Angel Erro
Itxura
| Angel Erro | |
|---|---|
(2016) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Burlata, 1978ko maiatzaren 12a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Angel Erro Jimenez[1] (Burlata, Nafarroa Garaia, 1978ko maiatzaren 12a) euskal idazlea da.
Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean.
Poesia landu du batik bat. Halaber, Volgako batelariak izeneko literatura blogeko partaide izan da.
Berria egunkarian kolaboratzailea izan da, Jira zutabea idatzi baitzuen 2013tik 2023a arte.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eta harkadian ni (2002, Elkar)
- Gorputzeko humoreak (2005, Alberdania)
- Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak— (2022, Erein)
- Itzulpena — Traducción (2024, Nafarroako Gobernua)
Egunerokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lerro etena (2004-2018) (2019, Elkar)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023an, Lauaxeta saria jaso zuen, Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak— poema bildumagatik. Bizkaiko Foru Aldundiak emaniko poesia saria, 35 urte baino gehiagokoentzakoa.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zenbait tokitan Anjel grafiaz aipatzen duten arren, berak Angel grafia darabil euskarazko testuetan. Horrenbestez, euskal wikipedian Angel idazkera dagokio, wikipedia honetan antroponimiarako onartu diren irizpideei jarraituz.
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia.eus. (2023-12-01). «Lauaxeta sariak banatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak» Deia (kontsulta data: 2024-06-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Angel Erro», Literaturaren Zubitegia.
- Volgako Batelariak bloga.