Edukira joan

Andraizea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andraizea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDima
Historia eta erabilera
Irekiera2007

Andraizea Dimako andreen elkartea da. 2007. urtean sortu zan bere kideei kultur aukera zabala eskaintzeko asmoz, gustuko zuten aukera hura egitea askatasun osoz hauta zezaten.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko azaroko data du Dimako andreen elkartea sortzeko lehenengo batzarraren aktak. Oraindik izenik ere ez zuen elkarteak. 14 andreen izenak ageri dira lehenengo paper haietan. Eskulan tailerretan ibiltzen ziren orduan. Bagabiltza fundazioak hitzaldi batean proposatu zen andra elkartea sortzea herrian hainbat ekintza aurrera eramateko, kontuan hartuta ez zegoela mugimendu handirik berdintasunaren alorrean.

Izena eta logoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat izen ibili baziren bueltaka kideen artean (sorgina, tximeleta, sorgin-orratza, Andraizea…). Azkenean bozketa baten ondorioz Andraizea aukeratu zan. Era despektiboan erabili izan da hego haizea esateko, zoro haizea. Horri buelta emateko hartu zuten ANDRAIZEA izena. Eta logoa ere kide batek egin zuen; irudian agertzen den andrak haizeak dakarren txar guztia zapaltzen irudikatzen du.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andraizea taldeak Dimako andreen bilgune feminista eta euskalduna izatea du helburu. Talde autonomo eta independientea den arren, instituzioetako berdintasun politiketan elkarlana eta aholkularitza lana emateko prestutasuna adierazi du. Herrian zentratu arren bere ekintza gehienak, Arratiako mugimendu feministarekin koordinazioan ere egiten du lan.

2008an elkarte modura erregistratu zen ondoko helburuekin:

1.   Bere kideei kultur aukera zabala eskaintzea, gustukoa duten aukera hura egitea askatasun osoz hauta dezaten.

2.   Euren gizartean dauden erakundeetan emakumeen parte hartze aktiboa sustatzea.

3.   Emakumeen arteko harremanak bultzatu eta sustatzea.

4.   Herriko emakumeengan elkartegintza sustatzea.

5.   Emakumeek antolatzen diren kultur jardueren, jarduera kulturalen eta prestakuntza jardueren programazioan eta garapenean parte har dezaten sustatzea.

6.   Emakumeek bere ingurunean parte har dezaten bultzatzea.

Urteak joan ahala taldearen helburuak handitzen joan dira, jendartean eta herrian berdintasuna lortze bidean. Hori ikusita, 2020an estatutuetan ere horrela utzi zuten idatzita eta erregistratuta:

1.   Sororitatea. Bazkideen arteko harremana sustatzea, konfiantza, fideltasuna eta elkar babesa eraikiz, besteenganako konfiantza eta aitortza eraginez, emakumeen jabetza indibiduala eta kolektiboa lortzen laguntzeko.

2.   Andreen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzea.

3.   Herriko bizitza sozialean andreen presentzia bermatu eta sendotzea (ikusgarritasuna).

4.   Erantzunkidetasuna, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzea eta genero-estereotipo eta rolak aldatzea.

5.   Herriko eta eskualdeko andreen arteko harremanak bultzatzea eta sustatzea.

6.   Herriko andreengan elkartegintza sustatzea.

7.   Trebetasunak ikasteko programetan formazioa sustatzea.

8.   Andreen eskubideak aniztasunetik zabaltzea.

9.   Andreen mugimenduaren historia eta pentsaera feminista zabaltzea, bereziki andreen aurkako diskriminazio modu guztiak ezabatzeari buruzko hitzarmenaren nazioarteko esparrutik.

10.  Genero ikuspegia duten eta ahalduntze indibidualaren, kolektiboaren eta sozialaren alde egiten duten partaidetzazko prozesuak sustatzea.

