Amparo Tomé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amparo Tomé

Bizitza
JaiotzaVitigudino, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta irakaslea

Facebook: amparo.tome Edit the value on Wikidata

Amparo Tomé González (Vitigudino, Salamanca, 1946) soziologo eta ikerlaria da, hezkuntzaren soziologian espezializatua, bereziki hezkuntzari eta generoari buruz egindako lanengatik ezaguna.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vitigudinon jaio zen eta Katalunian bizi da 1970ko hamarkada geroztik. 1970. urtean ingeles filologian lizentziatua Salamancako Unibertsitatean, psikologia eta hezkuntzaren soziologia diploma eta masterra egin zituen Londresko Unibertsitateko Hezkuntza Institutuan (1979). Bigarren hezkuntzako ingeles eta etika irakasle izan zen 1978-1991 bitartean. 1980ko hamarkadaren amaieran, Mujer y educación (Emakumea eta Hezkuntza) taldean hasi zen lanean hezkuntza arloan nesken gabeziak eta horien ondorioak zein sexismoak nesken bizitzan nola eragiten zuen ikertu, ikusgai jarri eta aldatzeko irakasleekin lan egiteko. [2][3]

1996tik 2003ra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan hezkuntzaren soziologia irakaslea izan zen. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin duen ikerketa jarduera genero eta hezkuntza gaietan oinarritu da . Gainera, UABeko Hezkuntza Zientzien Institutuko Cuadernos para la Coeducación aldizkariko zuzendaria izan da 1992-2002 bitartean, eta Bartzelonako Udaleko Hezkuntza Institutuko 2000-2003 Hezkuntzako Balioetan Proiektuarena. [4] Hezkidetza gaietan aholkulari lanetan aritu da eskualdeetako hainbat gobernutan eta ikuspegi ez sexista duten material didaktiko ugari argitaratu ditu ikasgelan lan egiteko gomendioekin, nesken diskriminazioari eta genero alborapenari aurre eginez . Bartzelonako Udaleko Hezkuntza Institutuko Balioetan Hezkuntza Programa zuzendu du. [5] Hiri Hezitzaileen Nazioarteko, Estatuko eta Mediterraneoko Sarearen koordinatzailea ere izan da. Hainbat erakunde eta komunikabiderekin kolaboratzen du. [6]

Hezkidetza-eskolaren alde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomék defendatzen du herritarren sozializazioa arautzen duten arauak familietatik, eskoletatik, komunikabideetatik eta lagunetatik sortzen direla. Eskola da horiek guztiak arautu ditzakegun eremu bakarra, eta hausnarketa sakona egin beharko da lehenbailehen nesken eta mutilen nortasuna nola eraikitzen ari den jakiteko eta kontzientzia zein errespetua dituen identitate bat eraikitzen laguntzeko. Hezkuntza denez arautu daitekeen eremu bakarra, Hezkuntza Sailen, Aldundien eta Udalen inplikazioa eskatu behar da.[7]

Hezkidetzak neskei eta mutilei berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa txertatzen die hezkuntza-ereduan; neskei subjektu libre gisako tratua ematen die mutilentzat eta gizonentzat pentsatutako sisteman, eta feminitatearekin lotu izan diren balioak balio unibertsalen parte izatea planteatu. Toméren aburuz Hezkidetzak, hezkuntza-eredua izanik, eskola mistoaren eredua gainditzen du, eta premiazko eta beharrezko gizarte-ondasun gisa agertzen da, ikastetxeetan ikasleen eta irakasleen kontzientzia eta praktika sexistak ezabatzeko.[8]

Gizarte osoa sexismoaren izurriteaz blai badago, eta gizaki guztien, erakunde, kultur forma eta harreman guztien bizitzan eragina badu, eskola ere kaltetuta dagoela ziurta dezakegu.[9]

