Anne Charlotte Leffler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Charlotte Leffler

Bizitza
JaiotzaStockholm1849ko urriaren 1a
Herrialdea Suedia
HeriotzaNapoli1892ko urriaren 21a (43 urte)
Familia
AitaOlof Leffler
AmaGustava Wilhelmina Mittag
Ezkontidea(k)Gustav Edgren (en) Itzuli  (1872ko azaroaren 16a -  1889)
Pasquale del Pezzo  (1890 -  1892ko urriaren 21a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta prosalaria
Izengoitia(k)Carlot, Valfrid Ek eta Alrun Leifson
IMDB: nm0498987 Edit the value on Wikidata

Anne Charlotte Edgren-Leffler, Caianelloko dukesa (1849ko urriaren 1a - 1892ko urriaren 21a), suediar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Olof Leffler eskolako zuzendariaren eta Gustava Wilhelmina Mittag-en alaba izan zen. Bere neba Gösta Mittag-Leffler matematikari ezaguna izan zen. Leffler lehen familiartean hezitua izan zen eta, ondoren, hamarhiru urte zituenetik Wallinska skolan eskolan ikaslea izan zen, agian Stockholmeko emakumezkoen eskolarik aurreratuena garai hartan.

1869an bere lehenengo liburua agertu zen, baina bere izena erantsi zion lehenengoa Ur lifvet ("Bizitzatik", 1882) izan zen, Suediako gizartearen goi zirkuluei buruzko zirriborro errealista batzuen saila, beste hiru bildumek jarraitua izenburu berarekin. Bere lehen idazlanak, Skådespelerskan ("Aktorea", 1873) eta bere ondorengoak, Stockholmen anonimoki ekoiztu zituen, baina 1883an bere ospea Sanna kvinnor ("Benetako emakumeak") eta En räddande engel ("Askatzearen aingerua") lanekin ezarri zen. Sanna Kvinnor feminitate faltsuari zuzenduta dago, eta ongi jaso zen Alemanian eta Suedian.

Anne Leffler ezkondu zen G. Edgrenekin 1872. urtean, baina 1884. urteaz geroztik, senarrarengandik banatu zen, ez baitzituen Anneren ikuspegi aurreratuak partekatzen. Ingalaterran denbora batzuk eman zituen, eta 1885. urtean Hur man gör gott ("Nola egiten da ona?") ekoiztu zuen, 1888. urtean Kampen för lyckan ("Zoriontasuna lortzeko borroka") jarraitu zion eta Sofia Kovalevskayak lagundu zion. Ur Lifvet saileko beste liburuki bat agertu zen 1889an, eta Familjelycka ("Etxeko zoriontasuna", 1891) bigarren ezkontzaren ondorengo urtean (Pasquale del Pezzo italiar matematikariarekin, Caianelloko dukea) sortu zuen.

Bere idazkera dramatikoa Ibsenen eta Strindbergen arteko lotura da, eta bere zuzentasun maskulinoak, eta aurreiritzien eta argitasunen askatasunak, bere lanak oso begirune handikoak egin dituzte Suedian. Bere azken liburua, Sofia Kovalevskaya bere lagunaren biografia (1892) izan zen, Sonyaren autobiografiaren sarrera gisa egin zuena. 

Leffler apendizitisaren konplikazioengatik hil zen 1892an, Napolin (Italia).