Anfiteatro garaikide
- Artikulu hau aire libreko teatroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».
Anfiteatro garaikidea edo aire libreko teatroa, naturan edo parke batean irekian eraikitako antzoki edo auditorio bat da; sarritan malda bat profitatzen duena harmailak izateko. Etimologikoki, anfiteatroarena ez da izendapen zuzena, anfi- aurrizkiak bikoitza eta biribila izatea eskatuko lukeelako, eta anfiteatro erromatarrak biribil edo eliptikoak zirelako, hala nola Erromako Koliseoa. Hortaz, teatro erromatar zaharrekin egiturazko antz gehiago dute anfiteatro garaikide hauek, anfiteatro zaharrekin baino.
Dena dela, terminoa hedatua dago, erdara nagusietan zein euskaraz, eta hiperzuzenketak alferrekoa dirudi. Adibidez, Donostiako Miramongo anfiteatroa: oharrak idazten diren arren bere etimologia zuzenaz[1], Donostiako Udalak[2] eta donostiarrek anfiteatro deitzen diote[3].
Miramongoaz gain, anfiteatro izenarekin ezagutzen dira Euskal Herrian beste zenbait antzoki ireki: Gasteizko Foru Plazan dagoena[4], Leioako EHUren kanpuseko Arboretumean dagoena[5], Izabakoa (Nafarroa) eta Pozalaguakoa, Dolomitas del Norte harrobian dagoena (Bizkaia)[6].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Givat Ram anfiteatroa, Israel.
-
Red Rocks Amphitheatre (AEB).
-
Oxfordshireko anfiteatro bat, Ingalaterran.
-
Hong Kong-eko anfiteatro ireki bat parke batean.
Euskal Herrikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Leioako Arboretumeko anfiteatroa.
-
Miramongo anfiteatroa, Donostian.
-
Gasteizko Foru Plazakoa.
Antzinakoak, konparaziorako
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Epidauroko teatroa, Grezia.
-
Leptis Magnako anfiteatroa, gaur egungo Libian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El (mal llamado anfi)teatro de Miramon» Pedradas (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «Basoka musika jaialdia: Miramongo anfiteatroa. Irailak 5» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El bosque de Miramón. Un espacio natural en Donostia, ideal para ir en familia» Gabarroia 2018-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «Plaza de los Fueros, Vitoria - Gasteiz | Puedo Viajar» www.puedoviajar.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «Arboretum Anfiteatroa - bizkaia-aretoa - Bizkaia Aretoa - UPV/EHU» bizkaia-aretoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pozalagua kobazuloa | Inguruak» Cuevadepozalagua (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).