Vicente Ferrer i Moncho
Vicente Ferrer i Moncho | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1920ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Espainia Britainiar Raj 1947ko abuztuaren 14a) Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 1950eko urtarrilaren 26a) India (1950eko urtarrilaren 26a - |
Heriotza | Ananthapuram (en) , 2009ko ekainaren 19a (89 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Ferrer (1970eko apirila - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria, filantropoa eta enpresaburua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
- Artikulu hau Vicente Ferrer kooperanteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vicente Ferrer».
Vicente Ferrer i Moncho edo Vicenç Ferrer (Bartzelona, Katalunia 1920ko apirilaren 9a - Anantapur, Andhra Pradesh, India, 2009ko ekainaren 19a) filantropo kataluniarra zen, txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan Batasun Marxistaren Langileen Alderdira afiliatu zen. 16 urte baino ez zituenean Espainiako Gerra Zibilean borrokatzera deitua izan zen. 1938ko Ebroko Batailan eta tropa errepublikarren Frantziarako atzera-egitean parte hartu zuen. Argelès-sur-Merreko kontzentrazio esparruan sartu zuten denbora laburrean. Deliturik egin ez zuenez Espainiara itzultzea erabaki zuen. Frantziako autoritateek frankisten esku utzi zuten Hendaian eta hauek Betanzosko kontzentrazio esparruan sartu zuten. Gerra amaitu ondoren eta aske zegoela, soldadutza egitera behartua izan zen.
1944an, Zuzenbide ikasketak utzi eta Jesusen Lagundian sartzea erabaki zuen.
Misiolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1952an Indiara joan zen misiolari, baina herrialdetik bota egin zuten. 1969an Indira Gandhik Indiara itzultzeko eskatu zionean Anantapurrera joan zen eta bertan geratu zen hil zen unera arte.
1970ean Jesusen Lagundia utzi egin zuen Anne Perry kazetari ingelesarekin ezkontzeko, (ezkondu eta gero, Anna Ferrer izena hartuko zuen), eta Rural Development Trust (RDT, Landa-eremuen Garapenerako Funtsa) erakundea sortu zuen. Hiru seme-alaba zituen. Indiako nekazarien sinpatia irabazi zuen, baina ez buruzagi-klase, politikari-klase eta ekonomia-klaseen artean, Vicenteren lana euren interesetarako mehatxagarria ikusten zutelako. Hala ere Indira Gandhiren babesa eta laguntza jaso zuen eta bere proiektuekin aurrera jarraitu ahal izan zuen.
1996an bere izena daraman Vicente Ferrer Fundazioa abian jarri zuen eta honen bitartez ekintza guztiak zuzentzen zituen, batez ere Anantapurreko klase txiroei zuzendutakoak. Fundazioarekin, besteak beste, hiru ospitale, HiESaren ospitale bat, jaiotze-kontrol zentro bat, 14 baserri-klinika, 1.696 eskola, 30.000 etxebizitza inguru eraiki eta 2,7 milioi zuhaitz landatu zituen, pertsona askori laguntza garrantzitsua eskainiz.
2009ko martxoaren 20an ospitaleratu zuten Anantapurreko ospitalean (Andhra Pradesh estatuan) garun-istripu baskular baten ondorioz. Hiru hilabete geroago zendu zen arnas arazoen ondorioz.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998ko Adiskidetasunaren Asturiasko Printzea Saria.
- 2000ko Sant Jordiren Gurutzea Saria Kataluniako Generalitatearen eskutik.
- 2002ko Elkartasun Sozialaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren eskutik.
- 2008ko Urteko Kataluniarra, El Periódico de Catalunyak ematen duen saria.
- 2009ko Meritu Zibileko Ordenaren Gurutze Handia Espainiako Gobernuaren eskutik.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Vicente Ferrer fundazioa