan ziren eta baita 1968an Lorcari Brasilean egindakoan ere.

1956an, Donostia utzi eta Madrilera joan ziren bizitzera. Celayak utzita zuen, jada, familiaren enpresan burutzen zuen ingeniari-lana eta literaturan murgildu ziren biak.

1986an ezkondu ziren, baina hasieratik bizi ziren elkarrekin. 1991n hil zen Celaya eta Amparitxuk hartu zuen haren lanen ardura. Gipuzkoako Aldundia da poetaren liburutegi eta dokumentuen jabe eta alargunak izango du haiekiko harremana. Era berean, urtero jarraituko du uda Donostian pasatzen, senarra bizirik zuenean egiten zuten bezala.

2009ko azaroaren 24an hil zuen Madrilen gaixotasun luze batek.

Celayarekin batera argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ciento volando (1953)
  • Coser y cantar (1955)
  • Música celestial (1958)

Horrela idatzi zuen Celayak:

« Con todo me identifico

y respiro por la herida
y digo que mis poemas
son un vivir otras vidas
y un recrecerme en lo vasco
de Amparitxu y su delicia.
Cuando lean estos versos
no piensen en quién los firma
sino en mi Euzkadi y mi Amparo.

 »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]