Anastassia Virsaladze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastassia Virsaladze
Bizitza
JaiotzaKutaisi1883ko urriaren 30a (juliotar egutegia)
Herrialdea Georgia
HeriotzaTbilisi1968ko irailaren 5a (84 urte)
Hobiratze lekuaDidube Pantheon (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta irakaslea
Jasotako sariak
Musika instrumentuapianoa

Anastassia Virsaladze, jaiotzaz Anastassia Abdushelishvili (KutaisiGeorgia, Errusiako Inperioa, 1883ko azaroaren 11greg./urriaren 30ajul. - Tbilisi, Georgia, Errusia, 1968ko irailaren 5a) georgiar pianio-jotzailea eta musika irakaslea izan zen. Goi-mailako musika ikasketak egin zituen lehen emakume georgiarra izan zen.[1][2][3]

1921ean Tbilisiko Kontserbatorioan irakasten hasi zen. 1929an sustatua, 1946an erretiratu zen arte jardun zuen bertan, eta 100 pianista baino gehiagoren irakaslea izan zen. Ikasle garrantzitsuenen artean Dmitri Baixkirov, LevVlasenko eta Elisso Virsaladze biloba izan ziren.[4][5][6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883ko azaroaren 11n Kutaisin jaioa, Anastasia Virsaladze San Petersburgoko Kontserbatorioa Anna Iessipovarekin ikasi zuen eta 1909an graduatu zen.[4] Anastasia Virsaladze izan zen goi-mailako musika ikasketak egin zituen lehen emakume georgiarra. Spiridon Virsaladze (1869-1930) medikuarekin ezkondu zen, Tbilisin.[6][7]

Musikari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzertuetan parte hartu ondoren, 1921ean Tbilisiko Kontserbatorioan irakasten hasi zen, eta 1932an irakasle izan zen, denboraldi luze batean piano-saila zuzentzen. 1926an jo zuen Berlinen, eta, seguruenik, Estatu Batuetan aritu zen lehen piano-jole georgiarra izan zen. Han, musikagile iparramerikar asko ezagutu zituen, eta askotan jo zituen haien lanak.

Kontserbatorioan, 1934tik 1938ra Children Group-eko kide izan zen. Bere ibilbidean, ehun piano-jotzaile ikasle baino gehiago izan zituen, beteak beste, Dmitri Bashkirov, Lev-Vlassenko eta, bereziki, Eliso Viraladze bilobari ere erakutsi zien, zortzi urte zituenetik 14 urte arte gogor irakatsi zion. Gero, ikasle zela erakutsi zion kontserbatorioari.[4][6]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko irailaren 5ean hil zen Tbilisin- Didube panteoian dago.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Anastasia Virsaladze BiografíayReferencias» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  2. (Ingelesez) «Anastasia Virsaladze» hmn.wiki (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  3. Txantiloi:Es-CO «Anastasia Virsaladze - Traducción al español – Linguee» Linguee.co (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  4. a b c d "ანასტასია ვირსალაძე" (in Georgian). NPLG. Consultat 20 Octubre 2020.
  5. "Wirssaladze" (en alemany). Piano News. 2005. Consultat 20 Octubre 2020
  6. a b c Gvakharia, Giorgi (9 setembre 2002). "ელისო ვირსალაძე 60 წლის გახდა" (in Georgian). Radio Tavisupleba. Consultat 20 Octubre 2020.
  7. Mikaberidze, Alexander (2015). Historical Dictionary of Georgia. Rowman & Littlefield Publishers. pp. 681–. ISBN 978-1-4422-4146-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]