Anatoliako hipotesia

Anatoliako hipotesia Neolito garaian aitzinindoeuroparren jatorrizko bizilekua Anatolia zela dioen teoria da. Horretarako, arkeologia, hizkuntzalaritza eta Cavalli-Sforza genetistaren lanak uztartzen saiatu zen Colin Renfrew ikerlaria 1987an. Haren ustez, Anatoliatik abiatuta, Neolito Iraultzarekin batera, hau da, nekazaritza- eta abetzaintza-tekniken garapenarekin batera (K.a. VII. eta VI. milurtekoetan) hedatu ziren indoeuropar hizkuntzak Europa aldera, baita Iran eta India aldera ere. Hedapena ez zen bortitza izan, nekazaritzak motel, uhinen moduan, aurrera egiten baitzuen. Hori zela eta, Neolitoko Europan jende gehienak indoeuropar hizkuntzaren batez mintzatzen bide ziren, nahiz eta geroagoko migrazioen ondorioz indoeuropar hizkuntza haiek jatorri bereko beste batzuek ordezkatu zituzten.
Anatoliako hipotesia Kurgan hipotesiaren lehiakide nagusia da, baina horrek baino babes akademiko gutxiago du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A. C. Renfrew: Arkeologia eta mintzaira: Indoeuroparren enigma, Gaiak, Donostia, 2002.