Andre Mariaren eliza (Egiarte)
Andre Mariaren eliza | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Frantses bidea Nafarroan | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Deierri |
Koordenatuak | 42°41′17″N 1°57′26″W / 42.68819°N 1.95712°W |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-490 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0008304 |
490 | |
|
Andre Mariaren eliza edota Egiarteko Andre Mariaren eliza Nafarroako Deierri udalerriko Egiarte herrian dagoen eliza erromaniko bat da. Herrigunetik kanpo eta iparraldean dago, Egiarte eta Allotz artean.
1993an Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpoaldean, XII. mendean eraikitako ataria nabarmentzen da. Erdi-puntuko arkuak, zurezko habeak eta angeluzuzen formako zutabeak bermatzen dira harlauzez estalita dagoen antzinako hilerri baten gainean.
Erromanikoaren soiltasuna eta ateladako kapiteletan dauden elementuak nahasirik daude. Ezkerraldeko lehenbiziko biak Lizarrako Done Mikel elizako eskultoreak egin zituela uste da, eta Jesukristoren haurtzaroko uneak irudikatzen dituzte. Horien adierazkortasunak kutsu protogotikoak agertzen ditu. Eskuinaldekoetan ongiaren eta gaizkiaren arteko dualtasuna ageri da, eta horren ikurra zentauroa da, eta munstro itxurako hegaztienganantz apuntatzen ari da gezia.
Garaian, eliza basilika izan zenez, eraikitzeko eta apaintzeko aberastasun handia erabili zen XVII. mendean barnealdea barroko estiloan zaharberritzean. Antzinako eraikin erromanikotik bi kapitel gorde dira, oso ongi zaindurik. Urre-xaflez estalitako erretaulek dirdira egiten dute barnera sartzen den argiaren eraginez. Erregeorde baten urrearekin egin ziren xafla horiek. Erretaula nagusian zeruari egiten zaion aipamena nabarmentzen da, eguzkia eta elementu batzuk erabiltzen direlako. Aipatzekoa ere Egiarteko Ama Birjina, ederki egina baita. Esnearen Ama Birjina izenez ere ezaguna da, haurrari titia emateko jarreran ageri delako.
Erdi Aroko eskailera kiribil batetik igotzen da dorreraino. Zurezko habeek, harlanduek eta leihoen arteko kanpai handiek nabarmentzen dute eraikin berezi horren landa-itxura. Goialdetik dagoen panoramika ikustekoa da.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |