Edukira joan

Anastasia Svinina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasia Svinina
Bizitza
Jaiotza1770(e)ko hamarkada
Herrialdea Errusiar Inperioa
Heriotza1838ko apirilaren 13a (juliotar egutegia) (58/68 urte)
Familia
AitaPyotr Svinyin
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea eta idazlea

Anastasia (Nastasia) Petrovna Svinina[1] (errusieraz: Анастасия (Настасья) Петровна Свиньина; 1771 edo 1772 – 1838ko apirilaren 25agreg./apirilaren 13ajul.) errusiar poeta eta itzultzailea izan zen.

Piotr Svinin (1734-1813) maior jeneral eta senatariaren alaba zen. Ez zen inoiz ezkondu, ez zuen seme-alabarik izan eta oso ortodoxo elizkoia zen[2].

Jekaterina ahizparekin batera, Vasili Podxivalov idazle eta itzultzailearen eskutik ikasi zuen, zeinak haien literatur jarduerak asko bultzatu zituen[3]. Haien sormena aipatzean, «Bakhmeteva andre eta Svinina andereño» deitu ohi zioten[4].

XVIII. mendearen amaierako aldizkarietan itzulpenak eta poemak argitaratu zituen[2][5] eta XIX. mendearen hasieran hainbat liburu kaleratu zituen.

1795ean, Mikhail Kheraskov poetak K liubeznomu uiedineniu poema eskaini zion[6].

1811n Moskuko probintziako Matrionino herria erosi zuen[7]. 1830ean, Moskuko Erlijio Konsistorioari eskaera bat aurkeztu zion Ivakino herrian eliza bat eraikitzeko. Eskaera hori onartua izan zen, baina hiru apaizetxeen eraikuntza finantzatzera ere behartu zuten. 1835erako, eliza berria eraiki eta sagaratu zuten, baina Svinina 1838an hil zen, apaizetxeak amaitu baino lehen[2]. Moskuko Simonov monasterioan lurperatu zuten[8].

  • Stikhi jego imp. velitxestvu gosudariu imperatoru Aleksandru Pervomu na vziatie Parizha i izbavlenie Jevropy ot vseobstxego vraga, s voskhistxonnym serdsem so slavoiu blagogoveino postviastxaiet vernopoddannaia Nastasia Svinina (1814)
  • Khram slavy operaren libretoa (1814)
  • Stikhi na netxaiannoie pribytie jego imperatorskogo velitxestva iz S-Peterburga v Moskvu (1831)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  2. a b c (Errusieraz) «Свиньин Пётр Сергеевич» Благотворительный фонд Хитровка (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  3. (Errusieraz) Кочеткова, Н. Д. (2010). «Свиньина, Екатерина Петровна» Словарь русских писателей XVIII века. 3 Санкт-Петербург: Наука, 100-101 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  4. (Errusieraz) Макаров, Н. М. (1830). «Г-жа Бахметьева и девица Свиньина» Дамский журнал 30 (17): 49-58..
  5. (Errusieraz) «Свиньина, Анастасия Петровна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона. XXIX Санкт-Петербург (argitaratze data: 1900), 151 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  6. (Errusieraz) Синицына, Мария. (2021). Журнал «Приятное и полезное препровождение времени» в литературном контексте 1790-х гг.. Москва: Московский государственный университет имени М. В. Ломоносова, 54 or..
  7. (Errusieraz) «Село Матренино» Волоколамск и Волоцкий уезд jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-09-10) (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  8. (Errusieraz) Саитов, Владимир. (1908). «Свиньина, Анастасия Петровна» Московский некрополь. 3, 81 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]