Edukira joan

Aner Peritz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aner Peritz
eRRe ikuskizuneko partaideak; goian, Aner Peritz.
Bizitza
JaiotzaZarautz, 2002 (23/24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaXabier Euzkitze
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta transfeminista
Izengoitia(k)Euzkitze

Aner Peritz Manterola —goitizenez Euzkitze— (Zarautz, Gipuzkoa, 2002ko urriaren 5a) bertsolaria da. Jendaurrean aritzen da beste zenbait jardunetan ere: eRRe emankizunean, Berezkoa Ta Naturala podcastean (Argia) eta Berrian zutabegile.[1] Transgeneroa eta ekintzaile transfeminista da.[1][2]

Gasteizen (Araba) bizi da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean Euskal Ikasketetako gradua egitera joan zenetik,[1] eta aita du Xabier Euzkitze kazetari eta bertsolaria.[3]

Ibilbidea

2018 eta 2019an Gipuzkoako eta Euskal Herriko eskolarteko txapelketatan txapeldunordea izan zen. 2020an Gipuzkoakoa irabazi zuen.[4] Bertsolari gazteentzako hainbat saritan hartu du parte eta Xenpelar eta Lizardi sariak irabazi ditu.

2022an, eRRe ikuskizunean hartu zuen parte, Oihana Aranarekin, Haizea Aranarekin eta Leire Vargasekin batera. Bertsolari gazteek sorturiko ikuskizuna izan zen, eta Edurne Azkarate zen zuzendaria.[5]

2023an, Azken oturuntza ikuskizun «hibridoa» aurkeztu zuen, Haizea Aranarekin, Oihana Aranarekin eta Leire Vargasekin batera.[6]

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, Argiako Berezkoa Ta Naturala podcasta hasi zuen, Haizea Aranarekin, Oihana Aranarekin eta Leire Vargasekin batera.[7] 2023an, podcasta berrartu zuen laukoteak, Señora Sariketaren jarraipena egiteko.[8] 2024an "bertsoa albo batera utzita" azaldu ziren aurkezleak, astero kulturgile gonbidatu batekin eta kolaboratzaile berriekin.[9]

2024an, lehen aldiz parte hartu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Udaberrian sailkapen fasea jokatuta, udazkeneko fasera igaro zen.[10] Finaleraino iristea lortu eta bosgarren postua eskuratu zuen zarauztarrak Illunben.[11] Txapelketan zehar sareetan zeresana eman zuten bertsoak utzi zituen Peritzek. Oihartzun handia izan zuen Zarauzko final-aurrekoan Aner Euzkitzek kantatutako hasierako agurrak.[12] TikToken milioika bistaratze izan zituen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ETB 2ko nahiz Espainiako Erresumako Telecincoko gaztelaniazko albistegietan agertu zen; jendeak eskola jazarpenaren aurkako bertsotzat hartu zuen, nahiz eta ez zen hori Anerrek zuen asmoa.[1]

Palmaresa

Txapelketak

Sariketak

Erreferentziak

  1. a b c d Sarriugarte Mochales, Danele. (2025-01-29). «Aner Peritz: "Bertsoak egin nau transfeminista eta disidente, eta hori oso guapo dago"» Pikara Magazine (kontsulta data: 2025-08-25).
  2. Elkoroberezibar Beloki, Mikel. (2023-08-24). «Plaza ertzetik erdigunera bidea egiten» Berria (kontsulta data: 2025-08-25).
  3. «Xabier Euzkitze eta Aner Peritz aita-semeak kantuan jarri dira EITB Maratoiaren alde – Oroitzapenak» oroitzapenak.eus (kontsulta data: 2022-09-03).
  4. «Aner Peritz txapeldun eta Naia Arrizabalaga azpitxapeldun, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan - Azkoitia» Maxixatzen.eus (kontsulta data: 2022-09-03).
  5. «Datorren astean estreinatuko dute Aner Peritz partaide duen 'Erre' proiektua - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2022-09-03).
  6. Sarasola, Ainhoa. «Etenaren aldaera ugariak» Berria (kontsulta data: 2023-05-10).
  7. «Bertsolari Txapelketa Nagusiaz ARGIAren bideo-podkast saio umoretsua gaur estreinatuko da» Argia (kontsulta data: 2024-05-11).
  8. «Señorek ere badute podcasta» Argia 2023-05-16 (kontsulta data: 2024-05-11).
  9. «2x01: Jon Maia Soria | Bigarren aldiak» Argia (kontsulta data: 2024-05-11).
  10. «Bigarren itzuliko sailkapena — Gipuzkoa Bertsotan 2024» www.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-12-15).
  11. a b «Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2024-12-15).
  12. «Bideoa: Aner Peritz "Euzkitze"-ren bertso birala» EITB 2024-11-26 (kontsulta data: 2024-12-15).
  13. «Aner Peritz txapeldun Gipuzkoako Eskolartekoan» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-05-11).
  14. «Oihana Arana txapeldun, Lasturren» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2024-05-11).
  15. «Aitor Tatiegi Loidi Gipuzkoako eskolarteko txapeldun» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2024-05-11).
  16. «Gorka Pagonabarraga bertsolari durangarrarentzat izan da Euskal Herriko eskolarteko txapela» Argia (kontsulta data: 2024-05-11).
  17. «Irati Alcantarilla, Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun» Berria 2019-06-09 (kontsulta data: 2024-05-11).
  18. Ikerne, Zarate(e)ko. (2021-12-09). «Aner Peritz Manterolarentzat izan da Xenpelar Sariketa» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2022-09-03).
  19. «Aner Peritzek irabazi du Bertsolari Gazteen Lizardi Saria - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2022-09-03).
  20. «Ane Labakak irabazi du II. Señora Sariketa - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (kontsulta data: 2024-05-11).
  21. «Aner Peritzek irabazi du XV. Kopla Txapelketa - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2023-12-23).
  22. «Aner Peritz zarauztar gazteak irabazi du 38. Basarri Saria» El Diario Vasco 2022-07-02.
  23. «Aner Peritzek irabazi du Basarri bertsopaper saria» Urola Kostako Hitza.
  24. lehenetsia, Gune. (2024-04-08). «Aner Peritz 'Euzkitze'-k irabazi du 52. Osinalde bertsolari sariketa» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2024-04-13).

Kanpo estekak