Marina Subirats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marina Subirats

(2015)

Bartzelonako Fifth Deputy Mayor (en) Itzuli

2003 - 2006

Bartzelonako Udaleko zinegotzia

1999 - 2006
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarina Subirats i Martori
JaiotzaBartzelona1943ko martxoaren 13a (81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua
Communist Organization of Spain (en) Itzuli

IMDB: nm3223810 Twitter: marina68marina Edit the value on Wikidata

Marina Subirats i Martori (Bartzelona, 1943ko martxoaren 13a) soziologoa, zuzendari publikoa, politikaria eta filosofoa da. Emakumeentzako Institutuko zuzendaria (Gizarte Gaietarako Ministerioa) 1993tik 1996ra eta Bartzelonako udalean kargu desberdinak izandakoa: Hezkuntza kontseilaria (1999 - 2006), Sants Montjuïc-eko Kontseiluko presidentea (1999-2003), Nou Barriseko kontseilukoa ere (2003-2006) eta bosgarren alkateordea eta hezkuntza zinegotzia (2003-2006). Soziologo gisa hezkuntzaren soziologia zein emakumeen soziologian espezializatuta dago. Hezkuntzak berdintasunik ezaren aurka borrokatzeko eta feminismoaren balioak aldarrikatzeko duen garrantziaren defendatzaile, hezkidetzan erreferente da.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonan jaio zen 1943an. Lehen mailako ikasketak egin zituen Escuela del Mar ikastetxean eta bigarren mailako ikasketak Bartzelonako Ensanche auzoko Joan Maragall institutuan. Bartzelonako Unibertsitatean Filosofian lizentziatu zen 1965ean . Parisen École Pratique des Hautes Études-en ikasi eta 1967an Soziologiako Diploma d'Études Approfondies eskuratu zuen. 1967tik 1970era Pariseko Laboratoire de Sociologie Industrielle-n ikertzaile lanetan aritu zen, Alain Touraine irakaslearen zuzendaritzapean. Kataluniara itzuli eta gero Soziologiako irakaslea aritu zen Bartzelonako Unibertsitatean (1970- 1973 ) zein Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (1973tik aurrera). Aldi berean, ikertzaile gisa lan egin zuen Jaume Bofill Fundazioan (1970-71), eta UAB-ko Hezkuntza Zientzien Institutuan hainbat momentutan. Bartzelonako Unibertsitatean Filosofian doktoratu zen 1974an . 1977an ikerketa egonaldiak egin zituen Wisconsin- eko Unibertsitatean (Madison, Estatu Batuak), 1978an Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) eta 1987an Londresko Institute of Education-en. 1992an UAB-ko soziologiako katedra irabazi zuen, hezkuntza soziologia eta emakumezkoen soziologia arloetan espezializatu. 2006a geroztik irakasle emeritua da.[4][5][6]

Hainbat hedabideetan egiten ditu kolaborazioak: El País, [7] El Periódico, [8] Eldiario.es [9]

Feminismoan aldarrikatzen du emakumeen elkarteen bitartez bideratu behar dela mobilizazioen harira sortu den mugimendua:[10]

« Ahizpatasuna eta ahalduntzea mundua aldatzeko tresnak dira. »

—Marina Subirats


Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 de setembre, per un catalanisme popular.jpg
Marina Subirats mitinean
Marina Subirats Amparo Tomé eta Montserrat Morenorekin (2012)

Frankismoan eta demokraziaren lehen urteetan Bandera Roja, PSUC eta Katalunia Berdea ekimeneko alderdietako kidea izan zen. Gizarte Gaietako Ministerioko Instituto de la Mujer-en zuzendaria izan da (1993-1996). Europar Batasuneko Aukera Berdintasun Batzordeko kidea 1993 eta 1996 artean, bertan 1995eko presidentea izanik. 1999tik 2007ra Bartzelonako Udaleko zinegotzia izan zen, 1999tik 2006ra Hezkuntzaz arduratzen den Kataluniako Sozialisten Alderdiaren zerrendako independente gisa.[11] Sants-Montjuïc Kontseiluko presidentea izan zen 1999tik 2003ra, eta Nou Barris Barrutiko Kontseilukoa 2003tik 2006ra. 2003tik 2006ra bosgarren alkateordea ere izan zen. 2004tik Estatuko Eskola Kontseiluko kidea da:[12] [13]

« Eskubideak mantentzeko bide bakarra presioa egitea da, eta horixe egiten ikasi behar dugu. Emakumeok ez gaude espazio publikoan borrokatzera ohituta historikoki ez digutelako hori egiten utzi, ez dago gure ohituretan. »

