Ana Oncina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Oncina
Ana Oncina. Barcelona Comic Fair 2017.jpg
(2017)
Bizitza
JaiotzaElda, 1989 (32/33 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta komikigilea
Jasotako sariak

Twitter: AnaOncina Instagram: ana_oncina Edit the value on Wikidata

Ana Oncina Tortosa[1] (Elda, 1989) ilustratzaile eta komikigile espainiarra da, Croqueta y Empanadilla sailaren egilea, zeinekin Bartzelonako Komiki Azokan publikoaren saria irabazi zuen 2015ean[2][3]. 2017an, Forbes finantza-aldizkariak Europan eragin handiena izan duten 30 urtetik beherako sortzaileen zerrendan sartu zuen.[4][5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Oncinak Arte Ederrak ikasi zituen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, ilustrazioan eta animazioan espezializatuz[6]. Komikigintzan egin zuen lehen lana Croqueta y empanadilla izan zen, Ediciones La Cúpulara proiektu gisa bidali zuena, hurrengo egunean proiektua erosteko deitu zion argitaletxea[7]. Bost hilabeteren buruan, lehen edizioa eta bi berrinprimatze agortu ziren, publiko arrakasta erakarriz, eta Oncina Espainiako emakumezkoen komikiaren ordezkarietako batean bihurtuz[8].

Croqueta y empanadilla 2013ko martxoan gertatutako anekdota batetik jaio ziren, Oncina Berlinera bere bikotekidearekin joan zenean. Hainbat museo bisitatu ondoren, Oncinak banku batean atseden hartu zuen, eta bere bikotekideak "enpanada bat" zela esan zion, eta Oncinak, bueltan, "enpanada bat" bazen, bera "kroketa bat" zela erantzun zion. Pasadizo horretatik sortu ziren benetako gertaeretan oinarritutako pertsonaiak eta istorioak, eta horiei bigarren mailako pertsonaia batzuk gehitu zitzaizkien, Rodolfo txakurra eta Sopla katua kasu, zeinen istorioak asmatuak dira. Saila bikote bizitzaren pasadizoak kontatzen dituzten kapitulu autokonklusibo ezberdinez osatuta dago[2].

2019an Los f*cking 30 (Zenith, 2019) argitaratu du, umorez, bizitzan planteatzen ditugun itxaropenak errepasatzen dituen, eta nola egiten diegun aurre egoerei azaltzenduen komikia.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Croqueta y empanadilla (2014, Ediciones La Cúpula)[9]
  • Una Navidad con Croqueta y empanadilla (2014, Ediciones La Cúpula)[10]
  • Croqueta y empanadilla 2 (2015, Ediciones La Cúpula)[11].
  • Croqueta y empanadilla 3 (2017, Ediciones La Cúpula)[12].
  • Bola (2018, autoedizioa)[13].
  • Los f*cking 30 (2019, Zenith)[14].

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustratzaile lanak egin ditu hainbat lanetan:

  • Trufa en Hollywood (2016, Brúfalo Lector Ediciones) Egilea, Iria eta ilustratzailea Ana Oncina.
  • Noa & Max y la caracola mágica (2019, Serunion) Egilea, Anna Manso, ilustratzailea Ana Oncina.

Hainbat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un paseo por Corea y Japón (2018, autoeditatua). Liburu ilustratua.

Sariak eta merezimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Ana Oncina Tortosa | Planeta de Libros» PlanetadeLibros (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  2. a b (Gaztelaniaz) JIMÉNEZ (@vinetabocadillo), JESÚS. (2014-04-05). «'Croqueta y empanadilla', un cómic sobre situaciones típicas de pareja» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  3. «Ganadores de los Premios del Saló de Barcelona 2015» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  4. (Ingelesez) «30 Under 30 Europe 2017: The Arts» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  5. a b (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2017-02-08). «Ana Oncina en la lista “Forbes” de los artistas jóvenes más importantes de Europa» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  6. (Gaztelaniaz) «Ana Oncina» www.saloncomiczaragoza.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  7. Ana Oncina: «La gente quiere reírse y abstraerse de la crisis» entrevista a Gonzoo del 22 de maig de 2014 (castellà)
  8. www.diarioinformacion.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  9. (Gaztelaniaz) Oncina, Ana. (2017). Croqueta y empanadilla. Ediciones La Cúpula ISBN 978-84-16400-65-2. PMC 1001553786. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  10. (Gaztelaniaz) Oncina, Ana. (2016). Una Navidad con Croqueta y Empanadilla. La Cúpula ISBN 978-84-16400-29-4. PMC 968192069. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  11. (Gaztelaniaz) Oncina, Ana. (2015). Croqueta y empanadilla 2. ISBN 978-84-16400-00-3. PMC 911265630. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  12. (Gaztelaniaz) Oncina, Ana. (2016). Croqueta y empanadilla 3. La Cúpula ISBN 978-84-16400-59-1. PMC 974709033. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  13. (Gaztelaniaz) «Bola» anaoncina (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  14. (Gaztelaniaz) Los f*cking 30 - Ana Oncina Tortosa | Planeta de Libros. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  15. (Gaztelaniaz) «Autores como Ana Oncina, El Torres y Lolita Aldea estarán en ManchaCómic 2017» Lanza Digital 2017-08-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  16. ENTREVISTAMOS A ANA ONCINA, AUTORA DEL COMIC SUPERVENTAS CROQUETA Y EMPANADILLA Y NOMINADA A LOS PREMIOS FICOMIC 2015. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]