Amrus ibn Yusuf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Amrus ibn Yusuf
Bizitza
Jaiotza Huesca760
Herrialdea Kordobako emirerria
Heriotza 813 edo 814
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta soldadua

Amrus ibn Yusuf[1] (arabieraz: عمروس بن يوسف المولد‎; Huesca, 760 - Talavera de la Reina edo Zaragoza, 813 edo 814) andalustar militar eta politikaria izan zen, Al Hakan I.aren wali izan zena[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta bere jaiotze datari buruz zalantzak izan, litekeena da 760an izatea. Aita Yusuf al-Muladi omen zuen eta Aysunen morroia izan zen. Carolus Handiarekin Zaragozaren aurka borrokatu ostean areriotu eta baskoiekin batera aritu zen Orreagako guduan. Kordobako emirraren alde egin eta honek Talavera de la Reinako (Medina al-Talabaira) wali izendatu zuen[3]. Bertan ezkondu eta Yusuf ibn Amrus izeneko semea izan zuen.

Al-Tagr al-Alako gobernadore bilakatuta, 799an Bahlul ibn Marzuq mendetatu eta Zaragoza konkistatu zuen. 802an jaioterria eta Tutera konkistatu zituen, Yusuf semea bertoko wali izendatuz. Hurrengo urtean Banu Qasitarrek, aritzatarren laguntzarekin, hiria berreskuratu zuten[4]. 809an Aureolus Aragoikoa hil zenean Aragoiko konderria konkistatu zuen.

Bere heriotza data ere ezezaguna da, edonola ere, Banu Amrus izeneko berak sorturiko leinuak (بنو عمروس) beti kordobatarren alde egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2016-9-30) (PDF), 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak, Iruñea, 11. orrialdea, http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0181.pdf .
  2.   Amrus el Muladí, Gran Enciclopedia Aragonesa, Zaragoza: El Periódico de Aragón, 2000, ISBN 978-84-95490-00-1 .
  3.   Méndez-Cabeza, Miguel (2005), Leyendas y curiosidades de la Historia de Talavera de la Reina, Toledo, ISSN 681-2005, OCLC 433267379 .
  4.   Cañada Juste, Alberto (1980), Los Banu Qasi (714-924), 41, Vianako Printze Erakundea, 5–95. orrialdea .