Ixone Aroma
| Ixone Aroma | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Durango, 1982ko irailaren 7a (43 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ama | Marisa Barrena Larruzea |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia Mondragon Unibertsitatea |
| Hezkuntza-maila | masterra |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | dantzaria, irakaslea eta wikilaria |
| Enplegatzailea(k) | Eusko Jaurlaritza |
Ixone Aroma Barrena (Durango, Bizkaia, 1982ko irailaren 7a) euskal dantzaria, dantza irakaslea, euskara eta literatura irakaslea, wikilaria eta feminista da.
Emakume aitzindaria euskal dantza tradizionalean parekidetasunaren aldeko urratsak ematen. 2015ean Durangaldean, jaietako egun handian, Dantzari dantza dantzatu zuen lehenengo emakumeetariko bat izan zen. Arteako Gaingorri dantza taldearen sortzailea eta irakaslea da,
Arteako Kafrangak talde feministako kidea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ixone, txiki-txikitan hasi zen dantzan. Durangoko Tronperri dantza taldean eman zituen lehen dantza-pausoak. Nerabezaroan Kriskitin dantza taldean hasi zen eta urteak daramatza talde horretan dantzari. Euskal Herrian ez eze, Katalunian, Galizian, Espainian, Grezian, Letonian, eta Idahon ere egin izan du dantzan.
Ogibidez euskara eta literatura irakaslea da. Kurutziaga ikastolan egin zituen lehen ikasketak, Durangoko Institutuan batxilergoa, Euskal Filologia ikasi zuen EHUn eta Berrikuntza didaktikoa eta metodologikoen diseinu eta aplikazioari buruzko Masterra Mondragon Unibertsitatean. 2014tik, Euskal literaturara irakurleak hurbiltze aldera, urtero, Hitzez eta Ahotsez literatura egitasmoa antolatzen duen taldeko partaidea da.


Dantzari dantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015ean Durangoko jaietan Dantzari dantza dantzatu zuten 4 emakumeetariko bat izan zen. Durangalde osoan emakumeek Dantzari dantza, plazan, jaietako egun handian, dantzatu zuten lehen aldia izan zen. Harrezkero, parekidea da Dantzari dantza Durangoko jaietan.[1]
- 2016an Gerediaga Elkarteak Izurtzan antolatutako 49. Merinaldeko Ezpatadantzari Egunean, lehen aldiz, parte hartu zuten 3 emakumeetariko bat izan zen. Aurreko 48 edizioetan gizonezkoek baino ez zuten dantzan egin.[2][3]
- 2017an Iurretako plazan lehen aldiz dantzatu zuten emakumeek Dantzari dantza, Gerediaga Elkarteak antolatutako 50. Merinaldeko Ezpatadantzari Egunean. 84 gizonen ondoan plazaratu ziren 4 emakumeetariko bat izan zen Ixone.[4][5]
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2014. urtean Sarri, Hitzez eta Ahotsez literatura egitasmoa jarri zuen martxan beste 5 euskaltzalerekin batera. Hitzaldi, solasaldiak eta jendaurreko irakurraldia dira egitasmoaren ardatza. Berrimet Master Amaierako Proiektua ekimen honen inguruan garatu zuen.[6] Harrezkero, urtero antolatu izan da Hitzez eta Ahotsez literatura ekimena. Hurrengo edizioetan itsasoa, Durangaldeko idazleak, bidaia, lurra, askatasuna, maitasuna eta ametsak izan dira auketatutako gaiak.[7]
Wikilari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean Artean wikilari taldea sortzen ahalegindu zen eta harrezkero Arratia eta inguruko emakumeak bistaratzen dihardu, taldelanean, euskarazko wikipedian.
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014an Kmovie lehiaketako 2. saria talde-lanean egindako "Zaunk" lanarekin.[8]
- 2015ean Mendiak hubilduz laburmetrai lehiaketako 1. saria irabazi zuen "Hutsunea" lanarekin.[9]
- 2016an Mendiak hubilduz laburmetrai lehiaketako 3. saria eskuratu zuen "Utah" lanarekin.
Zutabegile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begitu Arratiako aldizkarian hainbat zutabe idatzi ditu

Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020ko apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Egunean Durangaldeko hamasei dantzarik bideo bat prestatu zuten diziplina artistiko honi gorazarre egiteko: Paule Mallagarai Urzainki, Aritz Lasarguren Otzerinjauregi, Ina Echevarria Pando, Ixone Aroma Barrena, Pello Gorritxategi Jaio, Ane Zuazua Abaunza, Maider G. Etxegibel, Javi Gómez Martín, Ane Leturiaga Gonzalez de Mendibil, Katalin Txurruka Paskual, Vlad Ion, Paule Solagaistua Zabala, Elene Carreto Velez, Ane Gabilondo Loizate, Uribarri Atxotegi Onandia eta Dairi Martinez Brown.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Neskek ere Dantzari-dantza egin dute lehenengoz, San Fausto egunean | Dantzanet» www.dantzanet.net (kontsulta data: 2020-03-11).
- ↑ «Emakumezko dantzariek parte hartu zuten atzo, lehenengoz, Ezpatadantzari Egunean - Izurtza» Anboto.org (kontsulta data: 2020-03-11).
- ↑ Orzaiz, Ion. «Durangaldea. Ez neska, ez mutil: dantzari» Berria (kontsulta data: 2020-05-08).
- ↑ «50. Ezpadantzari Eguna ospatu dute, Iurretako jaien barruan - Iurreta» Anboto.org (kontsulta data: 2020-03-11).
- ↑ Mbarrena. «Ezpatadantzari Egun gogoangarria» dantzan.eus (kontsulta data: 2020-03-11).
- ↑ mbilbatua. (2014-05-14). «Sarri, hitzez eta ahotsez» Berrimet bloga (kontsulta data: 2020-03-11).
- ↑ «280 literaturazale Hitzez eta Ahotsez jendaurreko irakurraldian» Durangon.com (kontsulta data: 2020.03.11).
- ↑ «Durangoko lagun talde batek Kmovie lehiaketako bigarren saria» Durangon.com (kontsulta data: 2020.03.11).
- ↑ «Ixone Aroma: "Tableta bategaz grabatu genuen Mendiak Hurbilduz lehiaketarako film laburra" - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2020-03-11).
- ↑ «[BIDEOA "Gozatu eta mugitu gorputz horiek gaur eta beti!" - Durangaldea»] Anboto.org (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ DantzanIkasi. «Hona 2025eko Dantzan Topaketen egitaraua» dantzan.eus (kontsulta data: 2025-11-24).
- ↑ DantzanIkasi. «2025eko Dantzan Topaketek emandakoak» dantzan.eus (kontsulta data: 2025-11-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ixone, Garain Soka-dantzan. Sustatu.eus
- Erregelen erakustaldia Garain. Dantzan.eus bideoa
- Ixone bere osaba Pedro Uriguen gudariaren gorpuzkien aurrean dantzan. Mugalari
- Erika Lagoma, Ixone Aroma, Goiuri Iturriza eta Leire Arrietaren saioa Youtube Eraildako emakumeak gogoan Durangon, 2020/11/28