—Marina Subirats


2011ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde orokorretan, Iniciativa per Catalunya alderdiko Joan Coscubiela hautagaiaren alde egin zuen beste kargu sozialista ohi batzuekin batera. 2012ko azaroaren 25ean Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan ere, 150 kontseilari eta senatari ohiren manifestua sinatu zuen Joan Herrera, Catalunya-ICV per Iniciativa per hautagaiaren alde.[14]

2015ean manifestu bat sinatu zuen Bartzelona en Comúnen alde. [15] 2015eko irailean Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan jakinarazi zen Marina Subirats Vicenç Navarrorekin batera Bartzelonako barrutirako Catalunya Sí que es Pot- eko zerrenda itxiko zutela.[16]

2019an Grup Pròleg -eko kide gisa Kataluniako ezkerreko beste intelektual eta politikari batzuekin batera, PSOE eta Podemos-en arteko itun baten alde agertu zen, enpleguaren, genero-berdintasunaren eta desberdintasun sozialen alde lan egingo duen Gobernu aurrerakoi bat eratzeko.[17]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El empleo de los licenciados (1981). Bartzelona: Editorial Fontanella, 1981.
  • L'escola rural a Catalunya (1983). Bartzelona: Edicions 62, 1983.
  • Rosa y Azul. La transmisión de los géneros en la escuela mixta (1988). Madril: Emakumeentzako Institutua (1988)
  • Egilekidea: L'Enquesta Metropolitana de Barcelona, 1985-86, 1990, 1995, 2000.
  • Con diferencia. Las mujeres frente al reto de la autonomía (1998). Bartzelona: Editorial Icaria, 1998.
  • Les desigualtats socials a la Catalunya actual (1999): Rev. Cat. de Sociologia, zk. 9, orr. 27-30.
  • El lideratge educatiu dels municipis (2002): Perspectiva Escolar, 263 zk, orr. 10-13.
  • Una democracia imperfect (2003): Cuadernos de Pedagogía, 326 zk., 52-55. orr.
  • Artikulua: Ser mujer. (2007): Mujeres y Hombres. ¿Un amor imposible? . Madril: Alianza Editorial, 2007 ; liburua Manuel Castellsekin batera idatzi zuen.
  • BBarcelona: de la necessitat a la llibertat. Les classes socials al tombant del segle XXI (2012). Bartzelona: L´Avenç, 2012.
  • Forjar un hombre, moldear una mujer (2013). Bellcaire d'Empordà, Girona : Aresta, 2013

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Subirats i Martori, Marina | Associació Consell de Cent» web.archive.org 2014-02-01 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  2. «Líneas investigación Subirats - Departamento de Sociología - UAB Barcelona» www.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  3. (Gaztelaniaz) ««El feminismo es el movimiento más potente de transformación ahora mismo»» GARA 2019-03-03 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  4. «Marina Subirats Martori | Universitat Autònoma de Barcelona - Academia.edu» uab.academia.edu (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Marina Subirats» Idees 2020-03-02 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  6. (Gaztelaniaz) «Marina Subirats» CCCB (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  7. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Artículos escritos por Marina Subirats» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  8. (Gaztelaniaz) Subirats, Marina. (2014-01-27). «Marina Subirats» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  9. «Marina Subirats» www.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  10. Rejado, Jon. «Marina Subirats i Martori: «Ahizpatasuna eta ahalduntzea mundua aldatzeko tresnak dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).[Betiko hautsitako esteka]
  11. «Nou equip de govern. la municipal» www.bcn.cat (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  12. «Marina Subirats: "Mobilizatzen jarraitu behar dugu gure interesak gailentzeko"» Revista Emakunde Aldizkaria 2014-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  13. (Katalanez) Picazo, Sergi. «Marina Subirats: "Cada cop hi haurà més insubmissió, protestes i aldarulls" - 11 juny 2011» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  14. (Gaztelaniaz) Gramenet, CRISTINA BUESA / Santa Coloma de. (2012-11-20). «Un manifiesto de apoyo a Herrera incluye a excargos públicos del PSC» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  15. (Katalanez) «Colau exhibeix el suport de 300 personalitats per fer de Barcelona l'inici del "canvi"» Ara.cat 2015-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  16. (Katalanez) «Els catedràtics Vicenç Navarro i Marina Subirats tancaran la llista de Catalunya Sí que es Pot a Barcelona» Ara.cat 2015-08-15 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  17. (Gaztelaniaz) «Intelectuales y políticos de izquierda catalanes piden un pacto PSOE-Podemos» La Vanguardia 2019-07-30 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  18. Concesión de la Creu de Sant Jordi de la Generalitat de Catalunya 2006
  19. (Gaztelaniaz) «Marina Subirats:» La Vanguardia 2011-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]