Edukira joan

Ana Bărbosu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Bărbosu

(2022)
Bizitza
JaiotzaFocșani2006ko uztailaren 26a (18 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Instagram: ana_barbosu Edit the value on Wikidata

Ana Bărbosu (2006ko uztailaren 26a , Focșani, Vrancea, Errumania) errumaniar gimnasta da, brontzezko domina olinpikoa irabazitakoa Parisen 2024an.

2024ko Europako Txapelketan laugarren postua lortu zuen, bai jauzietan, bai Errumaniarekin taldekakoan. Horrela, Errumaniako emakumeezkoen gimnastika taldean sailkatu zen Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetarako.[1]

Parisko Olinpiar Jokoetako gimnastika lehiaketan, Barbosu hirugarren postuan geratu zen zoruko proban, baina ez polemika gutxirekin. Izatez, dominen banaketa zeremonian ez zen egon, eta han brontzea eta hirugarren postua Jordan Chiles estatubatuarrak jaso zuen: une gogoangarria izan zen gainera, zeren argazki historikoa egin zuten podiumean, erdian Rebeca Andrade brasildarra zela (urrea), ezker-eskuin Simone Biles (zilarra) eta Chiles estatubatuarrak, lehen aldia izan behar baitzen gimnastikan Joko Olinpikoetan hiru emakumezko beltzek osatzen zutena podium osoa.

Baina argazkikoa ez zen azkenean dominen zerrendan gauzatu, zeren helegiteen ondorioz, Chilesen puntuaketa jaitsi egin zuten, estatubatuarra 5. geratuz sailkapenean eta hirugarren tokia Barbosuk hartu zuelarik.[2]

Ana Barbosuk jokoak amaitu eta 5 egunera jaso zuen domina Errumanian, besteak beste Marcel Ciolacu lehen ministroa bertan zelarik ekitaldian (aurretik polemikan parte hartzea izan zuen Ciolacuk Errumaniaren kontrako bidegabekeria egin zelakoan dominen banaketan)[3] Chilesek kolpe latz eta egoera bidegabetzat jo zuen gertatua.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Errumanieraz) Osan, Adina. (2024-05-04). «Gimnastică: Ana Bărbosu, locul 4 în finală la sărituri, la CE de la Rimini» News.ro (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  2. (Ingelesez) «Jordan Chiles' Olympic medal taken away after court reverses controversial score» UNILAD 2024-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  3. (Gaztelaniaz) sjv, CNNEspañol. (2024-08-16). «La gimnasta rumana Ana Barbosu recibe el bronce después de que despojaran a Jordan Chiles de la medalla» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  4. (Gaztelaniaz) Liotti, Belén. (2024-08-15). «La gimnasta estadounidense Jordan Chiles dice que haber sido despojada de la medalla de bronce "se siente injusto" y un es "golpe duro"» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]