Anna Ferrer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Ferrer


Fundación Vicente Ferrer (en) Itzuli lehendakari

2009 -
Vicente Ferrer i Moncho
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Perry
JaiotzaEssex1947ko apirilaren 10a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Vicente Ferrer i Moncho  (1970eko apirila -
Jarduerak
Jarduerakaktibista, kazetaria eta gizaldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Anna Ferrer (Essex, 1947ko apirilaren 10a) Anantapurreko (India) kooperante britainiarra da. Gaur egun Vicente Ferrer Fundazioa zuzentzen du, GKE horretako presidente eta zuzendari exekutiboa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzez Anne Perry izena izan zuen (Britania Handiko ohiturari jarraiki, izena aldatu zuen Vicente Ferrer i Monchorekin ezkontzerakoan). 60. hamarkadan Indiara bidaia bat egin zuen, anaiarekin eta familiarekin. Annek Mumbain bizitzen jartzea erabaki zuen, ikasketak amaitzeko. 1965ean Current aldizkarian hasi zen kazetari lanetan eta 1968an Vicente Ferrer i Moncho jesuitari egindako elkarrizketa argitaratu zuen.

Vicente Ferrerrek, Jesusen Lagundiko misiolariak, Maharastrako agintarien kanporatzeko agindua jaso berri zuen. Klase agintariek mesfidantza handiz begiratzen zuten misiolariak egiten zuen lana, behartsuenei etengabe laguntzen zietelako, ez limosnarekin bakarrik, hezkuntza eta lana ematen ere saiatzen zen. Agintariek Maharastratik egotzi nahi izan bazuten ere, nekazari mugimendu zabala sortu zuen Vicente Ferrerren alde. Anne, garai hartan kazetari gaztea, Vicente Ferreren aldeko sostengu mugimenduan sartu zen, eta kiderik aktiboenetako bat bihurtu zen.

Paraleloan, intelektualek, politikariek eta buruzagi erlijiosoek osatutako defentsa batzordea osatu zuten. Indira Gandhi lehen ministroaren bitartekaritzaren ondoren, kanporatzea "opor labur" bihurtu zen, eta ondoren "Indian berriz ere ongi etorria izango zen". Azkenik, Vicente Ferrer Indiara itzuli zen Anne eta beste zenbait boluntariorekin batera. Oraingoan, basamortuko estaturik pobreenetako batean ezarri ziren: Andhra Pradeshen. Annek bere lanbidea, kazetaritza, utzi zuen, eta 1970eko apirilean, Vicente Ferrerrekin ezkondu egin zen, Vicentek Jesusen Lagundia utzi eta hilabete batzuetara. Garapen sozio-ekonomikoa sustatzeko hainbat proiektutan murgildu ziren.

Hasiera-hasieratik, Anna Ferrerrek lidergorako dohain handiak eta kudeaketa gaitasun handia erakutsi zuen, GKE erakundean. Adimentsua eta konpromiso handikoa, arreta berezia jarri zuen emakumeen eskubideetan, desgaitasuna duten pertsonengan, osasungintzan, herritar guztien eskura dagoen osasun-sare bat osatuz. Enpresa eta eskola sare bat sortu dute[1].

Gaur egun, Anna Ferrer Vicente Ferrer Fundazioko presidentea eta zuzendari exekutiboa da[2], eta bera da erakundearen estrategia ezartzeaz arduratzen dena, eta, aldi berean, Fundazioak abian dituen proiektuak[3] kudeatzen dituen arduradunen taldea koordinatzen du. Senarra, Vicente, 2009an zendu zen.

Jasotako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Encomienda of the Number of the Order of Civil Merit, New Delhi[4].
  • The First Prize for the "Commitment to Health". Bizkaiko Medikuen Elkargoaren eskutik.
  • Gaudí Saria-Gresol to Notoriety and Excellence Gizarte Lana kategorian.
  • Hamsa Prize (2015).
  • Robert Burns Humanitatian Award (2018).
  • Ignacio Ellacuria Saria (2019) Eusko Jaurlaritzaren eskutik[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Anna Ferrer, arquitecta de sueños imposibles | Fundacion Vicente Ferrer» fundacionvicenteferrer.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  2. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2019-08-25). «Anna Ferrer, presidenta de la Fundación Vicente Ferrer: "La erradicación de la pobreza es posible"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Proyecto educativo | Manabadi» fvf-manabadi.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  4. «Anna Ferrer, arquitecta de sueños imposibles | Fundacion Vicente Ferrer» fundacionvicenteferrer.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  5. «Anna Ferrer kooperanteak 2019ko Ignacio Ellacuria saria jaso du» Euskal Irrati Telebista 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).


Biografia
India
Artikulu hau Indiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.