Beatriz Egizabal
Beatriz Egizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1971ko abenduaren 14a (52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ipuin-kontalaria eta aktorea |
beatrizegizabal.eus | |
Beatriz Egizabal Ollokiegi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1971ko abenduaren 14a) ipuin-kontalaria, narratzailea, pailazoa eta aktore feminista da.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik ipuinzalea izanik, 1998an laborategiko lana utzi eta ipuin‑kontalari gisa hasi zen lanean. Kontalari-lana janzteko, magisteritza ikasten hasi zen, eta beste hainbat lanetan ibili zen Oihulari Klown tartean sartu zen arte, 2005. urtea geroztik dabil oholtza gainean, clown eta kontalari, besteak beste, Kontukantoi taldean, Cesar Marcos kidearekin eta liburutegi, ikastetxe, ludoteka, kultur-etxe, zahar-etxe, taberna, jardunaldi eta abarretan barrena ibiltzen da adintsu, heldu, haur eta gazteei ipuin kontatzen.Haur eta gazte literaturari buruzko ikastaroak ere ematen ditu, batik bat ikastetxeetan, hezitzaile nahiz gurasoentzat, eta baita ahozko narrazio tailerrak ere, noizean behin.[2][3]
Irakasle ikasketak egin zituen, eta Oihulari Klown taldeko kide izan zen. Eta 2005 urtetik KontuKantoi taldeko partaide da, Cesar Marcos marrazkilariarekin batera. Biek elkarrekin hitza eta irudia nahasten dituzte: ipuin bakoitzeko marrazki bat, marrazki bakoitzeko ipuin bat.
2017tik geroztik, Ane Labaka bertsolariarekin batera, Erradikalak ginen&gara emanaldiak prestatu eta hainbat herritan eskaini dute ikuskizuna. Bertan, neska gazte promesa etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta beste hainbat gaiez kantatu eta kontatu egiten dute bakarrizketak eta bertsoen bitartez. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez.[4][5][6]
Ekintzaile feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egizabelek ipuinak emakumeen ikuspuntutik kontatu ohi ditu, feminismotik, eguneratzeko beharra dutela iruditzen zaizkion estereotipoak aldatzeko ahaleginetan. Oihulari Klownen, Virginia Imazekin landu zuen feminismoa.[2] 2019an Durangon iznadako Euskal Herriko V, Jardunaldi Feministei hasiera eman zien.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ane Labaka: "Feminismoa hartuta umorez ariko gara: umorez, beraz, serio" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ a b c «"Porrotaren aurrean beste jarrera bat hartzen, horretan lagundu dit clownak"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una parodia con Oihulari Klown» El Diario Vasco 2012-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ «"Erradikalak gara" emanaldia, Ane Labaka eta Beatriz Egizabal - Agenda» Asteasu (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ «'Erradikalak ginen' ikuskizuna, gaur Alondegian» El Diario Vasco 2019-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ «'Erradikalak ginen'» www.sarea.euskadi.eus 2020-01-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Durango luce diversa en el arranque de las V. Jornadas Feministas» naiz: 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).