Edukira joan

Petrozavodsk

Petrozavodsk
Петрозаводск
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Kareliako Errepublika
Errusiaren banaketa administratiboaPetrozavodsk Urban Okrug
AlkateaInna Kolykhmatova (en) Itzuli
Izen ofizialaPetroskoi
Petroskoi
Jatorrizko izenaПетрозаводск
Posta kodea185000–185036
Geografia
Koordenatuak61°47′N 34°21′E / 61.78°N 34.35°E / 61.78; 34.35
Map
Azalera135 km²
Altitudea60 m
Demografia
Biztanleria279.190 (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea2.068 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1703ko irailaren 1a
Telefono aurrizkia8142
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakNeubrandenburg, Ejmiatsin, Varkaus, Arroxela, Duluth, Tübingen, Mo i Rana (en) Itzuli, Umeå udalerria, Brest, Alytus, Joensuu, Narva, Mykolaiv eta Surgut
Hizkuntza ofizialaerrusiera
visitpetrozavodsk.ru eta Петрозаводск.рф

Petrozavodsk[1] (errusieraz: Петрозаводск; karelieraz/vepsieraz/finlandieraz: Petroskoi; vepsieraz ere: Zavod) Errusiako ipar-mendebaldeko hiria da, Kareliako Errepublikako hiriburua. Onega aintzirako mendebaldeko ertzean dago. 2010ean 261.987 biztanle zituen[2].

Eskualde aberatsa da burdina- eta egur-ustiapenetan. Lantegi nagusiek makineria, altzariak eta papera ekoizten dute.

Petrozavodsk hiria Petri I.a Errusiakoaren aginduz sortu zuten 1703. urtean, arma-fabrika handi bati hornitzeko burdinolak bertan kokatzeko. 1717. urterako Kareliako asentamendu handiena zen: 3.500 biztanle inguru zeuden, egurrezko gotorlekua eraikita zeukaten, azoka zuten estalpean, eta tsarraren eta agintarien jauregiak ere bazeuden. Hiriko monumentu ezagunena San Pedro eta San Pauloren egurrezko eliza izan zen: 1772. urtean berreraiki zuten, eta 1789. urtean berriro berritu zuten; 1924. urteko sute batean suntsituta geratu zen.

Köppen klima sailkapenaren arabera, Petrozavodsken klima kontinental azpiartikoa (Dfc) dago, Itsaso Baltikoaren eraginez asko leundutakoa bada ere. Neguak luzeak eta hotzak dira, baina kokapena kontuan hartuz gero, oso leunak dira. Udak, ostera, laburrak eta epelak dira.

    Datu klimatikoak (Petrozavodsk)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.4 7.3 15.5 24.2 29.6 31.9 33.9 32.4 28.5 21.3 11.1 9.4 33.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −6.4 −5.9 −0.3 6.5 13.6 18.4 21.5 18.6 13.1 6.4 −0.5 −4.3 6.7
Batez besteko tenperatura (ºC) −9.3 −9.1 −3.7 2.3 8.7 13.7 17.0 14.5 9.5 3.8 −2.8 −7.0 3.13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −12.6 −12.3 −7.0 −1.6 3.9 9.0 12.5 10.7 6.3 1.4 −5.2 −9.9 −0.40
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −41.6 −39.3 −30.0 −19.3 −9.8 −2.6 −0.1 −1.7 −5.0 −13.4 −27.5 −36.8 -41.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 26 32 30 48 64 82 82 60 59 50 42 611
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 4 6 11 16 18 18 18 20 19 11 6 151
Elur egunak (≥ 1 mm) 26 24 20 10 3 0.3 0 0 1 8 20 27 139.3
Eguzki orduak 27.9 70.0 117.8 177.0 263.5 282.0 288.3 217.0 126.0 65.1 24.0 9.3 1667.9
Iturria (1): Погода и Климат (Weather and Climate)[3]
Iturria (2): [4]

Senidetutako hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]