Andrea Arnold

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andrea Arnold
Andrea Arnold (Cannes Film Festival 2012).jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Dartford (en) Itzuli1961eko apirilaren 5a (59 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa AFI Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzak Ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria eta telebista aurkezlea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0036349

Andrea Arnold (1961eko apirilaren 5a) zine zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarra da. Film labur onenaren Oscar saria irabazi zuen Wasp[1] pelikularekin 2005ean eta harrezkero hainbat film luze zuzendu ditu, Res Road, Fish Tank eta American Honey[2] esaterako, denak Epaimai sariaren irabazle Canneseko Zine Jaialdian[3][4]. Duela gutxi, Emmy saria duen Transparent telesaileko lau atal zuzendu ditu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnold Dartforden jaio zen. Bere amak 16 eta aitak 17 urte zituztela jaio zen, eta Arnold oso gazte zelari banandu ziren. [5]Bere amak bakarrik hezi zituen Andrea eta bere hiru neba-arrebak eta horren erreferentzia egiten du Wasp laburmetraian. Eskola bigarren hezkuntzan utzi zuen aktore hasteko, 16 urte zituela.

18 urte zituenean, aurkezle eta aktore lanetan hasi zen 73. zenbakiko haurrentzako telebista saio batean. [6]Telebistan aritu zen hurrengo 10 urteetan, etengabe idazten zuen bitartean. Arnoldek bere istorioak film bihurtu zitzakeela konturatu zen, beraz, Los Angeles-eko American Film Institute-n ikasi zuen, zinema-industrian esperientzia lortzeko. Eskola amaitu eta Britainia Handira itzuli ondoren, Coral bere alaba izan zuen eta telebistarako film laburrak egiten hasi zen.[7]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Rol-a Oharrak
1998 Milk Zuzendaria, idazlea Laburmetraia
2001 Dog Zuzendaria, idazlea Laburmetraia
2003 Wasp Zuzendaria, idazlea Laburmetraia
2006 Red Road Zuzendaria, idazlea
2009 Fish Tank Zuzendaria, idazlea
2011 Wuthering Heights Zuzendaria, idazlea
2016 American Honey Zuzendaria, idazlea
2020 Cow Zuzendaria, idazlea

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Rol-a Oharrak
2003 Coming Up Zuzendaria “Bed Bugs” atala
2015-2017 Transaparent Zuzendaria 4 atal
2017 I Love Dick Zuzendaria 4 atal
2019 Big Little Lies Zuzendaria 7 atal

Sariak eta Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005  Zuzeneko azkiodun onenaren Akademia saria– Wasp
  • 2006 Epaimahaiaren saria Cannesen – Red Road
  • 2007 Britainiar idazle, zuzendari eta ekoizle baten aparteko debutagatik BAFTA saria – Red Road
  • 2009 Britainiar film independienteen saria (British Independent Film Award) Zuzendari onenari – Fish Tank
  • 2009 Epaimahaiaren saria Cannesen – Fish Tank
  • 2010 BAFTA saria Aparteko Britainiar filmagatik – Fish Tank
  • 2011 Britainiar Inperioko Agindu ofiziala
  • 2012 FIPRESCI Prize saria Istanbulgo Film jaiali internazionalean– Wuthering Heights
  • 2013 NY-eko Film Jaialdia (New York Film Festival) Bertako Zinemagile saria
  • 2015 Letren ohorezko doktorea Sussex-eko Unibertsitatean
  • 2015 Masterclass-eko irakastea  Falmoutheko Unibertsitaean
  • 2016 Epaimahaiaren saria Cannesen – American Honey

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Arnold congratulated on Oscar win. 2005-02-28 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  2. (Ingelesez) Barraclough, Leo; Barraclough, Leo. (2016-06-07). «Andrea Arnold’s Cannes Jury Prize Winner ‘American Honey’ Sells Out» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  3. (Ingelesez) Gritten, David. (2009-08-28). Andrea Arnold: 'I wish cinema could be braver'. ISSN 0307-1235 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  4. (Ingelesez) Erbland, Kate; Erbland, Kate. (2016-04-14). «2016 Cannes Film Festival Announces Lineup, Including New Films From Steven Spielberg, Jodie Foster and Many More» IndieWire . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  5. (Ingelesez) Elmhirst, Sophie. «Andrea Arnold’s Immersive Cinema» The New Yorker . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  6. (Ingelesez) «Film: Andrea Arnold interview» www.scotsman.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  7. (Ingelesez) Winters, Laura. (2007-04-01). «Director Leaps From Shorts to Longing» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.