Anbotoko heresia

Wikipedia, Entziklopedia askea

1499 eta 1508 urte artean Durangon xede zuen Inkisizioko auzitegiak, Juan de Frías buru, sorginkeriagatiko hainbat akusazio gauzatu zituen. 1500 edo 1507an Anbotoko heresia handiena epaitu zela uste da, Zugarramurdiko epaiketaren parekoa. Ustez, Anboton Satanen miresleak zirenen talde bat aurkitu eta epaitu zituzten. Pertsona horiek nortzuk ziren, ze sinesmen zituzten edota benetan epaiketa hori eman zenaren bertsio desberdinak garatu dira.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV eta XVI. mende artean hainbat izan ziren heresia edota sorginkeriagatiko akusazioak, horren adibide da Durangoko heresia. Fenomeno honek indarra hartu zuen Juana I.aren erreinu aldian.

Sorginkeriaren bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anbotoko sorginen aipamena egiten da Karlos I.arentzat egindako gida batean eta hainbat autorek jarraipena ematen diote, Juan de Padilla,[1] Pedro Fernández de Villegas 1515ean Danteren Infernua itzultzean edota Estanislao Labayru adibide.[2] Juan Antonio Llorente, Calahorrako katedraleko kanonigoaren obran ere bertsio hori ageri da (1841):

La Inquisición de Calahorra había ya hecho quemar en 1507, á mas de treinta mujeres como brujas y hechiceras. Esta secta era entonces muy numerosa: reducíase á reconocer al diablo por su señor y patrón, prometerle obediencia y tributarle un culto particular. El diablo por su parte, se creía que daba á sus adoradores el poder de introducir las enfermedades en los animales, perjudicar á los frutos de la tierra, adivinar lo futuro, y descubrir las cosas más ocultas.[1]

Erlijio-disidentziaren bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonzálo Fernández de Oviedok (1533) Moctezumaren aldeko sakrifizioen gainean idaztean Anbotoko sorginak eta Fray Alonso de Mella eta Fray Guillermo de Alvisiaren jarraitzaileak nahastu zituen eta ondoren, hainbat autorek bertsio hori zabaldu zuten.[1] Ander Berrojalbizek idatzitako Los herejes de Amboto. Luteranos en el año 1500 (2016) lanlerro hau jarraituz, Martín Sáez de Arriaga izeneko epaileak berrogei pertsonari luterano izatea egotzi eta horietatik hamaika bizirik erre zituzten (hamar emakume eta gizon bat), epaiketaren aurretik jada hilda zeudenen gorpuzkiak lurretik atera eta haien hezurrak erre zituzten ere.[3][4]

Sekta hori garatu ez zelaren bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fray Juan de Zumarragak Durangoko heresia eta eta Anbotoko sorginen kasuak bereiztu zituen eta Iñaki Bazán historialariaren arabera, Zumarragak sekta honen existentzia ere zalantzan jarri zuen "esaten dute badirela" esamaoldearekin:

También se reduce a esta especie de ydolatría el negocio de las bruxas o sorguinas que dizen que hay en nuestra tierra: y han sido condenadas y quemadas. Y en el mismo pueblo de Durango, donde yo nací, dondo vuo [sic] otra eregía que llaman de Amboto o terceras que se decían de la caridad, que un mal frayle herético de nuestra Orden por nombre fray Alonso pervirtió, y engañó mucha gente, en especial simples mugeres; y de las unas y de las otras se dezia que andavan de noche de villa en villa haziendo combites y danças.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Bazán, Iñaki. (2011). «Magia, superstición y brujería en la Edad Media» Scribd (Centro de Historia del Crimen. Museo de Durango) (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. Díaz, Iñaki Bazán. (2014). «El tratado de Fray Martín de Castañega como remedio contra la superstición y la brujería en la diócesis de Calahorra y La Calzada: ¿Un discurso al margen del contexto histórico (1441-1529)?» eHumanista: Journal of Iberian Studies (26): 18–53. ISSN 1540-5877. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Justicia para los herejes de Anboto 500 años después» El Correo 2016-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  4. (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2016-04-26). «Los herejes de Amboto» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]