Amy Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amy Williams

Bizitza
JaiotzaCambridge1982ko irailaren 29a (41 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaCambridge
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Bath (en) Itzuli
Beechen Cliff School (en) Itzuli
Hayesfield Girls School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakskeleton lasterketaria
Pisua60 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

amywilliams.com
Olympic.org: amy-williams Edit the value on Wikidata

Amy Williams, MBE (1982ko irailaren 29an jaioa) skeleton britainiarreko kirolari ohia da eta urrezko domin olinpikoak irabazi ditu.

Jatorriz korrikalaria da, Batheko Unibertsitateko abiatze pista batean skeleton kirola probatu ondoren 2002an hasi zen entrenatzen. 2006an Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatua ez izan arren, 2010eko Jokoetan, Britania Handiko taldeko kide izan zen lau urtez. Urrezko domin bat irabazi zuen, 30 urtetan NegukoJoku Olinpikoetan Britania Handiko lehen urrezko domina lortuz eta Joko Olinpiko horietan domin britaniar bakarra lortuz.

Lehen urteak eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amy Williams Cambridge (Ingalaterra) jaio zen, baina Bath-en hezi zen. Hayesfiel Teknologia ikastetxean, Beechen Cliff Eskolan eta Batheko Unibertsitatean hezi zen. Bere aita, Ian Williams, kimika irakaslea da Bath Unibertsitatean eta bere ama Janet Williams, portera ohia da. Amy Williamsek anai zaharrago bat dauka eta baite ere aizpa biki bat.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

400 metroko korrikalaria izan zen hasieran, baina ezin izan zuen atletismoko talde nazionalerako sailkatu. 2002an hasi zen skeleton lehiatzen, Bath Unibertsitateko abiatzen-pista batean probatu ondoren. Skeletoko pista batean bizitako lehen esperientzia beldurgarri eta zirraragarri bezala deskribatu zituen, baina ala ere gozatu egin zuen eta entrenatzen jarraitzea erabaki zuen.

Bere lehen ekitaldi handia, 2009ko Lake Placideko Munduko Txapelketan izan zen, zilarreko domin bat lortuz.

Williamsek ezin izan zuen 2006ko Turingo (Italia) Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu, Britania Handiari atleta bakarra sartzea utzi zitzaion urte horretan, non Shelley Rudmanek zilarrezko domina irabazi zuen. Lau urte geroago, 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatua izan zen, Vancouverren (Colombia, Britania Handia).

2010eko Jokoetan urrezko domina irabazi zuen skeletonko emakumezkoetan, pistako errekor britaniarra hautsiz eta segundo erdi baino gehiagoko aldearekin irabaziz. Lehen egunaren amaieran Amy Williamsek 0,3 segundoko aldea atera zion Kerstin Szymkowiak bigarren sailkatuari. Lehiaketan bi protesta aurkeztu ziren Williamsek zeraman kasko aerodinamikoaren aurka, baina fabrikantzaileak esan zuen kaskoaren diseinuaren parte zela. Bi protesta hauek beztertuak izan ziren Bobsleigh eta Tobogganingeko nazioarteko federazioarengatik.

Neguko Olinpiar Jokoetako banakako ekitaldi batean lehen emakume britaniarra izan zen urrezko lehen domina lortu zuena, 30 urtez.

IAT 71 Degrees North telebista saioan ere parte hartu zuen 2011 amaieran eta 3. postuan geratu zen.

CBBC seriean ere parte hartu du.

Jubilatu ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko maiatzarem 1ean, Amy Williamsek skeletonetik erretiratuko zela iragarri zuen kirolak ekarri zizkion lesio batzuengatik.

2013ko urtarrilean, BBC Twok Williams-ek Ski Sundayren 35. telesaileko aurkezleetako bat izango zela iragarri zuen.

Tony Jardine motordun kiroletan adituak eta lanaldi partzialeko rallyetako pilotuak jorratuta, Williamsek Honda Civic bat gidatzea onartu zuen, GB Rallyan lehiatzeko helburuarekin. Lizentzia lortu, bikotea ondo entretau eta Galesko GBB 2013 Rallyan lehiatzeko sailkatu zen.

2014ko apirilaren 25ean, Amy Williams, Rachel Riley ordezkatuko zuen Channel 5eko The Gadget Showko aurkezlea izango zela iragarri zuen.

2015eko abuztuan, Craing Hamekin ezkodu zen.

2018an BBCko taldean parte hartu zuen, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoei estaldura emanez.

2019ko urrian, Dame Kalley Holmes Trust-en lehen enbaxadore gisa izendatu zuten. Erakunde horrek aukera ematen die atleta ohiei gazte atletei babesa eta orientazioa emateko.

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britaniar Inperioaren Ordenako (MBE) kide izendatu zuten 2010eko urtebetetze sarietan

2010eko ekainaren 5ean Bath hiriko ohorezko Freeman gisa instalatu zen.