Anastasia Maksimova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasia Maksimova

(2016)
Bizitza
JaiotzaPetrozavodsk1991ko ekainaren 27a (32 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa
EntrenatzaileaQ39082477 Itzuli
Irina Viner-Usmanova (en) Itzuli
Pisua50 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: anastasiia-maksimova Edit the value on Wikidata

Anastasia Ivanovna Maksimova (errusieraz: Анастасия Ивановна Максимова; Petrozavodsk, Sobietar Batasuna, 1991ko ekainaren 27a) errusiar gimnasta artistikoa da.[1]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Rio de Janeiro), esku hartu, eta urrezko domina eskuratu zuen Errusia ordezkatuz, eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Tokio), zilarrezkoa lortu zuen ROC ordezkatuz; biak gimnasia erritmikoan Taldeka aparatu guztiak kategorian; Tokion, Bulgariako taldearen (urrezko domina) atzetik eta Italiako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea.[2][3] Honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Anastasia Blizniuk, Anastasia Maksimova, Angelina Xkatova, Anastasiia Tatareva eta Alisa Tistxenkok. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]