Gimnastika 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan – Emakumezkoak zorua
Gimnastika 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan – Emakumezkoak zorua | |
---|---|
Mota | kirol proba olinpiko |
Honen parte da | artistic gymnastics at the 2024 Summer Olympics (en) |
Denbora-tarte | 2024ko uztailaren 28a - 2024ko abuztuaren 5a |
Kokaleku | AccorHotels Arena |
Herrialdea | Frantzia |
Parte-hartzaileak | |
Kirola | gimnastika artistiko |
Irabazlea | |
Emakumezkoen zorua 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan 2024ko uztailaren 27 eta abuztuaren 6an egin zen, Bercy Arenan. Rebeca Andrade brasildarrak irabazi zuen urrea, Simone Biles estatubatuarrak zilarra eta Ana Barbosu errumaniarrak brontzea, nahiz eta lehen sailkapenean eta dominen zeremonian Jordan Chiles estatubatuarrak jaso zuen brontzea.
Domina polemikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiak amaiera polemikoa izan zuen. Dominen zeremonian Jordan Chilesek jaso zuen brontzea, baina azken berrikuspenen ondoren, Ana Barbosuri eman zioten.
Ariketan, Chilesek 13.666ko puntuazioa jaso zuen epaileengandik, baina erreklamazioa aurkeztu zuen bere entrenatzaileak, ariketaren zailtasuna markatzeko orduan okerra egon zela, 5.9 puntuko zailtasuna zuela ariketak eta ez 5.8ka. Helegitea ontzat emanik, hamarren bat igo zioten puntuazioa Chilesi eta 13.766 horiekin hirugarren posizioan jarri zen.[1] Dominen zeremonian ere jaso zuen brontzea Chilesek, eta argazki historikoa egin zuten, berak eta Bilesek alabantza egiten erdian urrearekin zegoen Rebeca Andraderi: lehen aldia zen gimnastikan Joko Olinpikoetan hiru emakumezko beltzek osatzen zutena podium osoa.[2]
Errumaniako ordezkaritzak gaizki hartu zuen Chilesen brontzearena. Marcel Ciolacu lehen ministro errumaniarrak eskandaluzkoa iritzi zion gertatukoari eta itxiera ekitaldira ez zela joango esan. Ordezkaritza errumaniarrak aldi berean helegiteak aurkeztu zituen Barbosu eta Sabrina Voinearen izenean. Voinearena atzera bota zuten, baina Barbosurenak Chilesen helegitearen formari begiratu zion; AEBko ordezkaritzaren helegitea iritsi zen epaileengana ariketa amaitu eta minutua pasatutakoan, horixe delarik arauzko muga helegiteetarako, 60 segundo: minutua eta lau segundo zirela aurkeztu zenez Chilesena, atzera bota zuten azkenean, berriz 13.666tan utzita puntuazioa. Barbosuren 13.700 puntuak beraz brontzerako adina izan ziren.[3]
Barbosuren aldeko erabakiaren aurkako helegite gehiago aurkeztu zituen Jokoak amaitu eta berehala AEBetako ordezkaritzak. Helegitearen azkartasunaren bideo-frogak aurkeztu zituzten nonbait, 47 segundutan egin zelakoan, eta ez 64an. Baina Kirolaren Arbitraje Auzitegiak Errumaniari eman zion azken arrazoia,[4] eta Barbosuk jokoak amaitu eta 5 egunera jaso zuen domina Errumanian, besteak beste Ciolacu lehen ministroa bertan zelarik ekitaldian.[5] Chilesek kolpe latz eta egoera bidegabetzat jo zuen gertatua.[6]
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pos | Gimnasta | D emaitza | E emaitza | Pen. | Guztira | Qual. |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Simone Biles (USA) | 6.8 | 7.900 | 0.100 | 14.600 | Q |
2 | Rebeca Andrade (BRA) | 5.9 | 8.000 | 13.900 | Q | |
3 | Jordan Chiles (USA) | 5.8 | 8.066 | 13.866 | Q | |
4 | Sabrina Voinea (ROU) | 6.2 | 7.600 | 13.800 | Q | |
5 | Alice D'Amato (ITA) | 5.6 | 8.100 | 13.700 | Q | |
6 | Ou Yushan (CHN) | 5.6 | 8.066 | 13.666 | Q | |
7 | Manila Esposito (ITA) | 5.7 | 7.933 | 13.633 | Q | |
8[a] | Rina Kishi (JPN) | 5.6 | 8.000 | 13.600 | Q | |
Ana Bărbosu (ROU) | 5.6 | 8.000 | 13.600 | Q | ||
10 | Zhang Yihan (CHN) | 5.5 | 8.033 | 13.533 | R1 | |
11 | Júlia Soares (BRA) | 5.4 | 8.100 | 13.500 | R2 | |
12 | Jade Barbosa (BRA) | 5.5 | 8.000 | 13.500 | – | |
13 | Angela Andreoli (ITA) | 5.8 | 7.700 | 13.500 | – | |
14 | Zhou Yaqin (CHN) | 5.5 | 7.966 | 13.466 | – | |
15 | Ellie Black (CAN) | 5.6 | 7.900 | 0.100 | 13.400 | R3 |
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pos | Gimnasta | D emaitza | E emaitza | Pen. | Guztira | Qual. |
---|---|---|---|---|---|---|
Rebeca Andrade (BRA) | 5.9 | 8.266 | 14.166 | |||
Simone Biles (USA) | 6.9 | 7.833 | 0.600 | 14.133 | ||
Ana Bărbosu (ROU) | 5.8 | 8.000 | 0.100 | 13.700 | ||
4 | Sabrina Voinea (ROU) | 5.9 | 7.900 | 0.100 | 13.700 | |
5 | Jordan Chiles (USA) | 5.9 | 7.866 | 13.666 | ||
6 | Alice D'Amato (ITA) | 5.6 | 8.100 | 0.100 | 13.600 | |
7 | Rina Kishi (JPN) | 5.7 | 7.566 | 0.100 | 13.166 | |
8 | Ou Yushan (CHN) | 5.6 | 7.700 | 0.300 | 13.000 | |
9 | Manila Esposito (ITA) | 5.7 | 6.533 | 0.100 | 12.133 |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rina Kishi and Ana Bărbosu tied for eighth place on the floor exercise. Because they both had the same D-score (5.6) and the same E-score (8.000), the tie was unable to be broken, meaning nine gymnasts qualified for the floor exercise final
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Jordan Chiles' Olympic medal taken away after court reverses controversial score» UNILAD 2024-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
- ↑ (Ingelesez) Chappell, Bill. (2024-08-05). «3 Black women create an Olympic first in gymnastics» NPR (NPR) (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
- ↑ (Ingelesez) «Romanian gymnast Barbosu to be awarded Chiles' Olympic floor bronze: IOC» France 24 2024-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
- ↑ (Ingelesez) Shakeel, Maleehah. (2024-08-17). «Jordan Chiles Paris Olympics Bronze Controversy Explained: Why Ana Barbosu Took Her Gymnastics Medal» EssentiallySports (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) sjv, CNNEspañol. (2024-08-16). «La gimnasta rumana Ana Barbosu recibe el bronce después de que despojaran a Jordan Chiles de la medalla» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Liotti, Belén. (2024-08-15). «La gimnasta estadounidense Jordan Chiles dice que haber sido despojada de la medalla de bronce "se siente injusto" y un es "golpe duro"» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).