11.  Andreen aurkako indarkeriaren prebentzioa; errotik kentzea eta erreparazioa bideratzea.

12.  Ekonomi eta gizarte-antolaketaren eraldaketa eskubideak eta bizitzaren iraunkortasuna bermatzea.

13.  Bazkideei kultur aukera zabala eskaintzea, gustukoa duten aukera hura egitea askatasun osoz hauta dezaten.

14.  Andrak antolatzen diren kultur jardueren, jarduera kulturalen eta prestakuntza jardueren programazioan eta garapenean parte har dezaten sustatzea.

15.  Andrak bere ingurunean parte har dezaten bultzatzea.

16.  Genero eta aniztasun sexualen errespetua bultzatzea,  sentsibilizazioa eta dibulgazioa bultzatuz.

17.  LGTBIQfobiari aurre egitea, sentsibilizazioa eta dibulgazioaren bitartez.

Urte askoan, bozketa bidez zein zozketaz aukeratua, bost kideko junta berriztu da eta juntak hartu du bere gain urtearen planifikazioa talde osoaren onespenarekin. Azken urteetan oztopoa izan da ardura hartze hori eta Laiatzen dinamika egin zuten Andraizearen funtzionamenduaren inguruan. Ordutik lan taldeetan funtzionatzen du elkarteak eta urtero bost lan talde desberdinetan aritzeko aukera dute horretarako prest dauden kideak (Ekintzak, Komunikazioa, Indarkeria matxista, Kanpo harremana, Antolaketa, Arlo ekonomikoa).

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean zehar beraien helburuekin lotutako plangintza bat zehazten dute. Horretaz gain emakumeen kontra ematen diren erasoen aurrean salaketa publikoak burutzen dituzte[1].

2024ko ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2024ko urtarrilean WikiEmakumeok egitasmoari buruzko hitzaldia.
  • 2024ko martxoan Lorena Arangoa Zabaletaren Terapia[2] antzezlana.
  • 2024ko martxoan Iratxe Ormatzaren Printzak begietan liburuaren aurkezpena Liburutegikoekin elkarlanean.
  • 2024ko martxoan herriko eskolako partaideekin eta herritarrekin batera egindako mandalekin herria atontzea. Kontzentrazioan musika eskolakoek Maite Idirinen Ahizpatasuna diskoko Zu askatasuna kanta eskaini zuten.
  • 2024an Korrikan aktiboki parte hartu Dimako Korrika Batzordean.
  • 2024ko martxoan M31 Transexualitatearen ikusgarritasunaren Nazioarteko egunaren barri eman.
  • 2024ko apirilean Burbuilak[3] musika taldea.
  • 2024ko apirilean 26an ikusgarritasun lesbikoaren egunaren barri eman.
  • 2024ko maiatzean, Andraizea eguna, kandela tailerra Lidia Iturrateren eskutik (Amaren Argia) eta egun pasa ederra Indusi auzoan.
  • 2024ko maiatzean JO! Antzezlana (Bea Egizabal eta Anduriña Zurutuza).
  • 2024ko maiatzean Euskal Zaintza Sistema Publikoa eta Komunitarioa orain Propaganda Astearekin bat.
  • 2024ko maiatzean Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Landaburuko eskailerak margoztu, udaleko berdintasun batzordearekin elkarlanean egindako ekintza.
  • 2024ko ekainean Zaintza sistema publiko eta komunitarioan barne-hausnarketa Andraizean.
  • 2024ko ekainean LGTBIAQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira egunean zehar txapak banatu zitzaizkien herritarrei eta deialdia argazki kolektiboa egiteko. Jaiak tarteko deialdia udala, jai batzordea eta Andraizea elkarlanean burutu zan.
  • 2024ko ekainean, Jaietako protokoloaren diseinuan parte hartu zuen Andraizea.
  • 2024ko uztailean Wikipedia editatzeko tailerra Marisa Barrena Larruzear eta Ixone Aroma Barrenaren eskutik[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «363 (2021, bagila I) - Prentsa - Begitu.eus» begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  2. «Antzezlana Diman - Dima - 2024-03-06» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  3. «Burbuilak taldeak kontzertua eskainiko dau Diman - Dima» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  4. «Wikipedia editetako tailerra antolatu da Diman - Dima» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]