Amparo Tomé, Marina Subiratseta Montserrat Moreno. Hezkidetza jardunaldiak. UGT Bartzelona, 2012.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hezkidetza eskola eraikitzea: irakasleen sentsibilizazioa. (Construir l'escola coeducativa: la sensibilització del professorat,1997) Xavier Bonalekin. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Institut de Ciències de l'Educació.[10]
  • Gizonezkoen identitateen hezkidetza bigarren hezkuntzan. (La coeducació de les identitats masculines a l’educació secundària, 2001) Bellaterra: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Institut de Ciències de l'Educació.[11]
  • Seximoaren aurka: hezkidetza eta demokrazia eskolan (Contra el sexismo: coeducación y democracia en la escuela, 2001). Xavier Rambla i Marigot-ekin batera egilekidea, Síntesis arg.[12]
  • Emakumea eta hezkuntza: Berdintasunerako hezten, desberdintasunetik hezten. (Mujer y Educación: Educar para la Igualdad, educar desde la diferencia, 2002) Graó.[13]
  • Generoa eta hezkuntza. Hezkidetza-eskola. (Género y educación. La escuela coeducativa, 2002) Mª Pilar Jiménez Aleixandre, Montserrat Cumellas, Nieves Blanco, Núria Solsona Pairó -rekin batera egilekidea.[14]
  • Mutilek ere negar egiten dute. (Los chicos también lloran, 2004) Bartzelona, Paidós.[15]
  • Pilotak kanpora. Hezkidetzatik espazioak berreraiki. (Balones fuera. Reconstruir los espacios desde la coeducación, 2007) Marina Subirats -ekin batera egilekidea. Editorial Octaedro.[16]
  • Neska begiekin (Con ojos de niña, 2013) Francesco Tonuccirekin batera egina. Graó.[17]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an Comadre de oro izateko izendatu zuten.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Tomé González, Amparo» Publicacions Editorial Graó (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  2. (Gaztelaniaz) Amparo Tomé. Coeducación. (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  3. CastelldefelsTV.org. (2016-09-08). ‘FAN’ Castelldefels - T1 Ep4 Amparo Tomé, sociòloga i escriptora. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  4. (Gaztelaniaz) Amparo Tomé | Educando en Igualdad. (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  5. (Gaztelaniaz) TOMÉ GONZÁLEZ, AMPARO. 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  6. (Gaztelaniaz) Tomé, Amparo. (2020-11-21). «Amparo Tomé» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-01-04).
  7. (Gaztelaniaz) Makazaga, Iñaki. (2018-02-17). «Amparo Tomé: “La delincuencia juvenil pone en evidencia la enorme crisis del modelo educativo”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  8. Tomé, Amparo. Eskoletan hezkidetza-proiektuak egiteko estrategiak.2018. Emakunde.
  9. (Gaztelaniaz) las 05:03, Augusto Najarro Rojas 20/05/2016 a. (2016-05-19). «Amparo Tomé: "Hay que educar tanto en el aula como en el patio"» El Blog de Educación y TIC (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  10. Bonal, Xavier.. (1997). Construir l'escola coeducativa : la sensibilització del professorat. Institut de Ciències de l'Educació. Universitat Autònoma de Barcelona ISBN 84-89489-23-8. PMC 807611270. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  11. Tomé, Amparo.. (DL 2001). La Coeducació de les identitats masculines a l'educació secundària. Institut de Ciències de l'Educació, Universitat Autònoma de Barcelona ISBN 84-89489-56-4. PMC 807624961. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  12. Contra el sexismo : coeducación y democracia en la escuela. Síntesis D.L. 2001 ISBN 84-7738-816-4. PMC 629793661. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  13. Mujer y educación : educar para la igualdad, educar desde la diferencia. (1a. ed. argitaraldia) Graó 2002 ISBN 84-7827-268-2. PMC 48975892. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  14. Género y educación : la escuela coeducativa. (1. ed. argitaraldia) Graó 2002 ISBN 84-7827-277-1. PMC 50954743. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  15. Los chicos también lloran : identidades masculinas, igualdad entre los sexos y coeducación. Paidós 2004 ISBN 84-493-1610-3. PMC 57061107. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  16. Subirats, Marina,. Balones fuera : reconstruir los espacios desde la coeducación. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9921-073-5. PMC 892485026. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  17. Tonucci, Francesco.. (2013). Con ojos de niña. Graó ISBN 978-84-9980-519-1. PMC 861664005. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  18. (Gaztelaniaz) P, I.. (2017-02-10). «Pepa Bueno, Amparo Tomé y Margarita Salas, candidatas a "Comadre de oro" este año» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]