Animaliaren elikadura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Animalien elikadura aztertzea zoologia eta etologiaren helburuetako bat da. Elikadurak animalien fisiologiari, anatomiari, elikatzeko moldaerei eta jokabideari eragiten die.

Animali gehienek ihes egiten dute gizakiaren aurrean, horregatik, profesionalak metodo batzuk aztertu behar dituzte zailtasun hori gainditzeko. Hauek dira metodo horietako batzuk:

  • Gorozkiak. Haien forma edo itxura, hezetasuna eta edukiaren analisiak informazioa nahikoa ematen dio, sexua, lurraldeari eta dietari buruz.
  • Ornogabeen aho-apendizeak, hegazti mokoak eta ornodunen hortzeria. Metodo hau bakarrik erabiltzen da arrasto fosilekin, zeren eta hortzak eta hezurrak oso ondo kontserbatzen diren.
  • Hegaztien egagropilak. Elikagai hondakinak dira, erabilgarria da leku jakin bateko hegazti eta harrapakinen presentzia zehazteko.

Egagropilen azterketa oso egokia da egagropila horiek ekoizten dituzten hegaztien dieta identifikatzeko. Bi motatakoan izan daitezke egagropilak ekoizten dituzten hegaztiak, ornogabeak ( intsektuak, moluskuak) edo ornodunak (txoriak, saguak). Egagropilek harrapakina osorik jaten dute, baina aradoian banatzen da zer den digerigarria eta zein den digeriezina. Egagropilak analizatzea metodo sinplea eta fidagarria da, eta ez ditugu izan behar animaliak eskan artean. Baina ondo zehaztu behar da zer animaliei dagokion egagropila, batzuetan ez da erraza. Analisiak urrats hauek ditu:

  • Tamaina, testura,kolorea eta forma analizatzea. Emaitzei buruzko informazioa bildu eta horrekin gehienetan lortu egiten da zer animali-espezieri dagokion egagropila.
  • Egagropilaren disekzioa. Bi metodoren bidez egiten da:
    • Metodo hezea. Egagropila uretan sartzen da bigundu arte. Bigunduta dagoenean pixkanaka egagropila txikitzen dugu matxarda eta disekzio orratzak erabiliz.
    • Metodo lehorra. Metodo hezean bezala egiten da, baina kasu honetan lehorrean egiten da bustitu beharrean. Hezur hondakinen tratamendua. Hezurrak, beste materialetatik bereizi ondoren, garbitu eta zuritzen dute, ur oxigenatuarekin. Denbora zehatz batean egiten da, hortzak barailetatik aska ez daitezen. Hezur laginen prestaketa. Lehenik hezurrak taldeka uzten dituzte eta lehortzen. Gero, euskarri batean finkatzen dira taldeka. (kranioak, barailak, hortzak, hezur luzeak, ornoak eta abar).
    • Harrapakin mota zehaztea. Identifikazio giltzak eta liburu espezializatuak erabiltzen dira.

Hegazti bakoitzak bere egagropilak dituzte, eta bakoitza ezaugarri beraiek dituzte.

  • Hegazti gautarrak. Sortzen dituen egagropilak grisak izaten dira, eta beti dute hezur arrastoak.
  • Harrapari eguargitarrek. Ekoizten dituzten egagropilek ez dute hezurrik edo oso zati txikietan daude. Haien digestio urinen azidotasuna handiagoa denez, hezurrak desegiten dira.
  • Korbidoek. Kolore argiko egagropilak izaten ohi dira. Harritxo, lasto eta intsektu hondakin asko izaten dute.
  • Hegazti limikoak(adibidez, kurlintarenetan). Egagropiletan karramarroen oskol gogorrak izaten dira eta maskor eta hazi arrastoak agertzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]